Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi Lopezek eskatu du ETAren amaierari buruz “gutxiago hitz egin" dezagun eta herriaren ekonomia biziberripenari ekin diezaiogun

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak kritika du euren arteko topaketa pribatu direla esaten dutenek, ordu batzuk igarota, euren arteko ezadostasunen berri ematen dutela zalaparta handiz

Ekonomia eta enplegua biziberritzeko gizarte- eta ekonomia-eragileekin herri osorako akordio garrantzitsua egin dezala eskatu dio Urkullu lehendakariari

Bere ustez, "ez da ulertzen" zergatik Lehendakariak ez duen Gizarte Elkarrizketarako Mahaia bildu, Enplegu Planerako neurri zehatzak sindikatu eta enpresaburuekin adosteko mahaia, alegia

López Europari “subiranotasuna ematearen” aldekoa da, independentziaren aldeko prozesuek “konponbideetatik urruntzen gaituztelako”, eta Europak denontzako ekonomia-, zerga-, eta gizarte-politikak egin ditzan proposatu du

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, Urkullu lehendakaria kritikatu du Gobernuko presidentearekin egindako bileran “betiko gaiaz” hitz egin duelako, eta eskatu dio, bilera horietan, zuhurtziaz jotzeaz gain, ekonomia eta enplegua berpizteko “neurri zehatzak” proposatu behar dituela, hala nola, kupoaren negoziaketa, enplegurako politika aktiboak, etab.  “Lehendakariak apustu handia zuzendu behar du, ekonomia eta enplegua biziberritzea lehentasunezko helburu bihurtzearren”, adierazi du.

Euskadiko Gazte Sozialistak taldeko kide batzuekin Bilbon egin duen topaketan, Patxi Lopezek nabarmendu egin du PSE-EE eta EAJ alderdiek Enplegu Plana sustatzeko sinatu duten akordioa. Enplegu Plan horrek "herriak zer lehentasun dituen" finkatu du eta, besteak beste, bideragarri diren eta finantzaketarik lortzen ez duten enpresei, ekintzaileei, epe luzeko langabetuei eta gazteei diruz lagunduko die, batez ere krisiaren ondorioak gehien jasan dituzten eremuetan.  Hori dela eta, Lopezen ustez, "ez da ulertzen" zergatik Lehendakariak ez duen Gizarte Elkarrizketarako Mahaia bildu, Enplegu Planerako neurri zehatzak sindikatu eta enpresaburuekin adosteko mahaia, alegia.

Europari subiranotasuna ematea

Patxi Lopezen ustez, Enplegu Plan hori, krisiari aurre egiteko botere publikoek susta ditzaketen neurrien adibidea da, murrizketak eta doikuntzak egitera mugatu gabe, Espainian eta Europan gertatzen den moduan.  Herstura neurri horiek, “eraiki dugun eredua aldatzen duen beste eredu ideologiko bat ezartzea” dute helburu; horren arabera, desberdintasunak areagotuko dira eta herritarren gizarte-eskubideak murriztuko dira.

Horregatik, defizita gutxitzearren doikuntzak egitera mugatuko ez den Europaren alde egiten du Lopezek, ekonomia sustatzeaz ahaztuko ez den Europaren alde, “denontzako ekonomia-, zerga eta gizarte-politikak finkatuz”  “Baina, horretarako, subiranotasuna eman behar diogu, eta ni horren aldekoa naiz, independentziaren aldeko prozesuak, denok ezagutu ditugunak, arazoak konpontzearen aurkakoak direlako, lurraldeak banatzen dituztelako, gizarteak hausten dituztelako eta, gainera, bukaeratik aldentzen gaituztelako”.

Azken datu makroekonomikoek diote zenbait kopuru hobetu direla, baina jendeak bizi duen egoera ez dela hobea; gainera, zuzendari handien soldatak % 3 handitu dira azken urteotan, eta langileen soldatak, berriz, % 10 gutxitu dira.  Hala eta guztiz ere, Lopez pozik dago gauzak hobetu direlako “ez dut zoritxar-igarlea izan nahi”, baina hobekuntza horiek ez dira PPren Gobernuak gauzatutako politikei esker gertatu.  “Europar politikei esker lortu dugu zerbait —arrisku-prima, bankuen saneamendua…— eta okertzen diren gauzak, Rajoyren eskuineko politikengatik okertu dira —lan-erreforma, merkeago kaleratzeko aukera, soldatak murriztea, pentsioak aldatzea...”, azaldu du.

Lider sozialistak gogoratu duenez, Espainian eta Euskadin “enpleguak suntsitzen ari dira, eta sortzen direnak, kalitate okerragokoak eta eskubide gutxiagokoak dira” Euskadin, adibidez, hilabete honetan 6.700 langabetu gehiago daude, eta Gizarte Segurantzan 9.120 pertsona gutxiagok kotizatu dute.

ETAren komunikatua

Hitzaldiaren bukaeran, Patxi Lopezek terrorismoaren amaieraren inguruan azken egunotan gertatutako zenbait gauza kritikatu ditu, bai Gobernuko presidenteak eta Urkullu lehendakariak egin duten bilera “zuhurra” —eta kide batzuek ondoren interes handia izan dute hitz egindako gaiak zalaparta handiz argitaratzeko—, bai Eusko Legebiltzarrean atzo entzundako kritikak eta gaitzespenak, "bilera zuhur horren helburua jendaurrean eztabaidatzea balitz moduan".  Lopezek esan du gai horren inguruan “gutxiago hitz egin” behar dugula eta “indarren arteko adostasunak lortu behar ditugula, elkarri aurka egin beharrean”.  Gainera, azpimarratu du Sozialistok ez dugula bizi dugun nahasketa-zeremonian parte hartuko, eta jarraituko dugula legea bete dadin lan egiten, eta espetxe-legearen barruan,  ibilbide demokratikoa egin nahi duten ETAko presoak gizarteratzen lagunduko dituzten neurriak bilatzen. “ETAk nahi beste komunikatu egin arren, ezin du eragina izan, ez parte hartu, ezta zerbait ezarri ere, desegin dela adierazteko komunikatua egin baino ez zaio falta.  Gainontzeko gauzak ETArenak eta Sortu-renak dira, indarkeria justifikatzeagatik duten ardura gain hartu behar dutelako eta presoez arduratu behar direlako", gaineratu du.

Patxi López
Patxi López

Beste berri batzuk...

Iruzkinak