Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López: “Euskal Sozialistok ezin dugu aurrekontu hauen alde egin”

Ohartarazi du nazionalisten gobernuarekin “zerbitzu publikoetan murrizketa handiak egingo direla urtearen amaierarako, zorra handiagoa izango dela eta euskal ekonomia bere zorira utziko dutela”.

“Euskadirako egin daitezkeen aurrekonturik txarrenak dira”. Urkullu Lehendakariaren gobernuak aurkeztu duen proiektuaren aurrean, horixe da Euskal Sozialistek egin duten balorazioa; proiektu horrek, Euskadiko gizarte, ekonomia eta modernizazio politikekiko "gutxiespena" adierazi du eta horrek “gure ekonomia itotzen eta atzeraldira kondenatzen jarraituko du”.  Euskal Sozialisten idazkari nagusi Patxi Lopezek esandakoaren arabera, “pertsonen osasunari emandako hozkadak, gazteen hezkuntzari emandako hozkadak eta Euskadiren modernizazioari emandako hozkadak dira”; gainera, Patxi Lopezek datu horiekin “Euskal Sozialistok ezin dugula aurrekontu horien alde egin" iragarri du.

Desadostasunak, batez ere, diru-sarreren kapituluan ematen dira; Euskal Sozialisten ustez, 800 milioi euro gehiago lor daitezke Gobernuak Kupoaren negoziazioa, iruzurraren aurkako borroka —eta ez dakigu benetan Aldundi bakoitzak zenbateko diru-sarrera dituen— edo urte honetan defizitaren muga handitzeko aukera kontuan izango balitu.  Lopezek dio “kalkulua gaizki egin dutela”.

Idazkari nagusiak, gainera, murrizketez gain, krisiari aurre egiteko beste modu bat dagoela eta Urkulluren gobernuak zerbitzu publikoetan eta administrazioan eraginkortasun handiagoa bilatzearen alde egin zezakeela esan du, bikoiztasunak saihestuko dituen zerga erreforma baten bidez; horrela bada, datorren urtean baliabide gehiago izango genituzke. Aldiz, “Mariano Rajoyren murrizketak” aplikatzearen alde egin du.  "Arrisku handi baten aurrean gaude, 2013. urtea Euskadirentzat urte galdua izatearena.  Urte honetan Gobernuak leihotik zerbitzu publikoen eta ekonomiaren egoera nola okertzen den ikusi baino ez badu egiten”.

Patxi Lopez 45 minutuz komunikabideen aurrean agertu da, azken kongresuan onartu bezala, gaur osatu duten PSEren Erakundeen arteko Koordinazio Organo Organikoaren lehen bilera egin ondoren, Organo horretan BBNNtako hiru bozeramailek; hiru hiriburuetako udal bozeramaileek; hiru lurraldetako Erakunde eta Antolaketako idazkariek; Senatuko eta Kongresuko Taldearen koordinatzaileak; Gazte Sozialistek idazkari nagusiak; Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako idazkari nagusiek, eta Euskal Sozialisten idazkari nagusiak hartzen dute parte

Organo honek, egoera politikoa aztertu du Urkullu Lehendakariaren Gobernu Sozialistaren hasierako 100 egunak bete behar direnean. Egungo kabineteak erakutsi duen “paralisia" eta “nahasmena”,  Patxi Lopezen gobernuak sustatutako politikekin konparatu dute.  Hasierako ehun egun horietan, euskal ekonomia bultzatzeko zenbait alorretako 100 neurri aurkeztu zituzten; horien artean, ondokoak nabarmendu ditzakegu: Ekarpen funtserako 400 milioiko partida; beste 500 milioi ETEri laguntzeko, Elkargi eta Oinarri bidez kudeatutakoak; beste 50 milioi proiektu estrategikoei laguntzeko. Patxi Lopezek dio, guztira “ia 1.000 milioi erabili zituztela gure enpresak finantzatzeko, eta hori egun berritasun gisa aurkeztu nahi digutela”.

Eta ez hori bakarrik. Hasierako egunetan aldaketa erradikala eman zitzaion terrorismoaren aurkako politikari eta herritarrentzako eremu publikoak berreskuratu ziren; gainera, Euskadiko ikastetxeetan hirueletasun proposamena abian jarri zen eta berariazko beka batzuk sortu ziren eskola-uztea gutxitzeko; Kronikoen estrategiak lehen urratsak eman zituen; kontsumoari laguntzeko zenbait neurri hartu ziren, Renove Planekin eta beste osagarri batzuekin; Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Ez-ohiko Plana egin zen; 20 milioi eman ziren Gizarte Larrialdi laguntzetarako, eta Gizarte Elkarrizketarako mahaia osatu zen.  Berriz esan du ondokoa: “eta orain zuek ikusi Gobernu nazionalisten hasierako ehun egunetan egindakoa: paralisia eta nahasmena”.

Egungo Eusko Jaurlaritzak zailtasunen "notario hutsa" balitz moduan jokatzen du baina “murrizketen aurreko aukera gisa, herrialde plan” bat aurkeztu gabe. Euskal Sozialistek badute aukera hori eta hiru funtsezko ardatz hauetan oinarritzen da:

a) Diru-sarrerak handitzea eta beharrezkoak ez diren gastuak bakarrik gutxitzea.  Benetako zerga erreforma egitea eta, bereziki, Iruzurrari Aurre egiteko Plan bakar bat abian jartzea.

b) Administrazio publikoa berritzea eta zerbitzu publikoen jasangarritasuna.  Herritarrekiko eta inplikatutako eragileekiko ituna.

c) Politika publiko argi eta ausartak ekonomia modernizatzeko eta enplegua sustatzeko.

Jauregiko azpikeriak

Kazetariek egindako galderei erantzuteko, Patxi Lopezek PSOEko kideei ondokoa eskatu die: “ez dezatela primarioak noiz izango diren galdetzen jarraitu, une honetan okerrago dauden herritarrekin izan behar direlako” eta horien kezkei erantzun behar dutelako, hau da, enpleguari, krisi ekonomikoari etab.i. “Alde batera utzi behar dituzte jauregiko azpikeriak, horrelakorik balego, bere buruari begira baino ez dutelako egiten, eta, erantzunak emateaz gain, zailtasun gehiegi duen jendearentzat erantzuna izan behar dute”.

Hori dela-eta, alderdiaren zuzendaritza, “orain dela urtebete aukeratutakoa”, sendotu beharra dagoela azpimarratu du Lopezek, “PSOE inoiz baino beharrezkoa delako” PPren politika neoliberalei aurre egiteko, "herri honetan eraikitako guztiarekin hausten duelako” eta “gizartearen sinesgarritasuna berreskuratu beharra dugula” dio.  Gainera, ondokoa esan du: “hori lortzeko, nik modu bakarra ezagutzen dut, politikarekin, ez barneko borrokekin"

Patxi Lopezek esan du “ez dela ezertarako hautagaia, ez dagoelako ezertarako hautagaitzarik".