Patxi López: “Enpleguak izan behar du lehentasuna, eta Eusko Jaurlaritzan ez dugu hori ikusi”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, maiatzaren 1eko manifestazioan parte hartu du. Aipatutako manifestazioa, UGT eta CCOO sindikatuek egin dute Bilbon. Europar hauteskundeetarako 2. hautagaiak, Ramón Jaureguik; Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusiak; José Antonio Pastorrek, eta Euskal Sozialisten bozeramaileak, Idoia Mendiak, ere hartu dute parte.
Lopezen ustez, “badira kezkatzeko eta aldarrikatzeko arrazoi asko”; izan ere, orain dela gutxi jakin izan dugu Euskadi dela enplegua suntsitzen duen 2. erkidegoa, eta azken hiruhilekoan beste 5.550 pertsona daudela langabezian. “Piztuta daude alarma-zeinuak eta, horregatik, erakundeen lehentasuna enplegua sortzeak izan behar du, baina Eusko Jaurlaritzak ez du hori egiten”, salatu du sozialisten burua. Bere ustez, “ez gaude planen garaian, ekintza zehatzen garaian baizik; 2013ko aurrekontuekin ordaindu beharreko planak gauzatzen ari dira, eta hori ezin da, 2014rako neurriek abian jarrita egon behar zuten”.
Gainera, Lopezen iritziz, egungo krisi-egoerak gizarte- eta sindikatu-adostasuna eskatzen du, eta kritikatu egin du “herri honetako sindikatu handienak (ELA) ez duela gizarte- eta lan-organoetan eseri nahi, eta hantxe aldezten direla langileen eskubideak". “Ez dakit ELAk zer irabazten duen, baina langileek asko galtzen dute", epaitu du.
PPren propaganda hutsa
Ramón Jaureguik salatu egin du Gobernu zentralak enplegu-sorreraren inguruan iragarpen “faltsuak” egin dituela, eta hauteskundeen aurreko garaian gaudelako egin dituela dio. Propaganda-iragarpenen aurrean, Jaureguik "errealitateko datuak alderatu ditu”: azken BAI inkestaren arabera, Rajoyren Gobernuak jarraitzen du enpleguak suntsitzen. “Rajoyren gobernuaren bi urteotako balantzea ondokoa da: langabezia handiagoa, zor handiagoa, soldata txikiagoak eta gizarte-babes gutxiagoa", deitoratu du.
Jaureguik gaur goizen Maiatzaren 1eko manifestazioan, Bilbon egindakoan, parte hartu du, Euskal Sozialistekin batera, eta esan du enplegu gehiago aldarrikatzeko aukera izateaz gain “enplegu hobea" ere eskatu beharra dugula, lan-erreformak “lan-baldintzak suntsitu baititu, gizarte- eta lan-baldintzak okertuz eta ezegonkortuz".
Jaureguik gogoratu du Europa osoak aldarrikatzen duela gizarte- eta lan-babes handiagoko gizarte-eredu bat, eta horixe bera aldarrikatzen dutela Euskal Sozialistek; horrexegatik sozialistek historian barrena parte hartu dute maiatzaren 1eko manifestazioan.