Patxi Lópezek dio, Ibarretxek esaten badu "deia edo hauteskundeak", orduen hauteskundeak aurreratu egingo dira
"Euskal gizarteak saritu du ulermenak bilatzen dugunei herria eraikitzeko eta zigortu ditu aurkakotasuna bilatzen egon direnei".
Uste du "izugarria dela" Erkorekak atzo esatea dilema dela "ulermena edo kaosa" eta espero du adosmen antiterroristaren alde izatea
MADRIL
Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, Patxi López, gaur ziurtatu du, Lehendakariak, Juan José Ibarretxe, eusten badu bere jarreran esanez, deia ez baldin badago orduan hauteskundeak egongo direla, orduan, erkidegoan hauteskundeak aurreratu egingo dira. Gainera, adierazi zuen "izugarria zela", EAJ-en ordezkariak, Josu Erkoreka, atzo esatea inbestiduraren eztabaidaren zehar, gauden dilema dela "ulermena edo kaosa".
Telecincori eskainitako elkarrizketan, Lópezek azaldu zuen, Lehendakaritzarako hautagaiak, José Luis Rodríguez Zapatero, "ezin hobe egon zela EAJ-ko bozeramaleari emandako erantzunarekin, egia esanda, atzo erabait zorigaizto egon bait zen", zeren "esan zuen Zapaterok arriskatu behar zela, abenturatu behar zela, esan barik nora joan nahi dugun".
"Batzuei abentura horiek beldurtu egiten gaituzte, Euskadin alderdi horietako batzuei (EAJ) Kosovo erreferentzi moduen jarri bait dute, adibidez", azpimarratu zuen.
Gogoratu zuen ere, Josu Erkorekak zehaztu zuena geroago, "dilema ez dela 'ulermena bai edo ulermena ez', dilema 'ulermena bai edo kaosa zela'". "Hau izugarria dirudit", egiaztatu zuen.
Bide honetan azpimarratu zuen, Exekutiboko lehendakariak erantzun zuela "euskal gizarteak EAJ-ri hautestontzietan esandako berberarekin". "Guk ulermenaren alde gaudela, baina ez abenturak egiteko, zeren, inora ez gara heltzen edo euskal gizartea banatu eta aurkakotu egiten du, ordea", nabarmendu zuen.
Euskal sozialisten liderrak azaldu zuen "lehendakariak esan zion Euskadin behar zena dela euskal gizarteak nahi duena, segurtasun bermea, herri bat eraikitzea eta Espainian eta Europan erreferente izatea, ulermenerako bermea, hala herria definitzeko, autogobernua hobetu eta sakontzeko eta elkarbizitza irmotzeko, guztiz beharrezkoa bait da Euskadin eta".
Galdegin zioten posible litekeen EAJ-ak sinatzea itun antiterrorista bat PP alderdiak sinatutakoa, PSE-EE-ko liderrak esan zuen, "posible eta desiragarria litzakeela". "Nik ez dut ulertu egon danik itun proposamen bat sinatzeko, adosmen proposamen bat baizik, oinarri batzuekin, demokrata guztiek bilduak egoteko terrorismoaren aurka. Nik ez nuke ulertuko orain akordio bat egitea, PP bertan egoteko eta beste guztiak baztertuak utzi", adierazi zuen.
DEIA
Galdegin zioten ere, zer gertatuko litzatekeen, Ibarretxek bere prozesuarekin jarraitzen badu eta honela dei bat egin, PSE-EE-ko buruak adierazi zuen galdera hori lehendakariari egin behar zaiola. "Zer egin behar du egiteko dei bat ezin duena egin? Ez dut uste inork zalantzarik edukiko duenik jakiteko Zuzenbidezko Estatuak baliabide nahikoak dituela eragozteko inork egitea dei ilegal bat".
Abertzaleek egindako kritikei buruz, José Luis Rodríguez Zapatero salatu zuten esanez "egiten duela proposamen bererdizaleak edo zentralizatzaileak", adierazi zuen egin zuena izan zela "oinarrizko printzipio bat mantendu esaterakoan, Estatuaren betebeharran dela bermatzea herritarren arteko berdintasuna".
Abertzaleek "Espainiako gobernagarritasunaren barne" parte hartu behar dutela uste duela esan zuen, baina zehaztuz, horrek "esan nahi duela elkarrekiko proiektu bat dagoela eta bertan denek parte hartu dezaketeela eta gainera eroso egon bertan", baita nazionalismoek, "existitzen direlako, nahiz eta batzuk izkutatu nahi izan". "Beraz, ongi dirudit parte hartzea eta eurekin adosmenak bilatzea", esan zuen.
Gainera, gogoratu zuen sozialistak ez dutela hauteskunde orokorrak irabazi "etengabeko borroka izateagatik nazionalistekin edo EAJ-rekin".
"Hauteskundeak irabazi ditugu, Espainiako Gobernuak egin duenagatik, Zapaterok egindakoagatik, baina baita euskal sozialistak arduratu garelako, nahiz eta oposizioan egon. Eta horrek esan nahi du, EAJ eta Eusko Jaurlaritzarekin ulermen ugari bilatu dugula, batzuentzat izugarriak deritzaten gauzetan. Agian, munduko alderdi bakarra gara, oposizioko lehen alderdia izanik, Gobernuari aurrekontuak onartu dizkiona" gehitu zuen.
Beraretzat, euskal gizarteak "primeran ulertu du, eta saritu du ulermenaren alde egon garenoi herria eraikitzeko, baita herritarrek dituzten eguneroko arazoetaz arduratu garelako eta zigortu ditu aurkakotasuna etengabe bilatu dutenei, banaketa eta borroka, honetan egon dira, bai hirukoak, bai PP-ek".
"LOTURARIK GABE"
PSE-EE-ko liderrak ziurtatu zuen, Zapatero aukeratua izana gehiengo soilagatik "baieztatzen du bere borondatea eta hala, legealdia hasi inolako loturarik gabe, akordioak denborara joana-etorrian aurkituko dira".
Bere ustez, inbestidurako eztabaidan "agerian utzi da zer nolako aurrerantzeak egin nahi diren hurrengoko lau urteetan". "Lehenik esan behar det poztu nindula orokorrean egondako doinua, askoz ere lasaiagoa, neurritsuagoa eta beste batzutan baino erlaxatuagoa", gehitu zuen.
Zentzu honetan, bere nahia agerian utzi zuen esanez, espero zuela hurrengoko lau urteak ez izatea aurreko legealdi bezala "etengabeko borrokan, suminez betea, bestea isekatuz, ulermenetara heltzea aldiz, akordioak lortu batak besteekin, lehendakariak argi azpimarratu ditu zeintzuk diren herriaren lehentasunak, bai ekonomian, hezkuntzan eta batez ere, adosmen zabalak behar dituzten gaiak".
Euskal sozialisten buruak adierazi zuen aurreko legealdian, Zapaterok "politikak aukeratu zituela, eta nahi zituen politikan oinarrituz, kideak ziren politikak horiek kontutan izanda, PP-ek aldiz etengabeko borrokan egon zen, baita politika antiterroristan, arduragabetasun guztiz".