Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi Lopezek Cospedali: “Batzuek koalizioak egitea proposatzen dute euren ardura beste batzuei leporatzeko eta porrota ezkutatzeko"

PSOEko Ekintza Politikako eta Herritarren idazkariak PPri ohartarazi dio “trintxera baten aurrean ez dutela beste bat jarriko amaierarik gabeko liskarrarekin jarraitzeko”, eta berriz esan du mahai gainean duen lurralde-tentsioaren aurrean dugun konponbide bakarraren aldekoa dela: “Konstituzioaren esanahia federalaren araberako erreforma egitea"

“Gurekin ez” Horixe izan da Patxi Lopezen erantzun zorrotza gaur goizean PPko idazkari nagusiak, María Dolores de Cospedalek Katalunian nazionalisten aurka koalizio bat sortzeko egin dion eskaintza dela-eta. Ekintza Politiko eta Herritarren idazkariak esan du PPk Katalunian lurralde-tentsioaren kudeaketaren inguruan “dituen ardurak beste batzuei leporatu nahi dizkiela” eta, horretarako “nazionalisten aurkako fronte bat" egin nahi du, idazkariaren ustez, "beraren porrota ezkutatzeko". 

Lopezek argi utzi du PSOEk ez duela halakoetan parte hartuko, eta nortasunen arteko bizikidetza erraztuko dituzten “zubiak” finkatzeko lan egingo duela.  “Trintxeraren aurrean, ez dugu beste bat egingo amaierarik gabeko liskarrarekin jarraitzearren”, azpimarratu du.

Arratsaldean Bilbon egin duen prentsaurrekoan, Patxi Lopezek berriz esan du mahai gainean lurralde-tentsioa konpontzeko dagoen proposamen bakarra ondokoa dela: PSOEk egindakoa, Konstituzioaren araberako erreforma federala egitekoa.  Erreforma horrek “Autonomien estatuaren funtzionamenduan agerian jarri diren benetako arazoen aurrean konponbideak proposatzen ditu, eta, gainera, gure lurraldeko aniztasuna onartzen du". Hortaz, proposamen horren alde egiten jarraituko dute, Katalunian “liskarrarekin eta haserrearekin amaitzeko bidea baita”.

Patxi Lopezek “zintzo hitz egiteko deia egin du”, eta “elkarrekin bizitzen eta bizikidetzarako erreformen garaia" irekitzeko beharra azpimarratu du.

Patxi López gaur arratsaldean Bildon egin duen prentsaurrekoan. (Argazkia: Euskal Sozialistak)
Patxi López gaur arratsaldean Bildon egin duen prentsaurrekoan. (Argazkia: Euskal Sozialistak)

Beste berri batzuk...

Iruzkinak