Patxi López: “Urkullu jauna, ez nahastu beste gai batzuekin, eta ekonomia biziberritzeko jarduerak zuzendu"
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, Urkullu lehendakariari esan dio “ez nahasteko beste gai batzuekin, eta lanean has dadila denon artean, gizarte-eragile guztiekin batera, egin beharreko ahalegina zuzentzeko; gure ekonomia berritu eta enplegua sortzea izan behar ditu helburu”. “Paperezko planek, egunkarietako orriak bete baino ez dute egiten, ez dute enplegurik eta finantzaziorik sortzen”, gogoratu du.
Gobernua Kontrolatzeko osoko bilkuran, gaur goizean Eusko Legebiltzarrean egindakoan, Patxi Lopezek Lehendakariari exijitu dio "zerbait egin dezala jada" ekonomia-krisiari aurre egiteko. Horretarako, PSE-EErekin iazko irailean adostutako enplegu-programak jarri beharko ditu abian. Lopezek gogoratu du Eusko Jaurlaritzak udalentzako laguntzen deialdi bat argitaratu zuela, udalek langabetuak kontrata zezaten. Baina gaur egun oraindik “ez da kontrataziorik egin".
Non daude horretara bideratutako 20 milioi euro? Galdetu dio, egunotan iragarri dituen eta bete ez dituen zenbait alderdi gogoratu ondoren. "Zuek agindu zenuen 22.000 gaztek lehen enplegu-aukera izango zutela, zenbat, lehendakari jauna, izan dute lan-aukera hori?”, ohartarazi du.
Sozialisten buruak, gainera, kritikatu egin du Lehendakariak aste honetan bertan azaldutako Nazioartekotzeko Planak bakar-bakarrik jaso duela aurten gauzatu beharreko 69 neurrietatik, datorren urterako 9etatik, eta 2006rako 59 neurrietatik bat. “Zergatik? Hauteskunde-urtea dugulako? Enpresek, gazteek eta profesionalek hainbeste itxaron dezaketela uste duzu?”, leporatu dio.
Patxi Lopezek gogoratu dio Euskal Sozialistek lagundiko diotela, baina "ekintzekin has dadin", eta esan dio "gaur, zuk gobernura iritsi zinenean, orain dela urte eta erdi, baino okerrago gaudela”.
