Patxi López: “Egun historikoa da, garai berri bat hasi dugu”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, goizean Portugaleteko Taldean bozkatu du. Bertan, PSOEk gaur idazkari nagusi aukeratzeko egunean parte har dezaten eskatu die militanteei.
Lopezek nabarmendu du “egun historikoa” eta garrantzitsua dela; izan ere, idazkari nagusia aukeratzeaz gain, “beste garai bat hasiko dugu”, eta “herri honetako progresista guztientzat tresna erabilgarri bat berreskuratuko dugu”.
“Antolakundeak indartu behar dugu, ordezkatu behar dugun gizartearekin konektatzeko gai den proiektu bat definitu behar dugu eta eskuinak inposatzen duen guztiari aurre egiteko gai den ezkerreko proposamen bate gin behar dugu”, azaldu du.
Patxi Lopezek “errespetu osoa” adierazi die Idazkaritza Nagusira aurkezten diren taldekide hiruei, eta berriz esan du laguntzeko dagoela eta hori leku askotatik egin dezakeela.