Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi Lopezek eta Roberto Jimenezek nafar Hitzarmena eta Euskal Kupoa indarrean jarraitzearen alde egin dute

PSE-EEko eta PSNko ordezkaritzek —Patxi Lopez eta Roberto Jimenez horien buru direla— euskal eta nafar erkidegoei eragiten dizkieten gai nagusiak aztertu dituzte gaur goizean, hala nola, abiadura handiaren bidez lotura egitearen garrantzia, Nafarroa Euskadi-Aquitania euro-eskualdera sartzeko aukera eta nafar Hitzarmena eta Ekonomia Ituna eta euskal Kupoa indarrean jarraitzearen garrantzia bi erkidego horien finantzaketa “konstituzionalerako" sistema gisa.

 

“Ekonomia Ituna eta nafar Hitzarmena ez daude arriskuan ezta zalantzan ere”.  Zorrotz erantzun du Patxi Lopezek egungo euskal eta nafar finantzazio sistemaren jarraikortasuna zalantzan jartzen dituzten ahotsak baloratzeko orduan.  Euskal Sozialisten idazkari nagusiak dio PSOEk lan xede duen agiriak berariaz jaso duela sistema horien jarraikortasuna, Konstituzioan jaso baitira, “aplikazio praktikoan zenbait akats hobetu behar badira ere".  

Lopezek esan du “arriskuak dituen” sistema bat dela, bilketa jaitsiz gero (orain gertatzen den moduan) “gure erkidegoek ez dituztelako Estatuaren baliabideak aurrera egiteko, ezin zaiolako Gobernu zentralari laguntza eskatu ezta likidezia funtsari ere”.

PSE-EEko agintariek gaur goizean Bilbon Nafarroako Alderdi Sozialistako ordezkariekin egin duten bilera bat amaitutakoan esan du Patxi Lopezek  hori guztia. Bilera horretan PSNko idazkari nagusi Roberto Jimenezek ere parte hartu du.  Biek esan dute oso garrantzitsua dela Nafarroaren eta Euskadiren artean etengabeko harremana izatea, gai interesgarri asko baitituzte elkarrekiko.

Euskal eta nafar sozialisten ordezkarien kezka nagusietako bat abiadura handiko trena (AHT) da, Gobernu zentralak Euskadi eta Nafarroaren loturaren artean zenbait zalantza adierazi baititu.  Patxi Lopezek esan du talde bi horiek ados daudela abiadura handiko lotura horren aldeko apustua egitearekin, bai herritarrentzat interesgarria delako, bai merkantzien trafikorako garrantzitsua delako. Hori dela-eta, Euskadi eta Nafarroa abiadura handiaren bidez lotzeko “exijentziarekin jarraituko dugu”.  

Mahai gainean jarritako beste gaietan ere abiadura handiaz hitz egin dute, Euskadi eta Aquitania osatzen duten euro-eskualdean Nafarroa ere sartzeko aukeraz hitz egin dute.  Lopez eta Jimenezen ustez, Nafarroako Gobernuari “guztiontzat ona” den proiektu horretara batzeko erabakia har dezan eskatu behar zaio.

Jiménez, lagunen artean

Nafarroako Sozialisten idazkari nagusiak, Roberto Jimenezek, Euskadirekin lotura azkarra egitea garrantzitsua dela esan du; horrela bada, nafarrek Bilboko aireportua izan dezakete erreferentzi gisa eta, aldi berean, Frantzia eta Madrilerako irteera izango dute, baita merkantzietarako ere.  Esan duenez, "Nafarroarako lehentasun bat da hori”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak