Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi Lópezek alderdiei elkartasuna eskatzen die, ETA-ren aurka borroka egiteko eta ezker abertzaleari eskatzen dio taldea ukatzea

Otegiren atxilopena "Zapaterok ez duela erabaki" dio, epaileek baizik, beraz honek baieztatzen du "justitzia jarduten duela"

   BILBO

   PSE-EE-ko idazkari orokorrak, Patxi López, gaur Bilbon, alderdi politikoei batasuna eskatu die, ETA-ren kontra borrokatzeko eta ezker abertzaleari eskatu die, hauteskundeetara aurkeztu zena "bake prozesuaren alde zegoelako", "urruntzea eta behin betirako gaitzestea talde armatuaren existentzia bera". Batasunako bozeramailearen, Arnaldo Otegiren, atxiloketari buruz ziurtatu zuen "Zapaterok ez duela erabaki, justizia sistema baizik" eta honek baieztatzen du "justiziaren funtzionamendua ona dela".

  Gesto por la Paz taldeak antolatutako agerraldian parte hartu aurretik, Bilbon egina ETA-ri eskatzeko bere desagerpena, López-ek azpimarratu zuen "zoritxarrez" euskaldunak berriro ere kalera atera behar direla exijitzeko "herritar guztiek duten eskubidea bakean eta askatasunean bizitzeko". 
 
   Gainera adierazi zuen ibilbide hau egiaztatzen duela "biolentzia, terrorismo eta ETA-rekiko ukoa eta arbuioa, bera da eragozten duena, besteak pake eta askatasunean ezin bizitzea". 

   "Gustatuko litzaiguke, gaur Bilbon agerian dagoen batasuna izatea alderdi politikoen jarrera, ETA-rekiko dugun borrokan eta pake bidean", gehitu zuen.

   Beretzat, mobilizazioa "exijentzia bat da eta gizarte aldarrikapen bat, alderdi politikoak batu ditezen eta uler dezaten, terrorismoarekin ez dagoela egon behar interesik, herri ikustea eta Estatu zentzua baizik, hau bait da momentu honetan behar dena eta".

EZKER ABERTZALEA

   Aldi berean erreklamatu zien "abertzale erradikal munduan daudenei eta apostu bat egin zutenei eta hauteskundeetara aurkeztu zirenak prozesu politiko, demokratiko eta pakeko baten aldeko apostuarekin, zentzu honetan lan egitea eta urrundu daitezen eta behin betirako arbuiatu dezaten ETA-ren existentzia bera, hau bait da arrazoi bakarra, herri honi gaitzesten diona, benetako demokrazia politikoa eta pakea egotea".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak