Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López: "Urkullu zeren zain dago enplegu-programak abian jartzeko?"

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Lehendakariari exijitu dio "serio lan egiten has dadila ekonomiari eta enplegua sortzen laguntzeko”, eta gauzatzen has dadila PSE-EE eta EAJ alderdiek iazko irailean izenpetutako akordioa

“Erantzuteko ordua da jada”.  Horixe eskatu dio Euskal Sozialisten liderrak Urkullu lehendakariari Euskadiren ekonomia biziberritzeko akordioa sinatu eta 7 hilabete igaro direla. PSE-EE eta EAJ alderdiek sinatu zuten akordio hori.  Patxi Lopezek Lehendakariari eskatu dio abian jar ditzala 2014-2016 Enplegu Planean adostutako programak; horien bidez, 5.740 milioi euro erabiliko ziren enpresei laguntzeko planetarako eta enplegua sortzeko, eta programek ondokoak jaso zituzten, besteak beste: 32.000 enplegu saritzea, 134.000 lanposturekin jarraitzen laguntzea eta 23.000 gazteri lehengo aldiz lan egiteko aukera eskaintzea.  “Zenbat gazteri lagundu dio Jaurlaritzak lehen lana lortzen?, aipatutako 32.000 lanposturi dagokienez, zenbat lanpostu sortzen lagundu du?”, galdetu dio Lopezek bere buruari.

Patxi Lopezek horren inguruan galdetuko dio Lehendakariari datorren ostiraleko osoko bilkuran. Hortaz, Urkulluk erantzun beharko du eta “esan beharko du zer egiten ari den,  eta noiz jarriko dituen abian adostutako programak”.  “Ez dut oposiziotik Gobernua geldiaraziko, aldiz, Lehendakaria bultzatuko dut egin beharrekoa ahaztu ez dezan", azaldu du, ekonomiak eta enpleguak "Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak” izan behar dutela, eta ez beste batzuk, ohartarazi ondoren.

Euskadi, langabeziaren aurrean okerren jokatu duen erkidegoa da —Jaurlaritzara iritsi aurretik baino okerrago gaude—, eta horrek PSE-EEren alarmak piztu ditu; izan ere, kezkatuta ikusi baitugu Lehendakariak "egunero presoen gaiari heltzen diola, herria geldiarazita dagoen bitartean”. “horixe dela Euskadiren egungo helburua gain hartu behar du Jaurlaritzak, eta talde-baliabide guztiak erabili behar ditu ekonomia biziberritzeko, merkatu beharriak topatzeko, ekoizpena hobetzeko, enpresa berriak sortzeko, eta gure lanpostuak langabetuei eta lanik ez duten gazteei eskaintzeko”, esan du.

Patxi López, gaur goizean PSE-EEren Bilboko egoitzan eskaini duen prentsaurrekoan
Patxi López, gaur goizean PSE-EEren Bilboko egoitzan eskaini duen prentsaurrekoan

Beste berri batzuk...

Iruzkinak