Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi Lópezek, Eusko Jaurlaritzaren jarrera "onartezina" dela esan du, Igor Portu, ustezko etarra ohi den atxiloketaren ondorioz

"Izugarria eta pentsaezina" dela, Azkarragak "adieraztea ez dela fidatzen Justiziako ministroaz".

"Kritika hauekin, ETA-ren arian sartzen gare, edozein atxiloketaren ostean torturak salatuz gero"

   BILBO

   Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, Patxi López adierazi du "onartezina" dela Eusko Jaurlaritzak "nahastea" ETA-ri aurre egitea demokraziaren murriztapenarekin, hauxe "anbiguotasun bat adierazten bait du", terrorismoaren deslegitimizazioa bilatu beharrean.

   Lópezek hala erantzun dio, ETB-ko elkarrizketa baten, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari, Miren Azkarate, atzo esan bait zuen, atxiloketa eta lesioak, Igor Porturenak, ustezko etarra dena, ETA-ko biolentziari "ez zaiola aurre egiten demokrazia murriztuz", giza eskubideak betez eta errespetatuz, baizik. 
http://www.socialistasvascos.com/weblog/index.php

   Sozialisten buruak kritikatu du, Eusko Jaurlaritzak duen anbiguotasuna politikan eta baita lehendakariarena, zeren "euren deklarazio eta komunikatuetan parrafo berdinean agertzen da, ETA-k erahildako bi guardia zibill, presoen eskubideak eta beste horrenbeste gauzekin", gainera, bakea eta normalizazio politikoa nahasten dute.

   "Izugarria eta pentsaezina" dela Justiziako Sailburuak, Joseba Azkarraga, "esatea ez dela fidatzen ministroaz (Herrizaingokoa) ezta Justiziakoaz" eta "dena barregarri eran jartzea", zalantzan jartzea Guardia Zibilaren jokaera ETA-ko ustezko kidearen atxiloketan, itxaron beharrean ikerketako ondorioak eduki arte. 

   Lópezek eskatu du aztertzea "nabaria dena, hau da, bi pertsona atxilotuak daude, erahiltzeko bi pistolak zeramaten eta bi atxiloketa hauei esker bi zulo aurkitu dira, 150 kilo lehergailu eta detonagailu zituztenak eta hiltzeko erabiliak izan behar ziren".

   Beraretzat, "guztiok poztu beharko ginen atxiloketa hauek egoteagatik" eta gehitu du "edozein tortura salaketen aurrean ikerketa judizial bat dagoela eta denok, Zuzenbidezko Estatu baten hauen ondorioak itxaron beharko ziren erabakitzeko torturak benetan egon diren eta hartu behar diren erantzunkizunak, edo egon ez badira".

   Estatuko Segurtasuneko Indarrek jasan dituzten kritikak, esan du, "bakarrik susmoa zabaltzen du eta talde terroristaren argumentoa barneratzen dugu, euren eskuliburuetan edozein atxiloketaren ondoren torturak salatu behar direla diote", beraz eskatu zuen "iruzur horretan ez erortzea eta etxoitzea auzitegiek diotena".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak