Patxi Lópezek dio "Euskadin fronteak egotea iraganeko istorioa dela eta ez gara bertara bueltatuko nahiz eta batzuen nahia hori izan"
"Ez dut eredu bat inposatu nahi, proiektu bat konpartitzea baizik".
"Guk dugu ulermenerako borondate politiko osoa "
CANCILLER AYALA HOTELA- GASTEIZ
PSE-EE-ko Idazkari Orokorrak, Patxi López, gaur arrastian Gasteizen konferentzia bat eskeini du, Ramon Rubial Fundatzioak antolatua, Euskal Sozialistak, Hizketa eta Elkarbizitzarako, Euskadirako, babesten ditugun oinarriak aurkezteko.
Beste gauza batzuen artean, Patxi Lópezek esan du:
(...) "Euskadin, fronteak egotea iraganeko gauza da eta ez gara bertara itzuliko, nahiz eta EAJ edo PP-ek hala nahi, eurok 2001-ko eskemak errepikatu nahi dituzte, orduen lortutako arrakasta hauteskundeetan oinarrituz.
Ni ez naiz izango inoren kontran dijoan lehendakaria. Denon lehendakaria, baizik. Horregatik esan nahi dut, orain askok eta modu interesatuan hitz egiten ari dira, eta batzuk maltzurki, nork egongo litzake Alderdi Sozialistaren edo Patxi Lópezen alde, nik adosmen zabaleko Gobernua nahi dut, orain arte egindakoarekin amaitu nahi dudalako. Ez dut eredu bat inposatu nahi, proiektu bat konpartitzea baizik. Berresaten dut, ez gara egongo fronteetara itzultzea nahi dutenekin, horrek herri honi aurkakotasuna besterik ez diolako ekarriko. Euskadi, mintzamena, adosmena eta elkarbizitzaren herria izan nahi dutenek gurekin hitz egin dezakete, inolako inposaketarik gabe. Eta eskua luzatzen diet hori egin nahi dutenei.
***FOTO2***Nik, borondateak gehitzen dituen Lehendakaria izan nahi dut, terrorismoari aurka egiteko eta Bakea eta Askatasuna lortzeko, hau bait da gure lehentasun handiena. Baina baita, Osasun Publikoari lehen postuetara itzuliko duen Lehendakaria izan nahi dut, euren profetsionalek dute mailagatik;Eskola Publikoan adosmena berreskuratzen duen Lehendakaria eta euskeraren aldeko politiketakoa; inoiz baino hobeto hezituak dauden gazteen Lehendakaria, hauek behartuak ez egotea hemendik joateko eta hemen euren bizi proiektua aurrera eraman dezaketelako; berrikuntzagatik apostu egiten duen Lehendakaria eta baita enpresei laguntzeko, hainbeste aberastun sortu dutelako herri honetan. Cristina Garmendia ministrarekin lan egingo duena guzti hau lortzeko.
Bitartean, ikusten ari gara nola besteek erasotu egiten dute euskal ministra bati Gobernu Sozialista baten parte hartzeagatik, (agerian utzi dute horrek atsekabetu egiten dituela) indartu beharrean euren konpromezua, Euskadi erreferente bat izateko, bai Espainian, bai Europan, ikerketa, garapen eta berrikuntzaren arloan.
Gizarte elkarrizketaren Lehendakaria izango naiz ere, mahai berberan, ugazaberia eta sindikatuak esertzen dituena lan-gizarteko kontzertazio organuak martxan ezartzeko, Euskadin urteak aaramalako geldirik.
Pentsionisten, gaigabetasunatuen, gutxiago dutenen eta publiko arlotik laguntza gehien behar dutenen lehendakaria. Energi berriztagarrien eta inguruarekiko begirunea dutenen lehendakaria, gure semeen eta aurrerako gizaldien etorkizuna eskuan dugulako. (...)