Patxi Lopezek esan du Rajoyri eta Cañeteri maiatzaren 25ean “irteera-atea" erakutsi behar dietela
3.000 militante eta jarraitzaile baino gehiagok bete dute Durangoko Landako Gunea Euskal Sozialisten Arrosaren Festa ospatzeko. Festa horretan, Alain Colomak, José Antonio Pastorrek, Eider Gardiazabalek, Patxi Lopezek eta Elena Valencianok hartu dute parte

PATXI LÓPEZ
- Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, esan du geldiarazi behar dutela Rajoyren “poz jasanezina eta irteera-atea erakutsi behar zaiola”; gainera, Cañeteri, “bere lekua etxean duela eta ez Bruselan" jakinarazi behar zaiola dio.
- Lopezek nazionalisten aurka egin du; izan ere, “XIX. mendeko nazionalismoarekin, herrien Europari buruz hitz egiten badute ere, herrixken Europa nahi dute, lurralde itxien Europa, gainontzekoen aurrean egongo diren lurraldeen Europa".
- "Igandean eskuina Europan, Espainian eta Euskadin geldiarazteko aukera dugu”.
- Mariano Rajoy “oso eroso dago gertatzen ari den guztiarekin, garrantzitsuena berarentzat ez delako Troikari aurre egitea, ikasle ona dela erakustea baizik”. “Eta horregatik dio gauzak ondo daudela", langabezia, zorra eta jendearen sufrimendua eta “desberdintasunak” areagotu badira ere.
- PSOEk zenbait oker egin ditu, eta “garesti ordaindu ditugu”, baina “berriz zutik, burua goi-goian dugula, ondokoa esan dezakegu: ni ere sozialista naiz eta mundua aldatzera nator”.
ELENA VALENCIANO
- Elena Valencianok Gobernuko presidente Mariano Rajoyri eskatu dio Alemanian duen homologo Angela Merkeli gogoratzeko, “hegoa ere badela”, eta maiatzaren 25ean herritarrek esan beharko diote “ezetz borobila eskuin berekoiari”.
- Gazteentzako enpleguaren, soldata duinen bandera aldarrikatu du, “horrekiko konpromisoa gain hartzen dugulako eta hori lortzeko buru-belarri egingo dugulako lan”. “Hegoko gazteek iparrekoek dituzten aukerak izan beharko dituzte. Ez dugu onartuko bigarren mailako europar izatea”.
- Halaber, Europako eskuinak krisiaren inguruan egin duen kudeaketak “Espainian kalte handia egin duela”, eta 25eko botoa, bere ustez, “erabakigarria da pertsonen bizitzarako”. “Ez borobila esan behar diegu Rajoyri eta Merkeli”.
EIDER GARDIAZABAL
- Europar hauteskundeetarako euskal hautagaiak, Eider Gardiazabalek, hitz eginten zuela, hogeita hamar bat emakume, Elena Valenciano, besteak beste, eserlekua utzi, eta agertokira igo dira, eskuan “Cañetek irabazten badu, emakumeok galduko dugu" kartela zeramaten. Horren bidez, ministro ohiaren hitzak salatu dituzte.
- “Cañeteren benetako aurpegia ikusi dugu, matxista, lotsagarria Espainiarentzat; hori aldatu beharra dugu, eta aldatuko dugu. Matxismoaren aurkako borrokan, emakume sozialistok zuekin izango gara”, azpimarratu du Gardiazabalek.