Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López: "Araba eta Gasteiz primeran daude Sozialistok gobernatzen dugunean"

Lehendakari ohiak eta PSOEko Ekintza Politikoko idazkariak, Patxi Lopezek, esan du Gasteizko alkate eta PPren alkatetzarako hautagaiak, Javier Marotok “etorkinekiko gorrotoa erabili duela hauteskunde-argudio bakar moduan; horretarako, gizarte-laguntzak eskatzen dituztenak kriminalizatu ditu, iruzurti handiak zigorrik gabe uzten dituen bitartean”, eta helburua gizart—laguntzak kentzea baino ez da.

Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpoko kontsulten eraikin berriaren aurrean egindako hauteskunde-ekitaldian, Lopez Arabako eta Gasteizko PSEko hautagaiekin, Cristina Gonzalez eta Peio López de Manainekin, agertu da.

Lehendakari ohiak gogoratu ditu bere gobernuak Gasteizen eta Araban sustatutako proiektuak eta neurriak, estareko, gizarte-prestazioak, hirukoiztu baitziren krisiaren une gogorrenetan. Gainera, Javier Maroto alkatearen kanpaina errefusatu du, Diru-laguntzak Bermatzeko Errenta eskuratzeko aukerak murriztu baino ez baitu egin nahi.

Lopezen ustez, “laguntza handiagoa behar dutenei laguntzeak esan nahi du elkartasunean inbertitu behar dugula eta aurrekontu-ahalegin handiagoa egin behar dugula”; aitzitik, "ez da etorkinarekiko, desberdina denarekiko gorrotoa sustatzea, gizarte-gastua murrizten duten bitartean, eta zerga-iruzurrari aurka egin nahi ez izatea”.

“Ez dadila Maroto etorri datuak faltsutzera bere interesen arabera herri honetako gizarte-babes sistema zalantzan jartzeko”, esan du.

“ZITALA”

Agintari sozialistarentzat “Marotok ez du laguntza bidezkoagorik nahi”, “laguntzak kendu egin nahi ditu”, eta aldeztu du “politikan eztabaida daitekeela, proiektu ezberdinak aurkez daitezkeela, baina ezin dela negoziorik egin kaltetuago daudenekin, hori zitala baita”.

Horrez gain, PPko alkateak "gizarte-laguntzak eskatzen dituztenak kriminalizatu nahi ditu, iruzurti handiei zigorrik ezartzen ez dizkieten bitartean"; izan ere, "PP denari gertatzen zaion bezala, Maroto indartsu bihurtzen da ahulenen bidez, eta boteretsuen aurrean otzana da, bere taldekoak direlako boteretsuak”.

“Nik ez dut Maroto ikusi zerga-iruzurra salatzen; ez dut Maroto ikusi bere alderdiko lehengo alkateak ordaintzen zituen alokairu handiak kritikatzen; ez dut Maroto ikusi PPren ustelkeria salatzen, dena kutsatzen badu ere eta sistema demokratiko bera deslegitimatizatzen badu ere”, nabarmendu du.

Lopezek esan du “politika egitea lehentasunak ezartzea dela”, eta Gaseizko alkateak lehentasunak finkatzen ditu "etorkinarekiko gorrotoa hauteskunde-argudio bakar bihurtu duenean eta, horren bitartean, gehiago dutenei kontua ordaindu barik joaten uzten die”.

ARABAREN ALDE EGITEA

Araban egin duen lehen kanpaina-ekitaldia dela nabarmendu ondoren, onartu du pozik dagoela Arabako Unibertsitate Ospitalearen aurrean egin duelako; izan ere, “Gobernuan egon ginenean egindako proiektu guztien artean, proiektu enblematikoena da”. Bere ustez, “sozialistok hiri eta lurralde honekin dugun konpromisoaren adierazgarri argia da”.

Hori dela eta, nabarmendu du proiektua egin zutela “beste indar politiko batzuek aurka egin bazuten ere, gasteiztarren eta, oro har, arabarren osasun-arreta hobetzeko beharrezko azpiegitura zela uste zutelako”.

“Legegintzaldi honetan, EAJren gobernua proiektua geldiarazten saiatu zenean, kutxa batean sartu nahi zuelako, sozialistok galarazi genuen eta arabar guztien interesen alde egin genuen”, azpimarratu du.

Horregatik, kritikatu du EAJ eta PP “arabartasunaren alde egiten dutela esaten dute, baina, baliabide publikoak kudeatu behar dituztenean, politikak erabaki behar dituztenean eta nori eta zertara bideratu erabaki behar dutenean, azkena da beti”.   “Geuk, sozialistok, jarri behar dugu beti Gasteiz eta Araba euskal politikaren erdigunean", ziurtatu du.

Amaitzeko, Arabak eta Gasteizek “aurrera egiteko” gobernu sozialistak behar dituztela esan du. Bere ustez, “Araba eta Gasteiz PPk eta EAJk sortutako geldiunetik ateratzeko, maiatzaren 24an boto sozialistekin bete beharko ditugu hautestontziak”.

“LEHENDAKARI ONENA”

Arabako diputatu nagusirako PSEko hautagaiak, Cristina Gonzalezek, esan du Lopez “Arabarentzat lehendakari onena izan dela”, eta zenbait proiektu gogoratu ditu, adibidez, Unibertsitate Ospitalea, tranbiaren bigarren fasea edo hiriburutza kanona. Hortaz, "arabarroi gertatu zaizkigun gauza garrantzitsu askok sozialisten zigilua dute, Patxi Lopez lehendakariaren sinadura dute".

Gonzalezen ustez, “politika herritarrekiko zerbitzu da; gizarte-bidegabekeriak saihesteko, desberdintasunak zuzentzeko, aukerak sortzeko, elkartasuna zabaltzeko eta bizikidetza-balioak sustatzeko tresna arautzailea da”.

Diputatu nagusirako hautagai gisa ondoko helburuak dituela, besteak beste, azaldu du: "enplegua sortu eta sortzen laguntza", horixe da "bere lehentasun nagusia". Horretarako, enplegu publikoa sortzeko zenbait neurri jarriko ditu abian —enplegurako eskaintza publikoak eginez— eta sektore pribatuari, enpresaburuei, ekintzaileei, autonomoei lagunduko die enplegu pribatua sortzearren.

Horrez gain, “PPren  murrizketa guztiak, gizarte-politiketan eta inbertsioetan egindakoak, berreskuratu nahi dituzte”, eta mendetasuna, etxez etxeko laguntza zerbitzua, elkarteekiko finantzaketa edo errepideetako inbertsioa edo energia berriztagarrietako eta logistikako inbertsioa aipatu ditu, “gobernuak ahalik eta politika publiko gehienekin amaitzeko izan duen nahiaren eta erakutsi duen utzikeriaren ondoriozko kaltetu nagusiak baitira”.

Beraz, helburuetako bat “eskubideen eta norbanako edo taldearen aukeren aurkako etsai nagusiak jarrai ez dadin lortzea” da.  “PP oposizioan jarriko dugu, ondasunak eta zerbitzu publikoak hondatzeari utz diezaion”, azpimarratu du.

HERRITARRENTZAT LAN EGIN

Amaitzeko, Gasteizko Alkatetzarako hautagai Pedio López de Munainek Unibertsitate Ospitalaren eraikin berriaz hitz egin du, “herritarren alde egindako politikaren adibide baita”.

Hautagai sozialistak kritikatu duenez, “eskuinak pobreentzako osasun bat eta aberatsentzako beste bat sortu nahi ditu, osasun pribatuak publikoaren murrizketen etekinak bil ditzan”. Sozialistok, aldiz, “beti sendo egin dugu zerbitzu publikoen alde”.

Hauteskundeetara aurkezteko egin duen gobernu-kontratuak zenbait proposamen jaso dituela herritarrei emandako zerbitzuak "hobetzeko" ere azaldu du.

Osasunari dagokionez, Eusko Jaurlaritzarekin akordioak lortu nahi ditu Sansomendin beste osasun-zentro bat jartzeko, "herritarrek instalazio hobeak behar dituztelako eta Udalak zentro berria eraikitzeko behar duen lursaila duelako”.

“Argazkiarekin eta marketinarekin kezkatuta dagoen Udal Gobernuaren ereduarekin amaitu behar dugu, Udalak herritarrentzat benetako tresna erabilgarri bihurtzeko”, aldeztu du.

Patxi López, Cristina González eta Peio López de Munain goizean Vitoria-Gasteizen egindako jendaurreko ekitaldian. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Patxi López, Cristina González eta Peio López de Munain goizean Vitoria-Gasteizen egindako jendaurreko ekitaldian. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak