Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi Lopezek Urkulluri eskatu egin dio bereiz ditzala gizarteko gehiengorentzat “premiazkoa” den hori eta “alderdi baten nahi” diren beste alderdi batzuk

Critica la autocomplacencia e inacción del Gobierno Vasco, ratificada por el informe del CES que ha puesto en entredicho el Plan de Empleo del Ejecutivo

Itxaropena.  Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, 2014. urteari begira mezu hori bidali nahi izan dio euskal gizarteari, “Euskadirako urte garrantzitsua izango da politikari  eta ekonomiari dagokionez”.  Lopezen ustez, onak dira zenbait euskal enpresa eskuratu izanari buruzko berriak (Danobat, Zamakola ontziola edo Balenciaga, adibidez), baina Urkullu lehendakariaren gobernua “pozik agertu dela bere buruarekin eta ezer gutxi egin duela” salatu du, “arazoak berez ebatziko direla uste baitu”.  “Gobernuak gauzak egiten hasi behar du, zerbait egiten duela planta egin beharrean. Zerbait egin behar du krisiari aurre egiteko, gure enpresei laguntzeko, industria edo enplegu politikak gauzatzeko, Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Kontseiluak orain dela gutxi esan dion bezala”, aipatu du.

Zehazki, Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Kontseiluaren txostenak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak orain dela hilabete batzuk “saldu zigun” Enplegu Plana ez dela oso sendoa. Euskal Sozialistok, plan hori kritikatu genuen oso zorrotza ez zelako eta aurrekontu hornidurarik ez zuelako.  Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Kontseiluak kritikatu egin ditu ETEk edo renove planak finantzatzeko programak, ez dagoelako 45 urtetik gorako langabetuentzako planik (euskal langabetuen % 40 dira), eta jarduera gehienak gobernu sozialistak jarri zituelako abian.

Patxi Lopezek Urkullu lehendakariari eskatu dio “ahaleginak egin ditzala jendeari benetan kezkatzen eta axola zaizkion gaietan:  enplegua sortu, ekoizpen-ekonomia sustatu, gure enpresa eta langileei lagundu, lehiakorragoak izateko baldintzak sortu”, eta ohartarazi du euskal gizarteak behar duen horretan aurrera egiteko gida bat behar badu “ez begiratzeko Eskozia edo Kataluniara, Euskal Sozialistekin lortutako akordiora baizik”.

PSE-EEko idazkari nagusiak berriz dio EAJrekin egindako akordioa "ez dela txeke zuri bat, ezta legegintzaldirako itun bat ere”, 2014an abian jarri beharko dituen "konpromiso oso zehatz batzuen inguruko akordioa baizik”.

Patxi Lopezek topaketa bat egin du 2013ri buruzko balantzea egiteko
Patxi Lopezek topaketa bat egin du 2013ri buruzko balantzea egiteko

Beste berri batzuk...

Iruzkinak