Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López-ek adierazi du PSE-EE, Ibarretxeren deialdira joango dela "elkartasunaren unea delako"

PSE-EE-ren deia "bakearen alde eta ETA-ren kontra" dela zehazten du eta auhentzen du "Ibarretxeren akats berri hau".

Ziurtatzen du "sozialistak ez dutela bilatuko alderdi demokratikoen banaketa, ezta gizartearen etendura, Fernando Buesaren hilketa ondoren gertatu zen bezala".

BILBO

   PSE-EE-ko idazkari orokorrak, Patxi López, gaur adierazi du, euskal sozialistak Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eginiko deialdira, hurrengo zapatuan Bilbon joango direla, "Bake eta hizketaren alde" lemarekin, nahiz eta ez elkar egon, "ez deia egin den moduarekin, ezta pankartaren lemarekin ere".  Hala, bertan egongo dira "elkartasunaren unea delako" uste dutelako.
 

   Gaur, Bilbon ospatu den pretsaurrean, Lópezek adierazi du erabaki hau hartu dela "PSE-ren Exekutiba Batzorde kide askorekin hitz egin eta gero" eta ezagutarazi da lehen bai lehen "denboraren arabera tentsioak edo aurkaketak ekidintzeko, hau da justu ez duguna nahi momentu hauetan eta".

   PSE-EE-ren arduradun gorenak zehaztu du, euskal sozialistak "Ibarretxeren akatsaz gain joango gara eta herritarrei dei egiten diegu zapatuko agerraldira joateko", uste dugulako hau dela "elkartasunaren unea eta momentua herritar guztiak argi esan dezaten eta elkarri, alderdiak banaketa arrazoia izan gabe, euren pake nahiak , euren nahiak biolentzia behin betirako desagertzeko eta ETA-ri aurre egiteko, eurak berriz ere izan dira gure itxaropenak hautsi dituztenak eta".
  
   Horregatik, zehaztu zuen PSE-EE-k egiten duen deialdia zapatuan manifestazioara joateko dela "Bake alde eta ETA-ren kontra" eta auhendu da "Ibarretxe berriz ere oker egon delako, berriro eta eta une garrantzitsuenen baten, guztion lehendakari izan beharrean eta guztion erreferentea, eztabaiden gainetik egon behar zena, orain ahaztua geratu behar zirenak, berriz ere banaketarekin jokatzen du eta bere deian ez du elkartasunik bilatu, bakarrik bere protagonismoa baizik".

   Lópezerentzako, Ibarretxek "alderdi eta giza agente guztiak bildu eta entzun behar zituen elkartasuna aurkitzeko". "Bera, hainbeste eta hainbeste hizketaz hitz egin duena ezin du egin", kritikatu zuen, eta berresan zuen lehendakariak, "proposatu behar zuela lema bat zalantza eta norberaren interpretaziorako lekua aurkitu ez zezakeena, eta honela demokratiar batek bere burua kanporatuta ikus ez zezan eta ez du egin".

   Beraretzat, Ibarretxek "azpimarratu behar zuen arduran eta arbuioan horiei, ezker abertzaletik ezin izan dutenak modua aurkitu biolentziatik urruntzeko eta kondenatzeko, hau hizketaren aukerak apurtu bat ditu eta ez du egin".

   Lópezek esan zuen ez duela ulertzen zergatik "Madrilen lehergailua eztanda egin duenean eta bi ekuatoriano hil dituenean ezin dugu egin madriltarrrak eta ekuatorianoak egiten dutena eta beti azpimarratu behar dugu aldentzen digun ezberdintasuna, gaur bere azaletan sufritu dituztenen terrorismoaren atzarpakada". 
 
   PSE-EE-ren liderra sentitu zuen "zoritxarrez, Ibarretxeren akatsaz errepikatzen dira, istorio hau bizi egin dugu iadanik", baina ziurtatu zuen sozialistak ez dutela eragingo "alderdi demokratikoen banaketa, ezta gutxiagorik ere gizartearena, Fernando Buesaren hilketarekin gertatu zen moduan". 

   Lópezek esan zuen "berriz ere, gure siglaren gainetik guztien ongizatea ezartzen dugu, besteak ezin duten ardura jasatzen dugu, nahiz eta eurak lehenak izan beharko lukete".
 

   Bere nahia izango zen Ibarretxek "bere deia eta lema berriz pentsatzeko" eta berresan zuen euskal sozialistak egongo zirela agerraldian "bakeagatik, gure asmo lagaezina delako eta gure gogo guztiak bertan jarri dugulako eta horretan arituko garelako, Zuzenbidezko Estatuak ematen digun indarraz eta printzipio demokratikoekin".

   Aldi berean, esan zuen manisfestaziora joango direla "ETA-ren kontra, bera bait da bi pertsona hil duena eta gure itxaropenak dinamitatu duenak, hizketa bidea hautsiz eta agerian utziz ezker abertzalearen hitz faltsuak, politika eta demokraziarekin bat egiteko" eta gehitu zuen zapatuan, agerraldian egongo direla "alderdi demokratikoen arteko hizketa egoteko eta printzipio demokratiko errespetatzen dutenekin, demokraziaren baloreak eta Zuzenbidezko Estatukoak errespetatzen dituztenekin, elkartasuna lortzeko eta honela, indartsuagoak izan biolentziaren amaiera lortzeko".
 
  PSE-EE buruzagiak berresan zuen "bakea eta ETA kontra egotea dela sozialistei herri honetako kaleetara eramango digun espiritua eta konbentzimendua".

ETA

   Bestalde, Lópezek abertitu zuen "ezin dela utzi tarterik pentsatzen duenari Barajasko atentatuaren ondoren gauzak berdin daudela". "Hizketa, ETAk hautsi du -azpimarratu zuen- eta egin behar dena da exijenteak izan, behin betirako, ausardia izateko ETA-ri esateko 'honaino heldu gara', benetan nahi dutena bada, hizketa eta politika, baina bitartean ez dago ezer egiterik".

   "Edo posible da hizketa egitea, nahiz eta gertatu denarekin, Arrasaten etxeak  su ematen dizkienekin? Zer gehiago gertatu behar da azkenik 'honela ez' esateko?", gehitu zuen.

   Euskal sozialisten arduradunak jardun zuen esaten "funtsezko oinarriak hizketarako direla beti biolentzia eza" eta berresan zuen "hizketarako oinarri hori apurtu duenak, denok ados egon eta gero, Zuzenbidezko Estatutik eta printzipio demokratikoak kontutan izanda, ETA izan da bere lehergailuekin eta baita ezker abertzalea, biolentziatik urrundu ez delako, hori da apurtu duena hizketa aukera herri honetan".
 
   Horregatik, ezker abertzaleari eskatu dio "ez itzultzeko, beti bezala, besteei exijentziak, lehenengo bere etxea aztertu dezaten jakiteko zer egin behar duten nahi badute, behin betirako, bereganatzea duten ardura eta honela ez dezaten koldarrak izaten jarrai".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak