Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López: “Eusko Jaurlaritza murrizketen bidera itzultzen bada, Alderdi Sozialistarekin gatazkak izango ditu berriz”

Lehendakari ohi eta PSOEko Ekintza Politiko eta Herritarren idazkariak kritikatu du PP “zikoitza, patetikoa eta kudeatzaile txarra” izan dela, eta Aurrekontu nagusietan “tranpa egin duela"

Lehendakari ohi eta Ekintza Politiko eta Herritarren idazkari Patxi Lopezek Eusko Jaurlaritzari ohartarazi dio hurrengo Aurrekontuetan murrizketak egiten badituzte, foru aldundiek aurreikusitakoa baino gutxiago bildu dutela jakinarazi ondoren, “berriz gatazkak izango dituela alderdi Sozialistarekin".  “Sozialistok Aurrekontuak onetsi genituen baldintza batekin, hots, zerbitzu publikoetan eta gizarte-politiketan murrizketarik egiten ez bazuten; gobernuak hori aldatu zuenean, elkarri ulertu genion” gogoratu du Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan.

Aurrekontu horiez gain, beste batzuen inguruan ere galdetu diote Patxi Lopezi, eta PP alderdia "zikoitza, patetikoa eta kudeatzaile txarra” izan dela kritikatu du; gainera, zenbakietan “tranpa" egin duela aipatu du.  “Benetan kontuak zein diren" ikusi behar dugula aipatu ondoren, nabarmendu du "hurrengo gobernu sozialistak aurrekontuak aldatuko dituela, baina Europar Batzordearekin negoziatuko duela horretarako”, ez baitu zerbitzu publikoetan murrizketarik egingo.

Lopezek aipatu du argi gelditu dela “PP zikoitza, patetikoa eta kudeatzaile txarra dela".  PP zorrotzak, lehendabizi, 300.000 milioi gehiagoko zorra sortzen du (BPGren % 100koa bihurtu du zorra); bigarrenik, egokitzen ez zaizkion aurrekontuak egiten ditu, zenbait talderi hauteskunde-oparia egitearren; baina ez dugu onartuko", azaldu du.

Lehendakari ohiak nabarmendu du Europar Batzordeak berak esan diola "ez direla egokiak Europar Batasunak markatutako defizitaren bideari jarraitzeko", eta "gain hartutako konpromisoak ez dituela bete” azaldu du.  “Hortaz, hurrengo gobernu sozialistak, lehendabizi, herri honetako benetako kontuak zein diren ikusiko du.  Bigarrenik, PPren kontuek baldintzak betetzen ez dituztenez, aurrekontuak aldatuko dira, betiere Europar Batasunarekin negoziatuta”, azaldu du.

PSOEko ordezkariak ziurtatu du ez dutela “inolaz ere” oinarrizko zerbitzu publikoetan murrizketa gehiagorik egingo.  Hirugarrenik, gastuez gain, diru-sarrerez ere hitz egin beharra dugula nabarmendu du.  “Eta sozialistok herri honetan zerga-erreforma egitea proposatzen dugu, benetan ahaleginak eta etekinak banatzeko”, azaldu du.

“Benetako kontuak” ikusi nahi dituztela berriz azaldu ondoren, gogoratu du ez dela “ezta Europar Batasunaz ere fidatzen”.  “Hori dela eta, hori mahai gainean baldin badugu, ikusi beharko dugu benetan zer defizit dugun”, azaldu du, ematen baitu PPren gobernuak “zenbait tranpa” egin dituela zenbakiekin.

“Ez dut neuk esaten, oraintxe esan du Europar Batasunak.  PPren gobernuak guztioi esan digu murrizketen bidez defizit helburua beteko dugula.  Hainbeste murriztu duenez, gure herrialdeak Europan desberdintasun maila handiagoa du.  Zerbitzu publiko guztiak, gizarte-politika guztiak murriztu dituzte, eta orain Europar Batasunak ez dela helburua bete esaten du.  Hortaz, jakin nahi dugu zein izan diren herri honetako benetako kontuak eta benetako defizita zenbatekoa izan den", gaineratu du.

Bere iritziz, popularrek gainera “autonomia erkidegoak eta udalak ito dituzte erakundeek defizita bete zezaten”.  “Eta haiek zer egin dute?”, galdetu du.

Horregatik, garrantzitsua da kontuak ezagutzea, aurrekontua aldatzea eta zerga-erreformaren bidez diru-sarrera gehiago lortzea.  Hori dela eta, seguru dago Europak "hori egiten utziko duela".

“Herrialde honetako lehen indarra izango gara eta, gainera, seguru nago, jendeak botoa ematen duenean bi aukera izango baititu: bat, Rajoyrekin jarraitzea, etengabe murrizketak egiteko politikarekin, gure herrialdean sartu duen desberdintasun zorrotz eta gogorraren politikarekin, non aberatsenek aberatsago izango diren krisiarekin, eta milioika pertsona pobrezian utzi dituen; eta bi, errekuperazioaren etekinak banatzea gutxi batzuen esku geldi ez daitezen.  Zerbitzu publikoak murrizten jarraitzearen edo ongizateko estatua erreskatatzearen artean aukeratu beharko du”, azaldu du.

Hori dela eta, herritarrek aukera biak aztertzen dituztenean “Mariano Rajoy etxera bidaltzearen alde egingo dutela” dio.  “Aukera bakarra dugu: Pedro Sánchez eta PSOE", baieztatu du.

PSOEko Harreman Politikoen idazkariak alderdien arteko eztabaiden alde egin du.  “Legeren batean jaso nahiko genuke hauteskundeetan eztabaidak gauzatzeko beharra, sistema demokratikoan hori ezinbestekoa baita, herritarrek informazioa jaso dezaten eta bakoitzaren aukerak aztertzeko gai izan daitezen", azaldu du.

Patxi López Radio Euskadiko
Patxi López Radio Euskadiko "Boulevard"en egindako elkarrizketan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak