Patxi López: “Egun tristea dugu gaurkoa”
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak kritikatu egin du nazionalistek indarrak batu izana urriaren 25a, Euskadiren Eguna, indargabetzearren; horren bidez, nork de nazionalistago" neurtu nahi izan dute, eta “oso aurrekari txarra da” Urkullu lehendakariak sustatu nahi duen estatus berrirako.
Eusko Legebiltzarrak Euskadiren jai-eguna indargabetu du. Patxi Lopezen gobernu sozialistak ezarri zuen jai-egun hori. EH Bilduren 6 legebiltzarkideren laguntzarekin eta EAJren ekimenez, indargabetzea lortu dute. Horrela bada, Euskadi jai ofiziala ez duen autonomia erkidego bakarra da, alderdi nazionalistak ez baitira beste egun bat adosteko gai izan. Horrek erakutsi du Autonomia Erkidegoak aukeratutako eguna (urriaren 25a), desberdinen arteko adostasun handiena zuena dela. Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, gogor kritikatu du EAJren erabakia, erakundeen euren (Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, EITB, Ertzaintza etab.) jatorria ukatzen baitu. “Egun tristea dugu gaurkoa”, ohartarazi du Lopezek.
Euskadiren Eguna indargabetzeko erabakia da Urkullu lehendakariaren gobernu sozialistak sustatu duen lehen legea orain dela urtebete Ajuria Enean sartu zenetik. “Gordina da hori, inguruan gertatzen diren gauzak kontuan hartuta”, esan du Lopezek. Gainera, bere buruari galdetu dio “krisia pairatzen duten milaka pertsonen aurrean ez dakiela nola azalduko duen hartutako lehen neurria ez dela herritarren arazoak konpontzeko neurri bat, neurri soberanistagoa baizik”. “Bozketa hau irabazi duten taldeak ezin dira harro egon, behintzat zuk, lehendakari jauna, ez”, esan du. Gainera, Lopezek dio EAJk Euskadin 30 urtez gobernatu duela eta, hala ere, ez diola eman Estatutuari dagokion balioa, nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren beraren legitimitatearen ondoriozkoa izan. Horren ordez, efemeride hori berehala kentzeko "merkataritza ikuspegi mugatua" du. “Desberdinen arteko akordioa indargabetu dute, ez etsaiaren gaineko garaipena”, adierazi du.
Eusko Legebiltzarrean gaur goizean egindako Ohiko Osoko Bilkuran, Lopezek kritikatu du Urkullu lehendakariak "kalkulu politiko hutsaren” arabera jokatu izana, Estatutuak dakarren "bizikidetzaren aldeko denon apustua onartu beharrean”. Gogoratu du, halaber, Jaurlaritzak “ez dela lehentasunezko gai bat” esan zuela, baina ez dio EH Bilduri “aurreratzeko aukerarik eman izan nahi” eta, ondorioz, EAJri ez zaio axola Lehendakaria bera “zalantzazkotzat jotzea”.
Lehendakari ohiak dio "kezkatuta dagoela, jarrera horrekin agian denon bizikidetzarako esparru bat sortzeko aukera ukatzen dutelako, azken nahiei % 100ean egokitzen ez badira” eta hori, “oso aurrerakin txarra da Estatutu horren ordez jarri nahi duten egoera berri eta gaseoso honetarako, lotsa ematen baitie hori ospatzea”.
