Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi Lópezek alde egin du Iberdrola euskal enpresa bezala mantentzeko, "puskatu gabe"

Euskal Legebiltzarrean gaur iniziatiba bat aurkeztu du Iberdrola laguntzeko, Euskadin jarraitzeko eta hala energi arloan bere lidergoa mantentzeko

   KOMUNIKATUA

   Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, Patxi López, gaur proposamen bat aurkeztu du, Lgebiltzarrak Iberdrola enpresari bere laguntza adierazteko, eta hala “lortu energia arloan, Euskadiko enpresa bat izaten jarraitzea”, honela  “Euskaditik eta puskatu barik, bere lidergoa mantentzea energi arloan eta energi iturri berriztagarriengandiko apostua mantentzea”.

   Patxi Lópezek dio, bere iniziatibaren justifikazioan, azken asteetan egon diren albisteen ondoren, erosketa eskaintza publiko (EEP) bati buruz Iberdrolarekiko EDF enpresa frantzesa eta ACS, enpresa espainolaren ondorioz. Berri hauek, Patxi Lópezentzako, “Euskadiko arlo ekonomiko eta enpresarietan beldurra eragin du, enblematikoa den euskal enpresa baten etorkizunarengatik, bere etorkizuna, herri honetako enpresa den heinean, bermatzen jarraitu nahi dugu”.

   “Euskal sozialistak –adierazten du, aldi berean, Patxi Lópezek- beti pentsatu dugu arlo energetikoa dela etorkizunerako apostu garrantzitsuenetariko bat gure herria eraikitzeko orduan. Eta zentzu honetan, onartu behar da Iberdrolak bere hasieratik bi faktore konbinatu ditu Euskadin, guretzat oinarrizkoak direnak: kaudimeneko bermea eta zerbitzuaren kalitatea”.

   MUNDUKO ARLO ENERGETIKOA

   PSE-EE-ko Idazkari Orokorraren esanetan, “Iberdrolak mantendu behar du bere izaera, konpainia energetiko integral handi batena, eta holan jarraitu izaten munduko liderra energi elektrikoaren ekoizpenean eta aldi berean mantendu euren hazaldi handia energi iturri berriztagarrien aldeko apostuan”.

   Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrarentzako, “beharrezkoa da aurrera egitea lortzeko konpetentzia errealeko eredu bat, honen bitartez kontsumitzaileek bermatuak edukiko lukete hornikuntza on bat arrazoizko kostu batekin eta inguruarekiko arduratasunezko konpromezu batekin”. Baldintza hauek, Patxi Lópezentzat, “Iberdrolak era handian betetzen ditu”.

   Adierazi ostean “Euskadik, zentru enpresarial eta ekonomiko garrantzitsuak behar ditu”, Patxi Lópezek dio, gainera,  Iberdrola dela “herriko marka bat, aberastasuna eta munduan zehar irudia sortzen duena eta posible egiten du Euskadi izatea Munduko Arlo Energetikoan erreferente garrantzitsu bat”.

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak