Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López: "Euskadin aldaketa posible izango da lehendakari sozialista batekin"

PSE-EEk, Benidormen, Alicanteko herrian, Hauteskundeetarako Egoitz berria inauguratu du

BENIDORM-ALICANTE PSE-EEko Idazkari Nagusiak eta Lehendakarirako hautagaia dena, Patxi López, gaur ziurtatu du "Euskadin aldaketa posible izango da lehendakari sozialista batekin". Lópezek, gaur arrastian Benidormen baieztatu du, Euskadirako dagoen proiektua "aldaketa dela" eta gehitu du bere presentzia Alicanteko herrian dela "bermea eskatzeko eta hala aldaketa egi bihurtzea". Sozialisten zuzendariak, PSOEko Antolamenduko Idazkariarekin batera, Leire Pajín, prentsaurre bat eskaini du biltzar politiko baten parte hartu baino aurretik, Benidormen bizi diren euskaldunekin bat, herri honetan bizi bait dira ia Alicanteko probintzian dauden 8.000 euskaldunak baina Euskadin euren erresidentzia dutenak oraindik. Lópezentzako, hurrengo hauteskundeetako parte hartzea handiagoa izango da aurreko aldian baino, adierazi duenez "aldaketa somatzen denean, herritarrek gehiago mobilizatzen dira". Sozialistak Euskadi gobernatzen badute, "eskua eskeiniko dute Euskadi eraikitzeko" ziurtatu du eta hala "Euskadik dituen arazoen aurrean elkarri eman erantzunak". Lehendakaria bada, Lópezek esan du "hipoteka barik gobernatuko duela" eta adierazi du bere nahia dela "sozialistak beste inor gabe gobernatzea". D3M eta Askatasunari buruz, zuzendari sozialistak esan du Zuzenbidezko Estatuak "bere baliabideak martxan ezarriko dituela, erakunde demokratikoetan ez egoteko alderdi bat talde terrorista bat ordezkatzen duena". "Bai, Zuzenbidezko Estatuak, bai Justiziak ez dute permitituko fraude demokratiko bat egotea", gehitu du. Aldi berean esan du nahi duela Euskadi izatea "harrerako lurra, Benidorm den moduan", Alicanteko herri honek baieztatu du "harrera ematen du inori galdetu gabe nungoa den edo nola pentsatzen dugun". "Hau da nik nahi dudana Euskadirentzako", azaldu du. Zentzu honetan, Pajinek esan du "Patxi Lópezek eraiki nahi duen Euskadi, Benidormkiko antza izugarria duela", aldi berean esan du Hauteskundeetarako Egoitz hau "Euskadiko Sozialisten Elkarte bat gehiago izango dena". Herri honek badu PSEko egoitza bat, orain dela egun batzuk inauguratua, herri erdian dagoena, posta bidezko botua errazteko eta "etengabeko mobilizazioa suspertzeko" Euskadiko botante sozialisten artean. Azkenengo erkidegorako hauteskundeetan, egoitzak posta bidez 800 botu gestionatu zituen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak