Patxi López: “Euskal herritarrok erabakitzeko eskubide handia dugu: Gernikako Estatutua”
Euskal sozialisten idazkari nagusia, egungo autogobernua hobetzearen aldekoa da, betiere "desberdinen bizikidetza finkatzen eta indartzen badu, inolako bazterketarik egin gabe”
“Autogobernua nahi dugu, identitate askea bermatzen duen tresna delako, baina ez da euskalduna den horren kontzepzio jakin bat ezartzeko tresna bat” “Autogobernuak, pertsona desberdinek eskubide berberak dituztela bermatuko du”
"Euskal Sozialistok ere erabaki nahi dugu, baina ez behin bakarrik eta betiko. Sozialistok egunero-egunero hartu nahi ditugu erabakiak: Euskadin, Espainian eta Europan, horrek gure eragin-gaitasuna handituko duelako eta, halaber, baita gure herritar-askatasuna ere”.
Euskadin Estatutuak egun duen garapena aztertzeko eta hori eguneratzeko orduan adostasuna biltzeko ponentzia sortzea adostu dute PSE-EEk eta EAJk. Akordioa, Talde Nazionalistak sustatutako eztabaidaren ondorioz lortu da; izan ere, EAJk "Legez besteko Proposamen bat aurkeztu du autogobernua eguneratzeko, Euskal Herriaren borondate politikoa adierazteko modu gisa”, eta Euskal Sozialisten idazkari nagusi Patxi Lopezek finkatu egin du zein helburu eta mugekin aldeztuko duen PSE-EEk proposamen hori, eta esan du "oraindik ez dakigula zer esan nahi duen EAJk estatus berria kontzeptua aipatzen duenean, eta zer dagoen baieztapen horren atzean, orain arte ez baitute argitu”.
Patxi Lopezek nabarmendu ditu Gernikako Estatutuak Euskadin sortu dituen onurak eta, zenbait akats baditu eta hobekuntza batzuk gauzatu behar badira ere, eztabaidarako "abiapuntua" da. "Erabakitzeko eskubide handia dugu, eta horrekin ongizatea, bizikidetza eta euskal herritarren garapena eraiki dugu. Eta denok harro egon beharko gara lortutakoagatik”, esan du.
Apustu horren aurrean, Lopezek alde batera utzi du "denok gain hartzen ez dituen” edozein proiektu, eta ohartarazi du Euskal Sozialistok beti aurre egingo diegula “identitate bakarrean bateratu, eta identitate hori onartzen ez dutenei baztertu nahi dituztenei". “Oso askotarikoak garelako, temati anitz garelako eta ez dugulako nahi beste batek nolakoak izan behar garen esatea: ez gara euskaldun onak edo txarrak dena baietz esateagatik. Denok gara euskaldun, batzuk modu batera, beste batzuk beste batera, eta gure aniztasuna errespeta dezaten exijitzen dugu", esan du.
Lopezek nazionalistei eskatu die "iragana historian atseden hartzen utz dezaten" eta etorkizunera begira dezaten "elkarrekin eraiki ahal izateko datorren belaunaldirako behar duten hori emateko moduko erakunde berriak" “Subiranotasuna ez da lehengoa, subiranotasun esklusiboak eta baztertzaileak bilatzea, zuetako batzuek nahi duzuen moduan, errealitatearen aurka joatea da, historiaren aurka joatea, etorkizunaren aurka joatea”, azpimarratu du EAJko bozeramaileari, Joseba Egibarri erantzuteko.
Amaitzeko, Euskal Sozialisten buruak indar politiko guztiei ondoko deia egin die: “hitz egin dezagun, eztabaida dezagun eta, batez ere, adostasunak bila ditzagun, erabakitzen dugun hori, behintzat Estatutuak lortutako adostasun bera izan dezan.Aurkakoa eginez, atzera egingo dugu, eta horri ere aurka egingo diogu"
