Patxi López joango da Cristina Garmendiaren lanpostuaz jabetzerako ekitera, Zientzia eta Berriztapen ministra bezala
Aurretik, Gobernuko 17 ministroek zin egin edo hitz emango dute, bere karguak hartzeko Erregearen aurrean, Zarzuelan
BILBO
Euskal Sozialisten Idazkari Orokorra, Patxi López, eta PSE-EE-ko Antolamenduko Idazkaria, Rodolfo Ares, bihar joango dira Madrilera, Zientzia eta Berriztapenerako ministra berriaren kargu hartzera, donostiarra den Cristina Garmendia.
Ekitea 13:00-tan ospatuko da, Albacete kalean, 5, M-30-ren ondoan.
Aurretik, 10:00-tan, José Luis Rodríguez Zapateroren 17 ministroek, gobernu berria osatzen dutenek, euren karguak zin egin edo hitz emango dute Juan Carlos Erregearen aurrean, Zarzuelako Jauregian.
Erregina bertan izango da eta baita Kongresuko lehendakaria,
José Bono; Senatukoa, Javier Rojo; Konstituzio Auzitegikoa, María Emilia Casas, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusikoa eta Auzitegi Gorenakoa, Francisco Hernando.
Euren karguak bereganatzean, ministroak aukeratzeko aukera izango dute, bai hitz eman Konstituzioaren liburu baten aurrean edo zin egin Bibliaren aurrean. Lehenengoa Justiziako ministroa izango da, Mariano Fernández Bermejo, zin egitea benetakotuko duena, bera bait da Erreinuko Notario Nagusia.
MINISTROEN KONTSEILUA
Ministroen Kontseiluko lehen bilera 16.30-tik aurrera izango da, aurreikusita dago bertan ministerio ezberdinen organigramak soslaitzen hasiko dira eta izendatuko dira estatu-idazkaritzen arduradunak.
Ez da izango lehen aldia, PSE-EE-ko Idazkari Orokorra honelako ekite batera joango dena. Aurreko astean egin zuen berbera, Arabako sozialista, Javier Rojo, Senatuko Lehendakaria hautatua izan zenean.