Patxi Lopezek dio Abenduaren 20an bi aukera baino ez daudela, Pedro Sanchez edo Mariano Rajoy, eta gehiengoak nahiago du Sanchez izatea gerorako eta behar ditugun erreformetarako erreferentea”
“Espainiar gehienentzat Rajoy kaosa da ez baitu ezer egin arazoak ebazteko”
“Abenduaren 20an itxaropenaren eta etsipenaren arteko borroka izango da geroaren eta iraganaren arteko, berria denaren eta zaharra denaren artekoa, eskuineko politikak atzean utzi nahi duen gehiengoaren eta aldaketarik nahi ez duen eta PPren politiken xede den gutxiengoaren artekoa. Patxi Lopezek, Ekintza Politikako eta Herritarren idazkariak, goizean Basaurin hauteskunde orokorren inguruan egin duen irakurketa da. Abenduaren 20an “bi aukera baino ez dira egongo, Pedro Sanchez edo Mariano Rajoy, eta gehiengoak nahiago du Sanchez izatea gerorako eta behar ditugun erreformetarako erreferentea”
“Ez da partxeak jartzeko garaia, ordea, erreforma serioak egiteko eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko, ekonomia modernizatzeko, baliabideak banatzeko eta ongizateko eskubidea bermatzeko eta eskubideak eta askatasunak berreskuratzeko garaia da”, eta Alderdi Sozialistak baino ezingo du PPk Espainiako herritar askorentzat egin dituen murrizketekin eta marjinaltasunarekin amaitu. Bizkaiko sozialisten zerrendaburuaren ustez, Rajoyk utzitako herentzia “ebatzi gabeko krisi ekonomikoa, ebatzi gabeko lurralde-krisia eta ebatzi gabeko erakunde-krisia da”. “Ondokoa dio Rajoyk: Kontuz, sozialistek datoz!, edo nik edo kaosa!... Baina zeu zara kaosa biztanle gehienentzat". Alderdi Sozialistari esker, herritarrek "herritar-kontratu bikaina izango dute, ebaluatzeko moduko programa serioa izango dute, eta horren bidez Pedro Sanchezek eskuineko politikak aldatuko ditu eta herriak behar dituen erreforma garrantzitsuak egingo ditu”.
Sozialistak nabarmendu duen erreformetako bat izan da Konstituzioaren erreforma, "nazionalisten egiteko makina dela-eta" herriak jasan duen lurralde-haustura josteko. “Bizikidetza egin behar dugu, eta ez trenen talka sortu”; Mas eta Rajoyren aurrean, sozialistok "konponbideak eskaintzen ditugu".
Patxi Lopezek, gainera, Gobernuko presidenteak hauteskundeen eguna “berandu eta gaizki” jakinarazi duela azaldu du. Gaizki egin du “atzeko atetik egin duelako, erakundeei gutxieneko errespetua erakutsi gabe, telebistaren bitartez eta gogo txarrez”. Eta berandu “egutegian aurrera egiten duelako botean jarraitzeko, bere une amaitu bada ere". Rajoy “lau urte egon da geldi, denbora aurrera egiten ikusten, denborak arazoak konponduko zituelakoan egon da, baina denborak usteldu baino ez du egiten”.
Horrez gain, Alderdi Popularraren ustelkeria dela-eta Gobernuko presidenteak pasibotasunez jokatu duela salatu du Lopezek. “Ematen du Rajoy ahaztu dituela zenbait izen: Bárcenas, Granados, Púnica, Rato, diruzainak”. Ustelkeriaren aurrean “ezer esan gabe egon da, nahiz eta alderdi osoa inbaditu, PPn ez baitago ardi beltz bat, PP ardi beltza da, eta horren aurrean, ez du ezer egin arazoa ebazteko”.