Patxi López: “Ez da porrot kolektiboa, bere porrota da”
Euskal Sozialisten idazkari nagusi Patxi Lopezek esan du Eusko Jaurlaritza saiatu egin dela 2013rako Aurrekontu proiektua bertan behera uztegatiko ardura “urtzen", Legebiltzarkideko oposizioko lau taldeak ez baitziren aurrekontu horien alde agertu. Patxi Lopezek ziurtatu egin du Eusko Jaurlaritzaren erabakiak erakutsi duela Urkullu Lehendakariak “porrot egin duela”, “herri honek behar ez dituen aurrekontuak egin dituelako" eta ez delako gai izan oposizioarekin akordioak burutzeko “batzuek oso erraz jarri baitiote ere”. Gaineratu du “ez dela porrot kolektiboa, porrota baizik”. Bilboko PSE-EEren egoitzan gaur goizean burutu duen agerraldian, PSE-EEko idazkari nagusiak ez ditu onartu Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen akusazioak; akusazio horien arabera oposizioak gobernua “zigortu" nahi izan du. Lopezek esan du “ez dutela norbait zigortzeko asmorik eduki, gauza da Gobernuak Aurrekontu atzerakoiak egin dituela eta ez dituela negoziatu. Hori besterik ez.” Lopezek esan du Lehendakariak ez duela Legebiltzarrean Aurrekontuak aldezteko "kemenik” eduki eta Urkulluk “denbora gehiegi galdu duela". Hori dela-eta, berehala "gobernatzen has dadin" eskatu dio, "2013a galdutako urtea izango baita eta 2014. urtea salbatzen saiatu behar baikara". Gaineratu duenez, “Euskadik sakoneko erreformak behar ditu lehiakorragoak izateko eta mende berriak proposatzen dizkigun erronkei aurre egiteko”. Erreforma horiek egiteko orduan, Euskal Sozilistak “beti negoziatzeko eta akordioak lortzeko prest egongo gara, baita herritarren aldeko konpromisoak gain hartzearen alde ere”; konpromiso horien artean ondokoak daude: euskal ekonomiari laguntzeko eta enplegua sortzeko plan bat sustatu beharko da; Zerbitzu Publikoekin jarraitzeko akordio estrategiko bat burutuko beharko da; herri administrazioen erakunde erreforma bat burutu beharko da bikoiztasunekin amaitzeko eta eraginkortasuna hobetzeko, eta sakoneko zerga erreforma bat egin beharko da, non iruzurrari aurre egitea lehentasun "argia” izango den “gaur ordaintzen ez dutenek ordain dezaten”. Patxi Lopezek EAJk ez duela “herria ulertzeko gaitasuna" kritikatu du, uste baitzuten “Gobernuan egotearekin bakarrik arazo guztiak konponduko zirela, krisitik aterako ginatekeela eta langabezia amaituko zela” Nabarmendu du “gobernatzeko nahi izatea baino zerbait gehiago behar dela. Lan egin, adostasunak lortu eta ekimena eduki behar direla".