PP "lehentasunezko aliatua" izan arren, ez dela "bakarra" izango eta akordioa "batuketara irekita dagoela" azpimarratu du
VITORIA-GASTEIZ
PSEko Idazkari Nagusiak eta lehendakarirako hautagaia, Patxi López, gaur ziurtatu du zuzenduko duela gobernu "indartsua, irmoa eta egonkorra", bertan PP "lehentasunezko" kidea izan daiteke baina "ez bakarra" eta hori da duen helburua Alderdi Popularrarekin dituen elkarrizketetan. Bestalde, ziurtatu du EAJak, PPri "eskeini diola eskeini diezaiokeen guztia" Exekutiboko boterea mantentzeko.
Lópezek deklarazio hauek egin zituen komunikabideei Eusko Legebiltzarrean PSEko 24 parlamentariek, 25 dituen arren, akreditatu zirenean - Jesús Egiguren ez zen egon bidai baten zegoelako-, orduen azpimarratu zuen beharrezkoa zela euskal erakundeak sortzea "lehen bait lehen" bitarteko izaerakin amaitzeko, sortutakoa euskal hauteskundeen ondoren, eta hala krisi ekonomikoaren beharrei aurre egin.
Legebiltzarkide moduen akreditatu ondoren, Lópezek ukatu zuen gobernua, dirudienez PSEk zuzenduko duena, ahula izango denik. "Ez da egongo batzuek dioten ahultasuna, gobernu hau indartsua, irmoa eta egonkorra izango da", baieztatu zuen.
Lópezek adierazi zuen PSEk dituen kontaktuak PPrekin helburu bat dutela, hots, "martxan ezarri lehen bait lehen Aldaketarako Gobernu bat, eta ziurtatu dezaket Gobernu indartsua, irmoa eta egonkorra izango dena". Ziurtatu zuenez, exekutiboa "dedikatuko da arazoak argitzera eta alderdi demokratikoekin hitz egitera". Gainera, azpimarratu zuen ez duela egingo "inola ere ez, politika bat fronteetara bueltatuko diguna, ez dela baztertuko inor bere herrian".
KONPROMEZUETAKO DOKUMENTOA
Galdetu zioten PPek duen asmoagatik, PSEri eskatzeko dokumento bat egitea 'popularren' konpromezuak bertan agertzen dena inbestiduran euren bermea eskuratzeko, hori dela eta azaldu zuen, "elkarrizketa horietatik eta beste batzuetatik Gobernu indartsu bat jaioko da, gaitasuna edukiko duena eta legebiltzarrean gehiengoa, herri honek behar dituen politikak aurrera eramateko". "Hasieran gaude eta amaieran ez dugu pentsatu behar" gehitu zuen.
Galdegin ziotenean zein izango zen euren jarrera Legebiltzarreko Presidentzia eskuratuko duen hautagaiagatik zehaztu zuen gai hau "hurrengo egunetan" argotuko dela.
'Popularrekin' dituzten elkarrizketen egoerari buruz galdetu ziotenean, adierazi zuen "kordialtasunez, normaltasunez eta arduraz" egiten ari direla, "aldaketa beharrezkoa delako" eta aldaketa horrek "egonkortasuna" eduki behar duela. "Hau da lan egiten ari garen helburuan, elkarrizketak aurrera eramaten ari garen alderdiena", zehaztu zuen.
"BATUKETARAKO PREST"
Galdetu zioten ere aukerarik bazegoen Alderdi Popilarrarekin legealdirako adosmena bat lortzeko, gobernuan minorian ez egoteko -Eusko Legebiltzarrean 75 jarlekutik 25 dituzte-, adierazi zuen bere helburua dela paktu bat egitea "egonkortasuna edukitzeko", baina ez duela bilatu nahi "bakarreko akordio bat".
Lópezek ziurtatu zuen PSEk "alderdi guztiekin hitz egingo duela berme handiena izateko larrizkoak diren neurrietarako eta honela herria aurrera egin dezan". "Ez da izango akordio itxi bat batekin soilik, batuketarako akordio bat baizik", adierazi zuen.
Euskal sozialisten liderrak bere nahia agertu zuen esatean "denok herriarekin ardura bat dugu, oposizioan egon edo ez, borondateak batzeko gai izan behar gara eta hala behar ditugun irtenbideak aurrera eraman".
Itaundu zioten ere PP alderdia bere gobernuko lehentasunezko kidea izateko aukerari buruz, berak argitu zuen "argi dago sozialisten lehentasunezko kide bat izan litekeela, momentu honetan gauzak dauden moduen ikusita".
EAJak har dezakeen jarrerari buruz galdegin ziotenean, PSEk azkenean Euskal Exekutiboko agintea lortzen badu, zehaztu zuen aztertu beharko dela 'alderdi jeltzaleak' "duen ardura" "lehendakari berri bat dagoenean eta baita gobernu berri bat herri honetan", gehitu zuen espero duela "gauza asko aldatuko direna".
Lópezek hitz egin zuen ere EAJak egindako deklarazioei buruz, PSE eta PP salatu zituenean esanez, "erakunde-kolpe" bat zela Exekutiboko aginpea lortzeko, erreakzio hau "hauteskundeetako emaitzak gogoko ez dituztelako izan eta onartzeko modurik ez" dutela izan. "Denok onartu behar ditugu gure ardurak", zentzu honetan gehitu zuen.
Lehendakarirako hautagaia dena adierazi zuen zein izango diren bere norabidea eusko jaurlaritza sozialista baten aurrean, azpimarratu zuen "terrorismoari aurre egiteko behar den batasuna, gizarte paktu bat krisiari aurre egiteko, ulermena autogobernua herritarren zerbitzura jartzeko, herria modernizatzeko akordioa, hezkuntza, osakidetza, gizarte politikak eta azpiegiturak hobetu". "Ulermenako bidea jarraitu nahi dugu eta denokin adostu, hori izango da gure gobernuaren jarrera legealdi honetan" azpimarratu zuen.
EAJak PPri EGINDAKO ESKAINTZA
EAJak eduki ohi dituen kontaktuak PPko estatuko zuzendaritzarekin buruz, 'popularren' bermea lortu ahal izateko eta hala alderdi jeltzalea boterea mantendu, honi buruz adierazi zuen, jeltzaleek "Mariano Rajoy, euskal PPri eta munduko PPri " eskaintzak egin dizkiotela.
"Eurok diote ez dela oso legitimoa PSEk PPko botuak bilatzea lehendakari sozialista bat egoteko. Dena eskaini diete, PSEri baino askoz ere gehiago, eta arduratzen nau baton batek ustea alderdi demokratiko baten botuak ez direla legitimoak, baina biolentzia bermatzen dituztenena bai, Ibarretxerekin hau gertatu da azkeneko legealdietan", azaldu zuen.
Lópezek hitz egin zuen ere Aralarren proposamenaz, hots, nazionalisten batuketari buruz lehendakari sozialista bat egoten bada PPren bermeari esker. Bide honetan azaldu zuen bere "ardura norbait herri honetan nahi duelako, berriro ere, fronteetara itzultzea".
JARDUNEKO GOBERNUA
"Siglak ez dituzte fronteak egiten, fronteak politikarekin egiten dira eta erabaki politikoekin eta neuk ziurtatzen dut hurrengoko Eusko Jaurlaritzaren buru banaz ez dudala ezarriko fronteen arteko politika bat ere ez, ez da inor baztertuko bere herrian", zehaztu zuen, kexatu zen esanez, "norbaitek errepikatu nahi izatea azkeneko hamar urteak, herri modelu bat inposatu nahiarekin, bertan gizarteko erdia ez genuen lekurik".
Bestalde, oraingo jarduneko Eusko Jaurlaritzak hartzen ari den neurriei buruz eta azpimarratu zuen oraingo egoeran "erabaki garrantzitsuak hartu behar direla eta ezin da holakorik egin bitarteko izaera honetan". Lópezk bere nahia adierazi zuen, Exekutiboak "bakarrik larrizko neurriak hartu ditzan baina ez itxaron daitekeenak, badirudielako batzuek gehiegi lotuta utzi nahi dutela gauzak".