Patxi López: “Nazionalistek Europarekin puzzle bat egin nahi dute, eta zati bat haientzat bakarrik nahi dute"
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak militante sozialistei esan die kanpainako 14 egunak baliatu ditzaten herritarrei esateko arazoak konpontzeko bozkatu behar dutela “eta Rajoyren PPri min handiena egiten diona herritarrek PSOEri botoa ematea dela”.
PSOEko idazkari nagusiak, Alfredo Pérez Rubalcabak, Donostian gaur esan du “Europako hegoa krisitik irteteko behar duen iparreko elkartasuna, bakar-bakarrik lortuko dela sozialistekin", eta ez europar eskuinarekin, azken bost urteotan elkartasun hori ukatu baitu.
Donostian Euskal Sozialisten buru Patxi Lopezekin, Eider Gardiazábal europar parlamentari eta hautagairekin, eta Maider Lainez hautagaiarekin batera egindako mitinean, Rubalcabak esan du “zoritxarrez hegoko herrialdeek sufrituz eta desberdintasunak eta langabezia jasanez ikasi dugula, europar eskuinak politikekin huts egin duelako" Politika horiek “oso txarrak izan dira”, ez baitute krisitik irteteko balio izan eta, gainera, “areagotu egin dute Iparraren eta Hegoaren arteko aldea”, baita desberdintasunak ere, “bai herrialdeen artekoak, bai herrialde bakoitzaren barnekoak”.
Horregatik, esan du, “beharrezkoa da aldaketa bat, eskuinak krisiaren aurrean krudeltasunez proposatutako gabeziak zuzentzeko”; horrela bada, “Europa soziala eta Ipar eta Hegoaren arteko solidaritatea berreskuratuko dugu, baita herrien barneko solidaritateta ere; galtzen ari ditugun baloreak onartuko dituen Europa bat behar dugu. Horixe da Europan ezkerrak duen lana, eta horregatik eskatzen dizuegu botoa: Europa egiteko, beste Europa bat lortzeko”. Garaipen horretarako “gure lanaren menpe gaude, beti bezala, eta zapi batean gaude”.
Rajoyri “Ez” esan bere politiken inguruan proposatutako plebizituan.
PSOEko buruak esan du “Rajoyk plebizitu bihurtu duela kanpaina"; “izan ere, espainiarrek bere politikei bai edo ez bozkatzea nahi du; gu plebizitu horretatik kanpo ezin gara gelditu eta, gainera, “hautestontzietan argi eta garbi ezetz esan behar diogu”.
“Ezetz esango diogu”, esan zuen Rubalcabak, Gobernuan bi urte eta erdi izan ondoren “zenbait gauza eta zenbaki lortu dituelako, ondokoak: Espainian milioi bat langabetu gehiago ditugu, zorra 3000.000 miliotan handitu da, familientzat eta ETEentzat 300.000 milioi gutxiago daude kredituetan, 50 tasa eta zerga handitu dira eta soldatek % 10 gutxitu dira batez beste. Hori da orain arte Rajoyk utzitako oinordetza”, azpimarratu zuen.
Cañete, hautagai urdina, gardena da, bere enpresetarako izan ezik.
PPko hautagaiari buruz, eta ironiaz, Rubalcabak esan zuen PSOEk ez duela Cañeteren inguruko kartelik egin. Cañete “hautagai urdina zela” esan zuen, baina Elena Valencianorekin alderatuz, ez dagoela alderik esan zuen.
Esan zuen Cañete “oso gardena dela, bere enpresetarako izan ezik”, eta esan du “jarraitu behar diogula, kanpaina berezia egingo duela, egunero esaldi bitxi bat esango baitu”.
Gainera, eta PPkoek beren hautagaiari garrantzia eman nahi badiote ere, “Financial Times” egunkariak Europa berrian eragina duen espainiar politikari bakar moduan agertu zena, Elena Valenciano dela, eta "Cañete, bilatu arren, ez da agertzen, "ñ" gabe bilatzen baduzue ere: Canete”.
Puzzle nazionalista
Europa klabean, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, azpimarratu egin du hauteskunde hauek oso garrantzitsuak direla “Europa bakar-bakarrik izango delako Europa, ezkerretik gobernatzen bada”, kontinente zaharrean azken urteotan hartutako neurri guztiak eskuinak proposatuta hartu baitira. “Ez dugu gogoko Europa hau, baina konponbidea ez da Europartik ateratzea, Europa areagotzea baizik”, esan du.
Lopezek, europar eskuinaren politika neoliberalei “erabateko bira" ematea proposatu du, ongizateko estatuarekin amaitzen dutelako, "europar ametsa” “amets gaizto” bihurtu arte. “Nekatuta nago, herstura eta murrizketa neurriak aldezten dituztenek, dirua ez dagoelako egiten duelako esaten dutelako; dirua badugu, baina gutxi batzuk dute eta ez dago ondo banatuta. Gure arazoa ez da gastua, diru-sarrerak baizik. Guztion artean sortzen den aberastasuna banatu behar dugu, eta horrela ez dago arazorik”, azaldu du jendez betetako Kursaal jauregian.
Maiatzaren 25ean bi eredu agertuko dira aurrez aurre: murrizten duen eskuinarena eta elkartasun sozialdemokratarena. Beraz, sozialisten garaipena ezinbestekoa da "zenbait ekonomia- zerga- eta finantza-neurri abian jartzeko, zor mankomunatua egiteko, Europako Banku Zentrala behar bezala joka dezala lortzeko (zailtasunak dituztenei lagundu, eta ekoizpen-ekonomiaren alde eginez), gizarte-eredua berreskuratzeko, guztion artean definitutako oinarri sendoak finkatzeko”, eta, azken finean, esan du Lopezek “hersturaren eta murrizketen ordez, hazkundea eta enplegua sortzeko politikak ezarri nahi ditugu”.
Eta hori guztia lortzeko, Lopezek esan du oso garrantzitsua dela “Europari subiranotasuna lagatzea eta zenbait eskumen galtzea”, horrela bada, “probintziano eta nazionalismo berekoietatik aldenduko gara, subiranotasun baztertzailea nahi dutelako, eta behar dugunaren aurkako zuzenbidean joaten direlako”. “Nazionalistek Europara joan nahi dute aldez aurretik XIX. mendera joanez”, kritikatu du.
Buru sozialistak errefusatu ditu, halaber, nazionalistek kanpaina honetan egindako proposamenak “Estrasburgon ikurriña handiagoa jartzea da beraien kezka nagusia, esaten dutenean Euskadi Europara eraman behar dela, nahi dute Europa zati bat eurentzat soilik lortu”.
Lanak eta proposamenak
Euskal hautagai eta europar diputatu Eider Gardiazabalek, defendatu egin du sozialisten Europar parlamentuan azken bost urteetan egindako lana, kanpaina honetan PSOEK azaltzen dituen etorkizuneko proposamenen oinarri baita. Gardiazabalek nabarmendu du murrizketen aurkakoak izan direla, eta gazteen enpleguaren eta pertsonen gizarte-eskubideen aldeko neurriak egin dituztela; eskuinak, aldiz, horiek guztiak “sakrifikatu ditu” defizitaren alde.
"Europatik datorrena alda daiteke, azken urteotan pairatutakoa, eskuin neoliberalaren politiken ardura da, baina une honetan orain dela 50 urteko Europarekin egiten dugu amets, ezkerraren, jendearen, herritarren Europarekin", azaldu du.
