Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López confirma que su partido estará en la manifestación tras "la rectificación" del lema para exigir a ETA su fin

Pide disculpas a la ciudadanía por "la ceremonia de la confusión" que se ha vivido, "que nace de la ambigüedad de la convocatoria inicial del Lehendakari", y anima a la ciudadanía a participar en la marcha.

BILBO

   PSE-EE-ko idazkari orokorrak, Patxi López, gaur egiaztatu du bere alderdia lehendakariak antolatu duen manifestazioan egongo dela, bihar Bilbon, lema "aldatu ondoren", ETA-ri bere amaiera exijitzeko. Gainera, Batasuna ez dela joango uste du eta bertara badijoa "probokazio" bat besterik ez litzakeela dio.

   ETB-ri eskeinitako elkarrizketa baten, Europa Press-ek bildutakoa, Lópezek, euskal sozialisten liderra, herritarrei barkamena eskatu dio deialdi inguruan egongo den "hainbeste nahaste-borrastegatik", "hala izan da, Lehendakariak deia modu anbiguoan egiteagatik, modu horretan ez zen ordezkatzen euskal gizartearen gehiengodunaren sentimendua, terrorismoa eta ETA gaitzesten duena, pake nahia duena eta izatekotan elkarrizketa, alderdi demokratikoen artean, elkartasuna berreskuratzeko eta honela biolentziari eta izuari aurre egin".
 
   "Lemaren aldaketa onartzen du lehendakariak edukitako hasierako akatsa, orain ETA-rekiko exijentzia hori gehitzen du, funtsezko iruditzen zitzaidan hasiera hasieratik, eta horregatik uste dugu baldintzak betetzen direla agerraldira joateko", hau esan zuen lemarekiko "ETA-ri biolentziaren amaiera exijitzen diogu. Bakea eta elkarrizketagatik".

   Batasunaren agerpenari buruz deialdian esan zuen gustako litzaiokeela esatea "ongi etorria bide honetara, ETA-ren eta terrorismoaren aurka gaudenekin eta bakea eta elkarrizketaren alde gaudenekin".
 
   "Gertatzen dena da erantzuna 13 egun hauetan eman digutela, Barajasko atentuaren ondoren, ez da egon ez gaitzespenik, ez urruntasunik, ez dute kondenatu atentatua ere, bake prozesua dinamitatu eta Barajasko hondakinen artean lurperatu duena eta baita elkarrizketarako funtsezko diren oinarriak ere. Beraz, honelako agerraldi batera joatea, ulertuko nuke probokazio bat bezala eta ez beste zerbait moduen", azpimarratu zuen.
 
   Sozialistak joango baziren galdetu ziotenean, nahiz eta Batasuna joan, Lópezek ziurtatu zuen egongo zirela "gaur aurkeztua dagoen bezala manifestazioa". Zentzu honetan esan zuen ez zuena uste alderdi abertzalea joango zenik "probakatzea" ez bazuen nahi.

"Lema eta agerraldiak duen zentzuarekiko erantzuna, Batasunak eman digu 13 egun hauetan", zehaztu zuen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak