Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López: “Egoerari aurre egiteko akordioak egiteko prest gaude, baina ez gaude egoeraren aurrean etsitzeko akordiorik hartzeko prest”

Nazionalistek berriz “alderdia eta herria nahastu dituztela” esan du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, eta “PSOEren lana ez dela EAJri edo EAJren gobernuari laguntzea” ziurtatu du, “euskal gizarteari laguntzeko baitago”. Eta Urkullu Lehendakariak aurkeztutako aurrekontuek ez zuten hori egiten.  “Aurrekontuak euskal gizarteri laguntzeko izango balira, horien alde agertuko ginateke”, adierazi du.  Lopezek esan du bere alderdiak ez duela errebantxarekin jokatzen “ez diogu inori fakturarik ordainaraziko", oposizioan eta gobernuak jarrera berberak baitituztela dio, eta gogoratu du EAJk oposizioan zegoenean ez zuela zerga era erakunde erreformak abian jartzeko aukerarik eman.  “Orain, haiek Gobernuan direla, ematen du gai horiek herriarentzat interesgarriak direla”, esan du ironiaz.

Radio Euskadiko “Más que palabras" irrati-saioan egindako elkarrizketan, Patxi Lopezek berriz esan du "herri-akordioak" lortzeko prest dagoela, betiere "egoerari aurre egiteko helburu badute, baina ez duela egoeraren aurrean etsitzeko akordiorik egingo" ere esan du.

Akordio horien oinarria, enpleguari aurre egiteko talka-plan baten inguruan akordio bat lortzea da, eta horretan sindikatuek eta enpresaburuek parte hartu beharko dute “langabezia 2014rako aurrekontuen lehentasun nagusiena izan behar delako”, eta horietan lehendabizi kontuan izan behar da zer diru-sarrera izango ditugun eta ez dugu "hau da murriztu dezakegun guztia” ideiaren aurrean etsi behar.

Euskal Sozialistekin lortu beharreko akordioaren gainerako oinarriak ondokoak dira: zerga erreforma, iruzurrari aurka egitea, administrazioak modernizatzea eta bikoiztasunekin amaitzea.

Abortua

Lopezek, gainera, egungo ekonomia-krisiaz gain, beste gai batzuen inguruko kezka ere azaldu du, zenbait kasutan, adibidez, abortuaren legearen erreformaren kasuan, “isil-gordean sartu nahi dizkigutelako politika jakin batzuk, ahalegin handiaren gainditutako garai batera eramango gaituztela”.  “Sinesgaitza bada ere, Rouco Varelaren inposizioak emakume baten bizitza baino garrantzitsuagoa da” kritikatu du Gallardón ministroak egin duen proposamenaren inguruan, eta Gallardon “bildots larrua duen otsoa dela” dio.

PSOEren egoerari buruz eta hurrengo idazkari nagusia aukeratzeko hauteskundeak egiteari buruz galdetu diotenean, Lopezek gogoratu du Euskal Sozialisten Batzarrak orain dela hilabete bi idazkari nagusiak aukeratzeko neurri hori onetsi zuela.

Hauteskunde horietara aurkeztuko den edo ez galdetu diotenean, Lopezek irmo erantzun du:  “Ez naiz existitzen ez den zerbaiterako hautagai, ez baitako PSOEko burua aukeratzeko bide bat, beraz, ez naiz ezertarako hautagai”. Gainera, aspaldi honetan agertu diren informazio guztiak, PSOEren kanpoko eragile batzuen interesen ondorioz eman direla dio "borrokatzen has gaitezen, gure proiektu politikoa berriz definitzeko ideiei buruz hitz egin eta eztabaidatu beharrean".  “Ez Edu, ez ni, ez gaude izenen borrokan, ideien borrokan baizik", gaineratu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak