Patxi Lopezek Urkulluri “bere alderdiaren estrategiaren biktima izaten jarraitzeko edo guztiontzat gobernatzeko aukeren" artean hautatu dezala eskatu dio.
Urkullu Lehendakariak EAJ, PSE eta PP alderdien arteko ituna proposatu du, eta Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, hiru alderdien artean ituntzeko eskaintza errefusatu du, azken alderdi hori "Espainian murrizketen banderaduna baita". Lopezek adierazi duenez, “inoiz ez gara horretan egongo”. Lopez oso kritikoa izan da gaurko osoko bilkuran Lehendakariak erakutsi duen jarrerarekin. Patxi Lopezek esan du Urkulluk “ez duela Eusko Legebiltzarra aintzat hartu”, gaur arte ez baitu bere gobernu programan legebiltzarrean azaldu (komunikabideetan behin baino gehiagotan azaldu badu ere); “tranpak” egin dituela eta “iruzur parlamentarioa” burutu duela dio, hirugarren parte-hartzera arte ez baitu zehaztasunekin azaldu zein egonkortasun-akordio eskainiko dien PSE eta PP alderdiei eta, beraz, oposizioko taldeei ez die erantzuteko aukerarik eman.
Baina kritikarik gogorrenak Urkullu Lehendakariak aurkeztu duen gobernu programaren eduki faltaren ingurukoak izan dira; Lopezek "orokortasun sorta eta zehaztasunik, eperik eta berehalako ekintzarik gabekoa” dela esan du. Lopezek, Urkulluk lidergorik ez duela esan du, gainera laguntzarik gabeko aurrekontuak tramitatzeko bost hilabete galdu dituela eta ez duela gobernatu dio. Lopezen ustez, “bere alderdiaren estrategiaren biktima izaten jarraitzeko edo guztiontzat gobernatzeko aukeren" artean hautatu behar du eta hori gertatu da aurrekontuetan proposatutako murrizketen politikan “jarrera argiak eta zuzenketak egiteagatik”. Gaineratu duenez, “horregatik jakin behar du bide horretan ez gaituela topatuko”.
Patxi Lopezek Lehendakariari eskatu dio “berehala” talka-plan bat abian jar dezala "kaleratze ugariak geldiarazteko eta, jarraian, enplegu sortzen hasteko”. Horretarako, zenbait ekimen hartzera eta horiek sindikatuekin eta enpresaburuekin eztabaidatzera, behar duen euskarri politikoa bilatzera eta dagokion laguntza ekonomiko publikoarekin hornitzera gonbidatu du. Lopezen ustez, Plan horiek zailtasunak dituzten enpresetan Enplegua Erregulatzeko Espedienteekin amaitzeko formulak bilatu behar dituzte, irtenbideak bilatu behar dituzte enpresa bideragarri batek jarduera berreskuratzeko eta enplegu kopuru berarekin jarraitzeko behar duen kreditua berehala topa dezan; gainera, ekimen berriak perspektibetan oinarritu behar dira: ezagutza sortzen dituztenak, berritzaileak, berehalako etorkizuneko enplegua sortzea; langabetuen eta lanean diren pertsonen prestakuntzaren alde egin beharko da, ekoizpenaren behar berrietara egokitzeko oinarrizko tresna baita.
Bigarrenik, Euskal Sozialistek Lehendakariari exijitzen diote zerbitzu publikoak "berariazko konpromiso” baten bidez blindatzeko; horrela bada, medikuen, erizainen, irakasleen, gizarte laguntzaileen, etab.en enplegua indartu beharko du.
Patxi Lopezek "denbora galdu gabe eta konplexu zein taburik gabe” erakunde-sarea berrikusteko beharra azpimarratu du eta, nola ez, fiskalitatearen erreforma osoa burutzea “ezinbestekoa” dela dio. “Sistemak progresibotasuna hobetu behar du halabeharrez eta bidezkoago izan behar du. Iruzurrerako eta iheserako aukera ematen dituzten tranpa eta trikimailuekin amaitu beharko du" eta hori "premiazkoa" da, enpleguaren eta zerbitzu publikoak blindatzearen aldeko politikak garatzeko behar ditugun baliabideak ematen dizkigun tresna baita. Gaineratu duenez, "horixe da autogobernua, eta ez egoera berriaren edo Europako euskal nazioaren inguruko edukirik gabeko abstrakzioetan galtzea”.
Planik ez
Euskal Sozialisten liderrak gogoratu du Urkullu Lehendakariak zuzendutako Gobernu sozialistak ez duela ekintzarik burutu eta bakarrik dagoela, eta bost hilabete hauetan Eusko Legebiltzarrean "ez duela planik aurkeztu eta bi lege soilik aurkeztu dituela: bat, funtzionarioen aparteko paga aurreratzearena, Legebiltzarreko herenaren bidez onetsitakoa; bigarrena, aurrekontuena, eta horren inguruko emaitza denok ezagutzen dugu".
Patxi Lopezen ustez, egoera hori “kezkagarria da oso”, batez ere “160.000 langabetuentzat, etxerik gabe gelditu diren ehunaka pertsonentzat, botiken baterako ordainketari aurre egin behar dieten hamarka mila pertsonentzat, hirueletasunerako aukera mugatuta ikusi duten ikasleentzat edo irakasle indargarrientzat, ikerketa eta bizi proiektuak arriskuan daudela ikusten duten ikerlarientzat”. “Lanari ekin diezaiogun jada eta zuen proiektuetarako behar duzuen babesa bila ezazue. Ez sortu frustrazio handiagorik herritarrengan”, gaineratu du.