Patxi López: “Etxean gelditzen denak, PPren murrizketei bermea emango die"
Euskal Sozialistek Vitoria-Gasteizen egin dute Europar Parlamenturako hauteskunde-kanpaina amaitzeko ekitaldia. Ekitaldi horretan, Ramón Jaureguik, PSOEko zerrendetako bigarrenak, eta Patxi Lopezek herritarrei eskatu diete PSOEri botoa eman diezaioten “etxean gelditzen denak, PPren murrizketei bermea emango baitie”. “Oraindik bi egun ditugu kalera irteteko eta gure aukera herritarrei azaltzeko; izan ere, Europar politika alda dezakegu, ondoren Espainiakoa aldatzeko eta baita Euskadikoa ere”, esan die Patxi Lopezek ekitaldira bertaratu direnei.
Ramón Jauregui eta Patxi Lopezekin batera, Europar Parlamenturako hiru euskal hautagaiak, Eider Gardiazabale, Ekain Rico eta Maider Lainez, bertan izan dira.
Lider biek kritikatu egin dute nazionalismoaren “berekoikeriak”, 68 estatuko Europa nahi dutelako. Gainera, “Europa sendoa eraikitzearen alde egin dute, betiere Espainia eta Europa federatu baten barruan”.
Maiatzaren 25eko hitzordua aukera ezin hobea izango da europar politika neoliberalak aldatzen joateko, eta hori lortzeko Jaureguik esan du eskuin “matxista, klasista eta faxistaren" aurrean beste aukera bat finkatu behar dugu. “Eskuinak ez du merezi igandea saria jasotzea”, esan du Jaureguik. Lopezek, halaber, “Rajoyri irteteko atea erakusteko izan behar dutela" azaldu du.
