Patxi Lópezek berresan du bere eskua "beti luzatua dagoela" hitz egiteko eraman izan arren "10 urte itxarotzen"
"Ibarretxek ez du inoiz proposatu hemen esertzea, Euskadin, hitza emateko euskal herritarren ordezkariei ".
"Denon ordezkari dela antzeztu du, euskal gizartea anitza eta ezberdina ez balitz izango bezala".
BARAKALDO (BIZKAIA)
Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, Patxi López, gaur abertitu du, bere eskua "beti luzatua dagoela hitz egiteko, adosmenak lortzeko" Euskadin, nahiz eta 1998-tik "itxarotzen" egon, lehendakariak, Juan José Ibarretxe, "inoiz" ez duelako izan nahi "hitza ematea eta entzutea" euskal alderdiko buruei, "euskal gizarteko ordezkariei".
"Ez esan, Ibarretxe jauna, 199 egun daramazula etxoitzen Zapaterokin elkartzeko. Nik '98-tik zain nago, zuk lehendakari zarenetik, etxoitzen... ez duelako inoiz proposatu hemen esertzea, Euskadin, hitza emateko eta entzuteko euskal gizartea ordezkatzen dugunoi", berresan zuen.
Arrosaren Festan egindako diskurtsoan, Lópezek kritikatu zuen, Ibarretxek "antzeztea denon ordezkaria dena, euskal gizartea anitza eta ezberdina ez balitz bezala", hurrengoko planteamenduaz: "edo Zapaterok eskuratzen dit nahi dudana edo gatazka, edo nik nahi dudana egiten duzue edo etengabeko bronka egongo da, berriro ere blokeen arteko aurkaketak".
Lópezek zentsuratu zuen, bere ustetan, lehendakariak inposaketaren alde egiten duela, erabakitzeko eskubidea defendatuz, nortasunaren alde, adostasunak lortzeko eurak bezala direnekin, PSE-EE-k aldiz, hitz egitea nahi du, askatasuna egotea erabakitzeko, elkarbizitzeko eskubidea, hiritartasuna edo ezberdinen arteko adosmena.
"Batzuek Loiolaz hitz egiten badute gaiztotu nahian eta manipulatuz, euren interesen alde, bakea lortzeko ahalegin zintzoa izan zena, nik Gernikako Estatutuaz hitz egiten dut, nik
Ajuria Eneaz hitz egiten dut, elkartasun demokratikoaz hitz egiten dut, bakeaz eta askatasunaz hitz egiten dut", azpimarratu zuen.
Ibarretxek egindako azken deklarazioei buruz eta EAJ-ko buru "batzuenena" jasan dezakegun ondorioei buruz Rodríguez Zapaterokin adostasuna lortzen ez bada ziurtatu zuen, "ez da garaia mehatxatzeko, ez da garaia esateko lokomotorren arteko txokeak edo pultsuak egongo direla edo konfliktu historikoaz hitz egiteko".
Guztiz alderantziz, zehaztu zuen, euskal gizarteak nahi du "mintzamena eta ulermena", eta zuzendua egotea Exekutibo bategatik "segurtasuna, lasaitasuna eta konfidantza ematen diona, hau da, gobernatzen duena".
Zentzu honetan, gehitu zuen, oraingo hirualdekoa "errea dago, ideiarik ez ditu", honek behartzen dio "kanpoan bilatzera". Lópezek adierazi zuen, Tibet edo Boliviari buruzko aipamenak, Ibarretxek duela "mendi gaitza" eta "bidaiak utzi" behar ditu eta ulertu "hemen dagoela exenplurik hoberena arazoei irtenbideak aurkitzeko unean, Gernikako Estatutuaren bidez".
SANDRA CARRASCO
***Foto2***Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, bere hizketa hasi zuen aipamen "berezi" bat eginez, terrorismoko biktimen oroimenean, gogoratuz Arrasateko zinegotzi ohia, ETA-gatik erahila, Isaías Carrasco, bere alaba eta familia, ekitean bertan zeudenak.
Lópezentzako, erahilduaren alaba, Sandra Carrasco, "beste terrorismoko biktimak bezala", "ikasketa garrantzitsuena eskaini dute, herri honek duen kuraia eta duintasuna", gizarte honek "askatasuna nahi du ulertezinezko biolentziaren aurrean eta babesten dutenen aurrean eta bertan babesten direnen aurrean".
Bide honetan, eta ezker abertzaleari buruz eta ANV-ko karguei buruz abertitu zuen "ez dagoela inolako zilegitasunik, ez gizartean, politikan edo erakundeetan, koldarkerian ezkutatzen direnetzako eta ezgaiak direnak biolentziatik urruntzeko eta kondenatzeko bere bizilagun baten erahilketa".
Euskal sozialisten kideak jasatzen duten egoerari buruz "egun guztietan", adierazi zuen "aurre egiten dutela" eta iharduki eginez beharrezkoa bada, baina "ez dugu nahi iharduki egitea bakarrik, gauzak aldatu nahi ditugu".
Lópezek azaldu zuen PSE-k "guztiz" inplikatu zela duela hile batzuk bake prozesuan eta "orain terroristei aurre egiteko", beraz, alderdi honetako kideek "gai izan dira" eta "herritarren begietara begiratu dezakete" esateko bere betebeharrak beteko dituztela. "Ez dugu amore emango biolentzia terroristaren amaiera lortu arte; euskal gizarteak daki gu hemen gaudela bide berri bat hasteko, zabalagoa, eta denekin konpartitzeko", gehitu zuen.
Arrosaren Festa ospatu zen, Bilbao Exhibition Centre-an, Barakaldon, milaka et amilaka militante eta alderdikide sozialista joan ziren, euskaldunak eta Estatukoak. Bertan zeunden, alderdiko gazteriaren ordezkariak (Ekain Rico edo Sergio Gutiérrez), UGT-Euskadi (Dámaso Casado) eta euskal alkateak, Odón Elorza, Patxi Lazkoz, Rafi Romero, Tontxu Rodríguez, Loly de Juan, Carlos Totorika edo José Luis Marcos Merino bezala.
Diputatu eta senatariek ere egon ziren, Javier Rojo, José Antonio Alonso, Ramón Jáuregui edo Miguel Buen; erkidegoetako lehendakariak, Manuel Chaves, José Montilla, Marcelino Iglesias, Frances Antich, Guillermo Fernández Vara eta Emilio Pérez Touriño bezala; eta ministroak, Alfredo Pérez Rubalcaba, Celestino Corbacho, Beatriz Corredor eta Cristina Garmendia. Aldi berean, BEC-ra joan zen ere, PSOE-ko Antolamenduko Idazkaria, Pepe Blanco.