Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López-ek ezker abertzaleari abertitzen dio biolentzia "egiten edo laguntzen duena eta politika egitea ezinezkoa dela".

"Sozialistak, Pake eta Askatasunaren alde dugun apostua mantentzen dugula" berresan du eta baita borondatea dagoela "gizarte honen barru gaudenak, irtenbidearen barne egon behar garela".

ARRASATE (GIPUZKOA)

PSE/EE-ko idazkari orokorrak, Patxi López, Batsunari gaur abertitu dio "biolentzia elkartezina dela, bai praktikatzen duenarentzat edo bai laguntzen duenarentzat politika egitearekin" eta ezker abertzaleari leporatu dio "pakearekiko bidean oztopoak jartzen dituztela".

López-ek guzti hau esan zuen Arrasaten, Gipuzkoan, ospatutako egite politiko baten barne, bertan Udaletxerako hautagaia aurkeztu zuten, Francisco García Raya, hain zuzen ere. Egitea hasi aurretik eta bere iraupen osoan ere, ezker abertzaleko hogeitamar bat kideek Monterron Jauregiaren aurrean bildu ziren, bertan ospatu zen egitea eta PSOE-ren kontrako oihuak eta mezuak jauri zituzten, Ińaki de Juana Chaos, ETA-ko presoaren alde eta autodeterminazioaren alde, beste batzuen artean. Bitartean, Ertzantzako dotazio batek zelatari zuten, hauek egitearen amaieran eta manifestariak menperatzeko parte hartu behar izan zuten.
  
Sozialisten buruzagiak berresan zuen, "sozialistek Pake eta Askatasunaren alde gaudela"eta Batasunari exijitu zion "hordago gutxiago egiteko" eta "bere ardura" bereganatzea, aldi berean adierazi zuen pake prozesuak "biolentziaren eza eta demokraziaren jokuaren barne" izatea behar duela.

PSE-EE-ko idazkari orokorrak konprometatu zen, bere aldetik "ahal duen guztia egingo duela", "prozesu luze, gogor eta zail" hau aurrera egin dezan, beti "printzipio demokratikoak mantenduz eta Zuzenbidezko Estatuaren barne".
 
***Foto2***"Pakea behin betirako nahi dugu, eta gizarte guztia demokraziaren barne egotea, "oihuka daudenak ere", esan zuen sozialisten liderra kanpoan zeuden erradikalengatik, euren deiadarrak egitearen egongelan entzuten bait ziren. "Gizarte zati bat ordezkatzen dugun guztiok irtenbidearen barne egon ahal izateko".
 
López-ek ukatu zituen "egunero" Batasunako kideek komunika bideetan argitaratzen dituzten salaketak PSOE-ren aurka, ilegaltasunean dagoen alderdiak "blokeoaren errua" leporatzen bait die eta azpimarratu zuen "pakearekiko oztopoak ezartzen dituztenak direla biolentzia praktikatzen dutenak, mehatxuak jariotzen dituztenak eta euren baldintzak inposatu nahi dituztenak". 

 PSE-EE-ko idazkari orokorrak gogoratu zituen arrastian, Donostian, gertaturiko kale borroka ekintzak eta azaldu zuen "autobusak erretzen dituztenak edo molotov koktelak botatzen dituztenak Itsas Komandatziaren aurka iraganera itzuli nahi dutela eta pakea aurre jo dadin oztopoak ezartzen dituztela".
 
PP alderdia kritikatu zuen ere esanez ez zuela legimitaterik "sozialistei ezer erakusteko" pakea aurkitzeko bidean eta arbuiatu zien "gezurra, azpijokoa eta iseka" politika modu bat bezala erabiltzen zuela.

Bere aldetik, PSE-EE-ko, Gipuzkoako idazkari orokorrak, Miguel Buen, ezker abertzaleari abertitu zion "irtenbidea bakarrik posible izango dela" biolentzia amaitzen bada, erasoak dauden bitartean "ez dagoelako egongo ez irtenbiderik, ez alderdi mahairik ere eta den-dena, nahastua egongo dela".

Buen-ek, Batasunako Joseba Permach bozeramaileari leporatu zion, berak arratsaldean, Donostian, autobusa erre zituztenei "norabidetu" zituela ezker abertzaleko buruzagiak gaur esandako mezuagatik, agerian utzi zuelako ezkor dagoela pake prozesuaren bideagatik, "eusko gazteri aldi horri esaten diolako biolentzia gabe ez dagoela irtenbiderik".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak