Patxi López: “Arrazismoa eta xenofobia dira benetako kaka”
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Sestaoko alkatearen dimisioa exijitu du udalerriko etorkinen aurka egin dituen adierazpenengatik, eta horrek ez badu dimititzen, EAJk argitu beharko du “esandakoaren aldekoa den edo kargutik kenduko duten”, ez dago besterik.
Patxi Lópezek, Edu Madinak, Eider Gardiazabalek, Josean Pastorrek eta Alfonso Garciak Barakaldoko antzokia bete dute 2014ko europar hauteskundeetarako kanpainako azkenaurreko mitinean.
- Patxi Lopezek Iñigo Urkullu lehendakariari leporatu dio gehiago kezkatzen dela estatus berriaz eta subiranotasunaz, euskal 180.000 langabetuez baino.
- Galdetu dio zer gertatuko den 180.000 euskal langabetuekin; prestaziorik jasotzen ez duten 78.000 pertsonekin; Gizarte Segurantzan diren 20.000 afiliatu gutxiagoekin; Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskatu behar izan dituzten 64.000 pertsonekin; Enplegua Erregulatzeko Espedientea dituzten enpresetan lan egiten duten 3.000 langileekin; urtero etxetik kanporatzen dituzten 1.000 pertsonekin, gure pentsioek duten 2.000 milioiko defizitarekin. Ez al da hori gizarte-errealitate bat?
- Hauteskundeei dagokienez, ohartarazi du igandean sozialistei emandako botoak “balio laukoitza izango duela: Europa berreskuratzeko izango da; eskuina geldiarazteko; nazionalista berekoiei ezetz esateko eta Rajoyri irteera-atea erakusteko”.
- Edu Madinak maiatzaren 25eko eguna "bataila epiko bat” izango dela esan du, eta sozialistei botoa ematera joateko eskatu die “animorekin eta eskuinari ezustekoa emateko arrazoi anitzekin”, horixe baita ziklo historikoa aldatzeko PSOEk eman beharreko “lehen urratsa”, eta aldaketa hori datozen udal hauteskundeetara, hauteskunde autonomikoetara eta ondoren orokorretara zabalduko da.
- José Antonio Pastorrek esan du hauteskunde honetako garrantzitsuena ondoko bi ereduen artean aukeratu behar dela: eskuinarena eta sozialistena. Eta ohartarazi du "botoa protestatzeko erabiltzeak, ez duela Europa bidezkoago bat lortzeko balioko".
- Eider Gardiazabalek eurodiputatuak “europar ametsa berreskuratzeko" deia egin du, baita "mundu bat eraikitzeko politikaren ametsa ere, non jendea zoriontsu izango den”. Europar erakundeek ez dute hori egin “eskuinak gobernatzen duelako”.
- Bestalde, Barakaldoko alkateak, Alfonso Garciak, nabarmendu du zer nolako garrantzia izan duen eta duen Europak herri horretan, europar laguntzak jaso ezean, ezingo lukete hiria Urban Galindo bezalako eremu bihurtu. “Europa uste baino hurbilago dugu”, azaldu du.
