Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi Lopezek “zentzutasuna” eskatu du Kataluniako gizartean baterako eremu batzuk topatzeko

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Batzorde Nazionalean nabarmendu egin du PSE-EEk Eusko jaurlaritzatik irten denetik lan handia egin duela eta eragina izan duela “zentraltasunetik” Euskadiren politikaren gainean

"Els Socialistes sabem ser flexibles. Però també som ferms quan toca defensar l’essencial. I l'essencial per a nosaltres és la llibertat, és la igualtat, és el dret de cadascun a tenir la seva identitat. I a això no renunciarem. Mai”. Patxi Lopezek modu horretan azaldu du zein den Kataluniaren egoera 2014ko azaroaren 9an erabakitzeko eskubidearen gainean kontsulta egingo dutela iragarri zutenetik. Bere ustez, horrek “irteerarik gabeko kalera” eramango du kataluniar gizartea. "Alderdi Sozialistak erabakitzeko eskubidearen aurrean, elkarrekin bizitzeko eskubidea aldetuko du”, esan du.

Gaur goizean Euskaldun Jauregian egin den Batzorde Nazionalaren aurrean, Patxi Lopezek esan du PSCko kideen alde daudela "izan ere, guk badakizu zer den nazionalisten presioa eta irainak jasatea beraien proposamena ez onartzeagatik”, eta subiranotasun kontsulta horrena urrean “lasai eta zentzutasunez” jokatzea eskatu du. Esan du “jendearen iritzia ezagutzeko mekanismoa izan beharrean, jenda banantzekoa dela, herritar guztiei beste nortasun nazional bat gain hartzera behartzekoa”.  “Ez dugu nahi nazio bat eraikitzeko, pertsonen eskubideak bertan behera uztea”, gaineratu du.

Lopezek berriz dio Sozialistak “hitz egiteko, aldeak zuzentzeko eta desberdinen arteko bizikidetza hobetzeko, Espainia anitz, partekatu eta federal honetan Kataluniaren bitxitasunera hobeto egokituko den esparru bat definitzeko prest daudela".  Laburbilduz, “kataluniar gizarteari elkarrekin bizitzen jarraitzeko eremua eskaintzea, ez elkarren aurka egitekoa, elkar ulertzekoa baizik”.

Eusko Jaurlaritzaren gainbehera

Azken urte politikoaren jarduerari buruzko balantzearen txostenean, Lopezek nabarmendu egin du Euskal Sozialistek azken hamabi hilabete hauetan, Lehendakaritzatik irten zirenetik, lan handia egin dutela; gainera, esan du alderdia “bizi-bizirik dagoela eta, beste batzuek ez bezala, eztabaidak sustatzeko, ideiak sortzeko eta ideia horiek herritarren onurarako politikak bihurtzeko gai dela"

PSE-EEk la hori guztia oposiziotik egin du, “zentraltasunetik” euskal politikan eragina izan du eta, horri esker, zerga erreforma, hazkunde politikak eta enpleguaren aldeko politikak bultzatzeko akordioa adostu du EAJrekin.  Lopezek berriro esan du Euskal Sozialistek exijituko dutela itun osoa betetzea, eta jarraituko dutela Urkulluren Gobernuak egiten dituen eta sozialistek atsegin ez ditutzen alderdiak salatzen, adibidez, ETBk kultura eta turismoa sustatzeko arloan egin duen “aldaketa ideologikoa, inoiz ez baita halakorik ikusi”.  Hauxe da “benetako Eusko Jaurlaritza", Urkulluk kanpainak agindutakoa.  “Irismen txikiko Gobernu itxia da”, kritikatu du.   

Horren aurrean, idazkari nagusiak Sozialisten aukerak “hazkunde politikak eta gure ekoizpen ehunari laguntzeko politikak dira, herritarrok horiekin identifika baikaitezke”.  “2013a, kokatzeko urtea izan da.  2014a hasiko da oztopo askorekin, baina norabide egokirantz goaz”, esan du amaieran.

PPatxi López Batzar Nazionalean
PPatxi López Batzar Nazionalean

Beste berri batzuk...

Iruzkinak