Patxi Lopezek Eusko Jaurlaritzari 140 milioi exijitu dizkio Gasteizen AHT lurperatzeko
PSEk babesa eta elkartasuna adierazi die ETAren “indarkeriaren mehatxua” jasaten duten enpresa eta langileei
VITORIA-GASTEIZ Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, Patxi López, gaur jakinarazi du bere alderdiak erreklamatuko duela euskal Aurrekontuei zuzenketan baten bitartez, Eusko Jaurlaritzak 140 milio euro ematea Abiadura Handiko Trena (AHT) lurperatzeko, Gasteiz zeharkatzeko, hirukoak zifra hau baino 60 miloi gutxiago eman nahi du. Euskal Sozialisten liderrak AHTren obrak bisitatu zituen, Lukon (Araba), bertan bere bermea eta elkartasuna adierazi zien azpiegitura hau egiten ari diren enpresa eta langileei, hauek ETAren "biolentzia eta mehatxua jasatzen dute", taldeak proiektu hau bere objetiboen artean ezarri duelako eta sabotaiak izan dituelako dagoeneko. Lópezek azpimarratu zuen azpiegitura honek, bere aurrekontua 4200 miloi eurokoa dena, gutxi gora behera, "elkarlanaren adibidea dela", administrazio zentral eta erkidegokoaren artekoa, zeren, lehenak ehunetik ehuneko finantziazioa ematen du eta Bizkaia eta Arabaren arteko bidea egiten du eta Euskal Exekutiboak Gipuzkoako adarraz arduratzen da. Hala ere, esan zuen, lan eredu hau "aplikatu beharko zela beste proiektu batzuetara ere, gizarte osorako onak direnak", Gasteizen trenbide lurperatzea moduen. Lópezek gogoratu zuen Sustapeneko Ministerioak esan duela 140 miloi euroak ordainduko dituela, hau bait da AHTren kostua Gasteiz azaletik zeharkatuz gero, eta gainera beste 100 miloi gehigo emango dituela plusbalietan, hauek sortuko dira lurperaketa aurrera eramaten bada aske geratuko den lurrarekin. Hala ere azpimarratu zuen trenbideen lurperatzeak "hirigintza gai bat dela", beraz proiektu honetan "erakunde guztiek" parte hartu behar dutela. Sustapeneko erakundeak %51a aportatuko duela adierazi zuen, Gasteizko Udaletxeak 63 miloi euro eta Arabako Aldundiak, 30, ordea. "NEURRIRA EGON" Horregatik, uste du, Eusko Jaurlaritzak, orain arte bakarrik 80 miloi eman nahi duena, "inplikatu behar dela funtsezko azpiegitura honetan eta horretarako 140 miloiak eman behar ditu beste erakundeen neurria izateko". Beraretzat, hirukoak "dirua eta errekurtsoak ditu egiteko, geldikinak ditugulako eta baita zorpeketarako gaitasuna". Galdetu ziotenean nola igorriko duen bere alderdiak eskaera hau Eusko Jaurlaritzara, azladu zuen, PSEk euskal kontuak negoziatzen direnean aurkeztuko duela. Dena den, Lópezek aurreratu zuen euren eskaera aurrera ez badijoa "eta Aurrekontu hauetan posible ez bada bermatu dezaket hurrengoko gobernuak, sozialisten eskuetan egongo dena, partida hori izango du lurperaketa posible izan dadin". PSEko liderrak azpimarratu zuen José Luis Rodríguez Zapateroren Gobernuak emandako "bermea", Euskadin AHT izateko. Estatuko 2009ko Aurrekontu Orokorretan, zehaztu zuenez, %17a igoko dute finantziazioa "trenbide sare guztiarena" eta hamar miloi euro erreserbatzen dituzte Burgos eta Gasteiz bitarteko Abiadura Handiko bidearentzat. BILBO-SANTANDER "Eragingo dute ere" Abiadura Handiko Trena heltzea hirietara estazio intermodalen bitartez eta dotazio bat egongo da ikertzeko Bilbo eta Santanderren arteko konexioa egin litekeen. "Euskadiko herritarrek badakite eta baloratzen dute bakoitzak duen konpromezua proiektu honekin", zehaztu zuen, aldi berean esan zuen espero zuela ezagutzea "PP alderdiaren eta Eusko Jaurlaritzaren behin betiko jarrera" gai honekiko. Hirukoak, azaldu zuen, "bere artean du EB, azpiegitura honen kontra dagoena, nahiz eta funtsezkoa izan". Beraretzat honek argi uzten du Juan José Ibarretxeren gabineteak "lotua dagoela eta geldi euren arteko haserreen ondorioz eta ez herri honek dituen objetiboengandik".