Patxi Lópezek dio sistemaren barnean badagoela aukera Justiziarekin ados ez egoteko, "begirunez eta zuzentasunez egiten bada"
"Legearen gainetik ez dagor inor".
"Demokraziako oinarrizkoa den botere bat deslegitimatzea, oso arriskutsua da denontzako"
BILBO
Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, Patxi López, gaur gogorarazi du, Bilbon, sistema demokratikoak epaien aurkako "desadostazunak onartzen dituela", "begirunez eta zuzentasunez egiten bada", hau -bere ustetan-, "ez da izen hirukoak eta Eusko Jaurlartizak eduki duen erantzuna, ordea", hala esan zuen EAJ, EA eta EB-ek konbokatutako agerraldiagatik, iharduki egiteko Atutxa, Knörr eta Bilbao-k kondenatuak izanagatik.
Lópezek deklarazio hauek egin ditu Txiki Benegas, diputatu sozialistaren liburua aurkezteko ekitean, "Diario de una tregua. Una oportunidad perdida", Fundación Ramón Rubial-ek antolatua. www.patxilopez.com
Euskal Sozialisten buruak adierazi du, Eusko Jaurlaritzak "izugarrizko arduragabetasuna egiaztatzen duela", Estatu baten barne delakoan, "neurrigabezko eta tremendista hitzak esanez, Estatu bera zalantzan ezarriz eta baita sistema demokratikoa ere".
"Euren betebeharra da herritarrei exenplu ematea, noski, kritikatu daitekeela, epai batekin ados egon gaitezke edo ez, baina legearen gainetik ez dago inor".
"Denok onartu behar ditugu Justiziaren epaiak, dena den, ditugun judizial tresnabide guztiak erabil ditzakegu aldatuak izateko eta ez zalantzan jarri eta behin eta berriz deslegitimatu oinarrizko botere bat, edozein demokrazian, hau oso arriskutsua delako denontzat", Lópezek amaitu zuen.
Ekitaldian egon ziren, Txiki Benegas liburuko autoreaz gain, Erakundearen lehendakaria, Lentxu Rubial, eta Bizkaiko PSE-EE-ko Idazkari Orokorra, José Antonio Pastor.