Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López-ek dio orain "garrantzitsuena" dela "De Juanaren bizitza salbatzea" eta horretarako zentzudunena litzakeela espetxe arinduan egotea

Zigortzeko epaia irmoa ez dela gogorarazten du eta galdetzen da "itzulgarria" nola egingo litzateke hil ondoren absolbatzen badute

BILBO

   PSE-EE-ko idazkari orokorrak, Patxi López, gaur ziurtatu du, orain "garrantzitsuena" dela Iñaki De Juana Chaos, ETA-ko atxilotuaren "bizitza salbatzea" eta beraz "logikoa eta zentzuduna" da espetxe aridunan egotea. Gainera, zigor epaia irmoa ez dena gogoratu du eta galdegin da egoera hau nola "itzulgarria" liteke bera hiltzen bada eta ondoren absolbatu egiten badute.

   Onda Cero-ri eskainitako elkarrizketan, Europa Press-ek bildu duena, Lópezek azaldu du De Juanari buruzko erabakia "bakarrik Auzitegien esku dagoela eta beti espero dugu euren erabakiak gertaeren eta zirkunstantzien araberengatik hartzea, eta ez alde batetik edo bestetik izan dezaketen presioengatik".

   "Eta hau diot egun hauetan irakurri eta entzun ditudan gauzengatik eta errealitatearekin zer ikusi gutxi dutelako, gertakizuna da, nahi edo ez, De Juana Chaos bere zigorra egin zituen hilketengatik bete duela eta orain atxilotua dagoela irmo ez dagoen zigor epai bategatik, eta hau oso garrantzitsua da, bi artikulu idatzi zituelako eta bertan mehatxuak egiten zuelako. Hori dira gertaerak", gehitu zuen. 

   Buruzagi sozialistak gogorarazi zuen "zirkunstantziak dira, 75 egun gose greban egon ondoren, bere bizitza arrisku larrian dagoela". "Beraz, gure Zuzenbidezko Estatuak mendekua bilatzen ez duenez, justizia baizik, eta espetxe arindua -ez dakit hirugarren mailan edo askatasun zainduan-, bere etxean, De Juan Chaos-en bizia salbatu dezake, eta seguruenik hori da orain garrantzitsuena, martiri baten bihurtzea biolentziarekin elkarri daudenentzako baino gehiago. Logikoa eta zentzuduna irudituko zitzaidan auzitegiak espetxe arinduaren alde joko bazuten", berresan zuen.

   Berresan ondoren "ez dela epai irmo bat" galdegin zen "zer gertatuko litzateke orain ezer egiten ez badugu eta gero epai irmoak absolbatzen badu edota zigorra bete duena baino gutxiagoa bada". "Zer gertatuko litzateke gero auzitegiek bera absolbatzen edota zigorra bete duena baino gutxiago dela erabakitzen badute eta kartzelan hiltzen bada?", azpimarratu zuen.

"KASU BEREZI BAT"

   Zentzu honetan esan zuen "kasu bakoitza", atxilotu bakoitzarena "berezia dela eta Justiziak jokatu, parte hartu eta erabaki beharko du kasu bakoitzarekiko". "Gaur De Juana Chaos-i buruz hitz egiten ari gera eta ez ETA-ko atxilotu talde batena, gose greban jarritakoak", zehaztu zuen. 

   Beretzat, Zuzenbidezko Estatuak "pertsona guztien eskubideak babestu behar ditu", baita atxilotuena ere. "Are gehiago, Espainiako Konstituzioak ere dio gure kartzela-sistema, sistema birgizarteratzekoa dela, noski, demokrazian birgizarteratu nahi dena eta hori bakoitzaren erabakia da" azpimarratu zuen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak