Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López: “Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna krisitik irteteak izan behar du, eta ez presoen gaiak”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, Eusko Jaurlaritza kritikatu du; izan ere, Enplegu Planean PSE-EEk eta EAJk adostutako neurriak abian jartzeko unea “luzatzen" ari da. Neurriak, besteak beste, langabezia tasa handiko eskualdeetan epe luzeko langabetuak kontratatzea, azpiegitura sanitarioak edo ekonomia biziberritzeko planak dira; horiek guztiak "aurrekontuetan daude eta adostu ditugu. Lopezek ez du argi egungo Eusko Jaurlaritzaren "lehentasuna" krisi ekonomikotik irtetea den edo ez. Horregatik, bere buruari galdetu dio “komunikabideetako zenbait orrialdetan agertzen den presoen gaia, nahiz eta hori herritarren kezka ez izan", eta zenbat orrialdetan jaso da ekonomia sustatzeko politiken inguruko zerbait. "Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna krisitik irteteko neurriek izan behar dute, ez presoek” ondorioztatu du.

Sozialisten liderrak gaurkotasuneko beste gai batzuk ere aipatu ditu, adibidez, Jakitunen Batzordeak zerga-erreformaren alorrean egin duten txostena. Txosten hori PPko gobernuari igorri diote.  Txosten horrek “beldurra ematen du, krisiaren ondorioak betikoen gainean jarriko dituzten zenbait neurri proposatu baititu”.  PFEZ gutxitzeko aukera kritikatu du Lopezek, horrek esan nahi duelako “gehien dutenek askoz gutxiago ordaindu beharko dutela, baina gutxiago ordaindu behar duenak ia-ia ez duela murrizketarik sumatuko”. Gainera, txostenak produktu jakin batzuen BEZ oso murriztua kentzea proposatu du, eta Lopezek ere hori kritikatu du.  “Orduan, ogia eta esnearen BEZa % 21 izango da?Eta burtsan baloreak erosterena ez?” galdetu egin dio bere buruari. Amaitzeko, osasunean eta hezkuntzan baterako ordainketa ezartzeko aukera proposatu izana zalantzan jarri du.

Patxi Lopezek berriz esan du erreforma fiskala egin beharra dugula, gehiago duenak, gehiago ordain dezan; izan ere, "fiskalitateak aberastasuna banatzeko, zamak banatzeko eta beharrezko politikak egiteko baliabideak izateko aukera ematen digu”.  Horregatik, Lopezen ustez krisi garaian sozialdemokraziaren helburua ongizateko estatuaren alde egiteak izan behar du, herritarren arteko berdintasuna bermatzen baitu.

Patxi López Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa
Patxi López Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa

Beste berri batzuk...

Iruzkinak