Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López-ek, Batasunari gogorarazten dio politika egiteko, Zuzenbidezko Estatua eta legaltasuna "isilkeriarik gabe" onartu behar duela

PP-ri ezbaiak uzteko eskatzen dio eta gogoratzen du "Sozialisten Alderdiak eta Gobernuak duela asko bostekoak luzatu dizkiela".

PSE-EE-k, oraingo alkatea, Mikel Cabieces izendatzen du Portugaleteko alkatetzarako hautagai moduan.

PORTUGALETE (BIZKAIA)

   Euskal sozialisten idazkari orokorrak,
Patxi López, gaur, Batasunari abertitu dio, politika egin nahi badu eta hauteskundeetan parte hartu "besteak bezala egin beharko dutela" eta Zuzenbidezko Estatua eta legaltasuna "argi eta garbi" onartu. 

   Aldi berean, PP-ri eskatu zion bere jarrera "errektifikatzea" eta ezbaiak uzteko, Sozialisten Alderdiak eta Gobernuak "denbora asko daramalako bostekoak luzatzen eurekin eta, gai honetan desadostasunik ez egoteko". 

   López-ek deklarazio hauek egin zuen Portugaleteko herri etxean, bertan aurkeztu bait zuen, bizkaiak sozialisten idazkari orokorrarekin bat, José Antonio Pastor, Portugaleteko Alkatetzarako hautagaia izango dena, Mikel Cabieces.  

   Aktuaren zehar, Lópezek "euskal sozialista guztietaz harro" sentitzen zela esan zuen, "egoerei aurre egiteagatik" eta kritikatu zuen atzo "kontrako bi azalpen egoteak, honela, bere ardura bereganatzen ez dutenek bestiei exijitzen die eurak ez dutena betetzen".
  

   Zentzu honetan, Pernando Barrena, Batasunako nagusiaren hitzak zentsuratu zituen, honek esan bait zuen ilegalizatutako alderdia hurrengoko udal eta aldundi hauteskundeetan aurkeztuko direla eta ezker abertzalearen apostua, bake, justiziaren alde eginikoa "azken ondorioetaraino", eta baita gogorarazi zuela, "bake, justizia, askatasuna eta demokraziak exijitzen dutela biolentziaren desagerketa eta hala ere, aste bukaera honetan ere kale borrokako ekintzak izan direla". "Beraz, desagertu araztea egin dezaten", azpimarratu zuen.

   Sozialisten buruzagirako, pakeak "eskatzen du inork nahi izatea edo bilatzea nahi prezio politiko bat kobratzea", aldi berean gogoratu zuen "euren exijentziekin bateraezina dela (ezker abertzalekoekin) autodeterminazioa edo lurraldekoitasuna". 

   "Ez dugu txantaiaren aurrean etsiko, inposaketa hau suposatzen duena. Eta politika egin nahi badute, hauteskundeetan parte hartu nahi, erakundeetan egon, ederki, mundu guzti hori integratu nahi dugu, orain arte kanpoan egon direnak, biolentziaren zerbitzuan eta laguntzan egon direnak, baina besteak bezala egin beharko dute, Zuzenbidezko Estatua eta legaltasun onartu beharko dute, honetan ez daude isikeriarik. Normaltasunaren eta normalizazioaren bidea da", gehitu zuen. 
 
   Zentzu honetan, ezker abertzaleari eskatu zion "bere ardura bereganatzea eta besteoi irakaskizunik gehiago ez emateko edota besteoi exijitzea,  euren esku dagoelako prozesua aurrera egitea eta".

***Foto2***PP ALDERDIARI KRITIKAK

   Bestalde, Lópezek atzo, Madrilen egondako manifestaldiari buruz hitz egin zuen ere, Terrorismoaren Biktimen Elkartea (AVT) konbokatua, ziurtatu zuen "agerraldia Alderdi Popularrekoa zena, bertan bere buruzagi gehienak bait zeunden eta, AVT-ekin, ez AVT-ea Alderdi Popularrarekin". 

   Bere hausnarketarako, manifestazioa "Sozialisten Alderdiaren aurka zen, Gobernu, Zapateroren kontra eta ez ETA-ren kontra, ezta bakearen alde ere, atzo ez bait zen honekin ezer ez entzun, ez ikusi ere" eta zentsuratu zuen "gero haserretzeak" sozialistak uste izateagatik gertutakoa "lotsagarria dena". 

   "Inoiz ez aurretik ez du alde batera utzi hainbeste, politikako dezentzia mugak, Gobernuko lehendakaria ETA-rekin konparatuz, sozialistak, terrorismoko biktimak garenak, zigorkariekin", zentsuratu zuen. 

   "Alderdi Popularraren asmoa zein den" galdetu egin ondoren, "ETA-rekin amaitzea edota Gobernu Sozialistarekin, biolentziari amaiera ezarri edo Zapaterori, bakea lortu edo botuak", sozialisten asmoa "biolentziarekin, terrorismoarekin amaitzea eta pakea eta askatasuna lortzea" dela, azpimarratu zuen. 

   Bide honetan, Mariano Rajoy, PP-ko lehendakariaren hitzak gogoratu zituen, "atzo esan zuen, jendeak ezin duela ulertu, honako gai honetan alderdien artean ezbaiak egotea" eta klub-era ongietorria eman eta gero, "errektifikatzeko" eskatu zion, bai Alderdi Sozialista, bai Gobernuak denbora asko daramatelako "bostekoak luzatzen, gai honetan eztabaidik ez egoteko".

   "Denbora daramagu, bere laguntzaik gabe, demokrazia defenditzen, Zuzenbidezko Estatua eta legaltasuna, bake prozesuko funtsezko oinarri bezala", zehaztu zuen gehitzeko, "oinarri hauetan ez dela egon eta ez dela egongo beherapenik".

   Horregatik, PP-ti eskatu zion bat egiteko "bide honetara" eta "elektoralismo gehiago ez egiteko gai honekin" eta "banakizunarekin", "gehitu egin behar delako indartsuagoak izateko bake bidean".

"BEZERIA"

   Bestalde, José Antonio Pastor-en diputatu orokorreko hautagai bezala defendatu zuen, "urteak eta urteak jasan degun harrokeriarekin bukatu egin behar dugulako" abertzaleetatik, hauek "alderdiko interes partikularren arabera eta ez hiritarrek dituzten interesen arabera" gobernatzen dutelako. 

   EAJ-tak "bezeriaz jokatu duela" salatu zuen eta ziurtatu zuen oraingo egoera "jasanezina" dela eta beharrezkoa dela "beste era bat hastea, herritarrak garrantzitsuena izan daitezen". 

   Bide honetan, Pastor-ek seinalatu zuen "politikan lidergoa berreskuratzen asmo bat dela" Ibai-Ezkerraldeko udaletxeetan, galdu zutena, eta "komarka hau merezi duen lekuan egotea, Euskadiko motor ekonomiko moduan".

   PSE-EE-ren asmo bat jakinarazi zuen, "Ibai Ezkerraldeko Susperketa Plana martxan jartzea" eta berresan zuen, oso garrantzitsua dela komarka hau berriz ere "Bizkaia eta Euskadiko motorra izatea".

   Azkenik, oraingo alkateak eta Portugaletako hautagai dena, Mikel Cabieces, azpimarratu zuen herria dagoela "eraldatzearen" barne, beraz berriz ere alkatzara aurkezten dela "egindakoagatik". 

   "Bizilagun gehienak, baita EAJ-ri bozkatzen diotenak ere, gurekin bat daude", ziurtatu zuen, berresateko, bere alderdiak hauteskundeetara aurkezten dela "egindakoagatik, lanagatik eta ilusioz beterik".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak