Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López: “Aurpegi berriak garai berrietarako”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak PSEren Batzorde Nazionalari (azkenean ekainaren 3an izango da) eskatuko dio Kongresu bat antola dezala irailean egiteko

Patxi Lopezen ustez, "aurpegi berriak behar dira garai berrietako" eta, beraz, ez da berriz aurkeztuko 2002tik duen kargura

Bere ustez, Euskadin zein Espainian, alderdi sozialistak “alderdi sendoa” behar du primarioetan hautagai bat aukera baino lehen; izan ere, "primarioak izango ditugu, bai ala bai" eta, berez ustez, udal eta autonomietako hauteskundeen ostean egin beharko lirateke.

"Ez dut telebistako demokrazietan sinesten. Pertsonen arteko lankidetza aktiboan, eztabaida irekietan eta proposamen politiko antolatu eta bideragarrietan sinesten dut. Oihuak, oihu baino ez dira"

Patxi Lopezek irailean Euskal Sozialisten idazkari nagusi izateari utziko dio.  Data horretarako Batzorde Nazionalari proposatuko dio (Batzorde Nazionala ekainaren 3an bilduko da) ez-ohiko Kongresu bat egin dezala, alderdirako beste zuzendari bat aukeratzeko, eta López ez da berriz aukeratua izateko aurkeztuko.  Hauteskundeetan lortutako emaitza txarrak direla-eta, Patxi Lopezek dio "katarsi bat sor daitekeela”, PSE-EE berriz izan dadin "eskuinak ezarritako proiektuaren aurrean, estrategia eta proiektu argi baten inguruan batuko den alderdi sendo eta indartsua”.

Atzo Batzorde Exekutiboarekin bildu ondoren, Patxi Lopezek Bilbon prentsaurreko bat eskaini du azaltzeko zer erabaki hartu dituzten alderdia eta gizartea berriz lotzearren.

Patxi Lopezek berriz azaldu du europar hauteskundeen emaitzen inguruko balantzea, igandean egindakoa, eta esan du "Euskadin eta Espainian garai txarra dela sozialistentzat, eta gu gara herritarrekin konektatu ez izanaren arduradun bakarrak”.  “Ezkerreko oinarri ideologikoarekin jarrai behar dugu, baina lengoai berrira itzuli behar dugu; errealitate berrira egokitu behar dugu, XXI. mendeko gizartearekin konektatu behar dugu.  Eta bete behar da”, azaldu du.

Lopez “guztiz ados dago” Alfredo Pérez Rubalcabak iragarritako erabakiarekin, hots, uztailerako ez-ohiko Kongresu baterako deialdia egitearekin. Gainera, eskerrak eman dizkio eskuzabaltasuna eta zentzu politiko handia erakutsi duelako.  “Neuk ere Primario irekiak nahi ditut, eta seguru egingo direla.  Baina ondo egin behar dira gauzak, eta uste dut hori baino lehen Alderdia indartu behar dugula.  Denborak eta lehentasunak behar bezala ordenatu behar dira.  Alderdi sendorik gabe, ez dago hautagai egokirik”, esan du.

Patxi Lopezek, PSE-EEn egin duen lanaren balantzea egin du, eta gogoratu du “idazkari nagusi izendatu zutela ETAk Juan Priede hil eta bi egun igarota.  Gaur egun, zinegotzi sozialistek herrian ibil dezakete eskolatarik gabe.  Horregatik soilik, pena merezi izan du Alderdiaren buru izatea”, gaineratu du.

Une honetan “militante sozialistek beste zuzendaritza bat eskatzen dute, nazionalismoaren aurrean modernitateko proiektu batekin konfiantza sortzeko gai izan gaitezen; proiektu horren abiapuntua euskal gizartearen aniztasunarekiko errespetua izango da. Horixe da Sozialisten egungo erronka.  Eta hori lortzeko aktiboki egingo dut lan”, esan du amaitzeko.

Patxi López, Euskal Sozialisten idazkari nagusia
Patxi López, Euskal Sozialisten idazkari nagusia

Beste berri batzuk...

Iruzkinak