Patxi López ziur dago, Ibarretxe, Ares eta bere aurka dauden kausak "baliogabe" geratuko direla
Auzitegi Gorenaren erabakia "zuzena" izan dela esan du, De Juanaren espetxeratzea hiru urtetan uztean eta berresan du espetxe arindua ez dela "Zuzenbidezko Estatua beheratzea"
BILBO
PSE-EE-ko idazkari orokorrak, Patxi López ziur dago, Juan Jose Ibarretxe, Lehendakaria, Rodolfo Ares eta bere aurka dauden kausak, Batasunarekin biltzeagatik "ezertan" bukatuko direla. Gainera, Auzitegi Gorenaren autoa dioena, "demokraziako auzitegiak ez dutela politikoen eta erakundeen agendak aldatu behar", "errez" aplikatu dezaketela kasu hauei.
López-ek azalpen hauek, Forum Europako Gosarietan, Ekonomi Berriko sailean egin zituen , Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) ebatzi ezagutu aurretik, berak ezarritako suplikako errekurtsoa, bere eta Rodolfo Aresen aurka zegoen prozedura penala artxibetako, ezetsi zutela jakin aurretik, iraganeko uztailak 6-an, Donostin ezker abertzaleeko kideekin eduki zuten bileragatik, arnaldo Otegi zegoelarik.
Euskal sozialisten liderra bere ardura adierazi zuen "politika judizializatzen ari delako edo behintzat PP alderdia horretan dabil", gai horiek "elkarrizketaren eta kritika politikaren bidez bideratu egin behar ziren".
Zentzu honetan esan zuen "PP alderdiak" edo bere "talde gehigarriak" auzitegietara eramaten dituzte, Justiziara, Justizia euren estrategia politikoaren gehigarria bat izateko nahia dutelako, Justizia erabiltzeko asmoarekin eta honela aurkariari aurre egin, auzitegiak bere estrategiara eramana".
"Auzitegi Gorenaren auto bat dago, Zapaterorena zena -Manos Limpias ezarritako kereila eta atzera bota zutena- eta zioena, Justizia eta auzitegiak herri honetan, demokrazian, ez daudela agendak erabakitzeko, ezta iniziatiba politikak ezartzeko, ez alderdi politikoak, ez erakundeena. Eta hau aplikatu dezakegu Ibarretxek ezker abertzaleeko ordezkariekin edukitako bilerara, edota Patxi López eta Rodolfo Aresen kasuarekin, "guk ere auzitegien ebatziaren zain gaude eta", gehitu zuen.
Gogoratu zuenez, "batzutan, neurri ezberdinak daudela esaten dute" azpimarratu ondoren Ares eta bere aurka zabalik dagoen prozedura "ez dagoela itxita eta artxibatua", eta esan zuen ez duela ikusten "arrazoirik, ez dutela Legerik urratu, ez jarrera, ez eginkizun gaztigatu bat", Batasunarekin edukitako bileretan.
Horregatik esan zuen, espero zuela "azkenean", lehendakari edo euskal sozialisten buruen kontra dauden kausak "baliogabe" geratu ditezen, hori irudituko zitzaion "zuzenena, bilera horietan gertatuagatik".
Patxi López-endako, "lehendakariaren edo sozialisten buruzagien aurka dauden kausak, auzitegien erabakiak alde batera utzirik, betik onartuko ditugulako, PP alderdiaren estrategiaren aztarnak dira", "ezertan ez dutela laguntzen edo on egiten boterren banaketari eta ezta euren legitimatzeari edota euren ohoreari".
"Politikan ez du dena balio, dena ez da bidezkoa aurkakoari aurre egiteko eta boterea lortzeko. Arau hori dioena 'ahalik eta txarren, ahalik eta hobeto', PP alderdiak aplikatzen duena, herrirako hondamen bat da, baita euren erakundeentzako, demokraziarentzako eta politakarako ere", azpimarratu zuen.
EUSKO JAURLARITZAREN ERREAKZIOA
***Foto2***Aldi berean, zehaztu zuen, "uste bezain duela", "oso larria dela politika judizializatzea", berdin iruditzen zaiola "Justizia politizatu nahi izatea". "Hala ere, larrikoa iruditu zitzaidan Eusko Jaurkaritzak edo EAJ-ak edukitako erreakzioa, egindako agerraldiekin, herritarrak kalera eramana Justiziaren aurka, auzitegien aurka", gehitu zuen egin zituzten protesta egiteengatik, Ibarretxeren auzipetzeagatik eta EAEAN-ren aurrean deklaratu izateagatik.
Beraretzat, "Gobernua, edozein Gobernu, Justiziaren independentziaren alde jo behar du eta bere legitimatzearen alde eta auzitegi eta Justiziaren ohorearen alde, eta ez kontrakoa, agerraldi hauekin egin zen moduen".
"Gai bat auzitegietan dagoenean, judizialki argitu behar da eta horren aurrean ezin dira egon ez agerraldirik Justiziaren kontra, errekurtsoak baizik, kausa artxibetako eskaerak, etabar, hori segurtasun osoz bait da sozialistak egingo duguna", gehitu zuen.
ESPETXE ARINDUA
PSE-EE-ko idazkari orokorrak, Patxi López, Auzitegi Gorenaren erabakia, Iñaki de Juanari espetxe zigorra hiru urtetakoa izateko, "egokiagoa" dela uste du 12 urteko zigorra baino, bi iritziko artikuluak idazteagatik eta Gobernuaren gaitasuna defendatu zuen, ebatzi honen ondorean "erabaki zuzenena hartzeko", presoaren kasua argitzeko, espetxe arindua izan zitekeen moduan. Gainera zehaztu zuen, De Juanak etxean zigorra betetzeak "ez duela esan nahi Zuzenbidezko Estatuak inolako uzterik egiten duenik".
'Forum Europa"-ko gosarietan, Ekonomi Berriko sailan, Lópezek zehaztu zuen "dirudienez ez geunden hain oker esaten genuenean De Juanaren zigorra desaraua iruditzen zitzaiguna esaterakoan, eta horren aurrean PP alderdiaren kritika gatzak genituen, baina orain AG-nak arrazoia eman digu".
Bide honetan gogoratu zuen, ebatzi hau adostatu dela "hamar epai alde eta hiru kontra egonda, baina hiru horietatik ebatziarekin bat ez zeudenak, dirudienez eskatzen zutena zen zigor epaia murriztuagoa izatea, bere absoluzioa eta guzti".
Beraz, denbora honetan bizi izan dugun guztia, erabaki honetan esan dezakegu izan dela lehena, kontserbadoreak eta progresisten artean banaketarik ez dena egon, dirudienez erabaki hau hartu da kontutan izan da bakarrik legeak, legaltasuna eta zuzenbidea. Horregatik, eduki behar degu, oraindik errespetu gehiago, beste batzuetan baino".
Gainera, "hau epai askoz ere egokiago bat da epaitzen ziren gertakizunak kontutan hartuz, aurrekoa baino". "Askotan esan nuen eta horregatik herri honetako eskumatik kritika ugari jasan ditut", adierazi zuen.
Beraretzat, "ez zen ulergarria, De Juana Chaos-ek 18 urte betetzea 25 hilketagatik eta beraz, zuzenbidezko estatuko legeekin bete zuen, baita Legeena eta Auziena ere eta 12 urteko zigorra edukitzea bi artikuluengandik. Desaraua zirudien eta zigorra hiru urtekoa izatea egokiagoa iruditzen zait", azpimarratu zuen.
Zentzu honetan defendatu zuen, "Gobernuaren ahalmena erabaki egokienak eta efektiboenak hartzeko kasu honetarako" eta kritikatu zuen "atzotik egon diren abotsak, Gobernuak duen ahalmena erabaki bat hartzeko baliogabe uzteko".
"Ba ez, Gobernuari dagokio eta ziur nago erabaki zuzenena hartuko duela. Eta neu, orain arte guzti kontrakoa entzun dudanez esan dut ulertuko nuela Gobernuak adostea erabaki bat De Juana Chaos-en kasua argitzeko, bere espetxeratze baldintzak arinduz", gehitu zuen zehaztuz, deklarazio hau bere buru egiten duela eta Exekutiboarekin "ez duela zer ikusirik".
ZIGORRA ETXEAN BETE
Hori dela eta, esan zuen Iñaki De Juanaren aukera bat izan zitekeela bere etxean zigorra betetzea eta azpimarratu zuen, hau "ez diola Zuzenbidezko Estatuari kalterik egiten". "Hau, Zuzenbidezko Estatuko aukera bat da eta Zuzenbidezko Estatua defendatzea da, bai jarrera bat edo bestea defendatzea. Eta etxean zigorra betetzeak, ez da, ezta gutxiago ere, aske uztea, baizik bere zigorra beste baldintza batzutan betetzea, herri honetako legaltasunak dioen bezala", azaldu zuen.
Galdetu ziotenean neurri hau, herritarrek ez bazuten ulertuko "tratamendu berezi bat bezala, denak legearen aurrean berdinak ez bagina izango bezala", PSE-EE-ko liderrak erantzun zuen, "Justiziak, gertakizunen eta egoeren arabera jo behar du" eta zehaztu zuen kasu hau "preso bat zigortzen zuela baina sententzia irmo bat eduki gabe, beraz prebentziozko presioaldi baten zegoen, bere bizia arriskuan zegoena eta agian, ebatzi bat lehen bai lehen behar zuena".
"Orain, bide honetik jarraitzen badugu, larriago iruditzen zait, Audientzia Nazionalak eginiko 'su deiak' ekidintzeko, De Juana Chaos epaitu zuten epaileek ez hartzeko espetxe arinduko bezalako erabaki bat. Hori bait iruditzen zait larria, Espainiako sistema demokratiko baten. Eta 'su dei' horiek, beste batzuen erabakien kontra joateko oso kezkagarria dirudit", esan zuen.
Esku hartze oso ikusteko abiatu Forum Europa -Patxi López/ Conferentziak eta esku hartzeak