Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi Lópezek dio, Zapateroren proposamena adosmenak lortzeko "egiaztatuko du, egia den edo ez, PP-ek beste norabide bat hartu duela"

Impartió una Conferencia en Pamplona con motivo de las II Jornadas sobre "Terrorismo y Democracia".

Considera "fundamental" que todos los partidos - PP y nacionalistas - estén en la "unidad" contra ETA.

  IRUÑA

   Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, Patxi López, gaur, Iruñan ziurtatu du "hurrengoko egunak igaro egin behar dira jakiteko Rajoyren tankera aldatzen bada edo ez, adosmenak lortzeko proposamen bat egin delako eta honek egiaztatuko du PP-ek norabidea aldatzea erabaki duen edo ez, nahiz eta liderra ez aldatu".

   Lópezek deklarazio hauek egin zituen komunikabideen aurrean Konferentzia bat eskaini aurretik, Larraonako Ikastetxe Nagusian, bertan II Jornadas sobre Terrorismo y Democracia, ospatu bait ziren. Bertara PSN-ko kideak hurbildu ziren, bere lehendakaria, Román Felones; foral lehendakaritzara izaneko kandidatu ohia, Fernando Puras; parlamentari kideak Maria Victoria Arraiza eta María Chivite, edo Nafarrorako den Gobernuko Ordezkaria, Vicente Ripa, beste batzuen artean.

   Patxi Lópezek ziurtatu zuen, "gaurko albistea da, Zapaterok paktu bat eskaini duela adosmenak eta politika antiterroristan elkartasuna berreskuratzeko", berarentzat "guztiz beharrezkoa da".

***FOTO2***Lópezek esan zuen "beharrezkoa" zela ere, alderdi guztiek, PP eta abertzaleek, "adosmen horretan egotea" eta baieztatu zuen "ez dena egin behar da, PP hurbiltzeko, besteak baztertzea, besteak direlako elkartasun horretan egon direnak eta", baita ere esan zuen lortu behar zela "oinarri zabaleko adosmen bat, denen konpromezua agerian uzten duena, denek terrorismoaren aurrean egoteko".

   "ETA-k jakin behar du aurrean duela Zuzenbidezko Estatua eta dituen baliabide guztiak erabiliko dituela berari aurre egiteko", Lópezek berresan zuen, eta erantsi zuen, zentzu honetan, Polizia "gero eta erangikorragoa dela eta Justizia gero eta irmoagoa, nazioarteko kolaborazioa gero eta hobeagoa da eta gizartearen gaitzespena gero eta handiagoa", baita "abertzale erradikalen munduan ere".

   Aldi berean, Lópezek gogorarazi zuen, borroka antiterroristan adosmenaz gain, PSOE-ren aldetik beste eskaintza batzuk daude ere, Estatuko beste gai batzuetan, hauen artean daude, Justizia, Europako Presidentzia 2010-ko lehenengoko seihilabeteetan, beraretzat gai hauek "egiaztatuko dute PP-ek benetan bere norabidea aldatu duen edo ez", "gai batzuk premiazkoak dira eta". 
 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak