Patxi Lópezek "oso albiste ona" dela uste du aintzat hartzea Euskadik duen gaitasuna zergak ezartzeko
"Denok elkar egon behar dugu lortzeko gure Kontzertu Ekonomikoa doikuntza irmoa eduki dezan Europar Batasunean".
(Ikusi bideoa deklarazio osoarekin)
Euskal Sozialisten Idazkari Orokorraren deklarazioa, Patxi López, Luxenburgoko Auzitegiak hartutako erabakiari buruz:
“Esan nahi dudan lehenengoko gauza da oso albiste ona dela EB-ko Auzitegiak aintzat hartzea eta irmotzea Euskadik duen gaitasuna bere zergak ezartzeko eta horregatik, Euskal Sozialistak, gure poza adierazi nahi dugu alboko erabaki honengatik, Euskadiren aldekoa delako foru sistema ezargarriari buruz, guretzat dena autogobernuko oinarri bat (Ikusi: http://www.patxilopez.com/?p=400)
Erabaki garrantzitsua da gure garapenerako, guk dugun gaitsaun normatiboa gai fiskalean hain zuzen ere, honek baieztatzen ditu Estatuko Abokatutzat defendatu dituen tesiak (Espainiako Gobernua) eta baita euskal erakundeena ere, honen bidez aukera dugu, Foru Aldundiak zerga ezberdinak ezartzea beste lurralde batzuk dituztenekin.
Epai honek argi dirudi, Foru Aldundien Autonomia Fiskala eta Finantzieroa bermatua dagoela, gure Kontzertu Ekonomikoak dioen bezala.
Uler dezakegu Europar Batasunak eduki nahi izatea, bere kideen artean, armonizazio fiskal handiagoa, baina Euskal Sozialistak betik uste izan dugu berdintasun printzipioa ez dela ulertu behar erabateko uniformetasunarekin.
Beraz, espero dugu erabaki honek amaiera ezartzea Kontzertu Ekonomikoak jasan duen judizializazio larrizkoarekin, azkeneko denboran, hau izan bait bere etsai handiena.
Sistema fiskal batek ezin du jasan behin eta berriz, bere arauen inpugnazio prozesuak (juridiko segurtasun arrazoiengatik).
Guretzat, elkartasuna ezin da neurtu, ez zenbakitan, ez grabamen eredu batekin, neurtu egiten da ez erabiliz Sozietateen gaineko Zerga arma bat moduen, erkidego batzuk besteen aurka egoteko.
Eta uste dut gaur, Luxenburgoko Gortearen erabaki onaren ondorioz, euskal alderdiak gai bat zain dugula "Euskal Sozialistak beti eskatu duguna) eta da gai fiskalean lortzea hitzarmen politikoa.
Berezitasun honetako hitzarmen bat beti izango duelako eraginkortasun eta indar gehiago, beraz, segurtasun juridiko gehiago, epaietara joan beharrean.
Eta gainera denak elkar egon behar dugu, asmo bat lortzeko, gure Kontzertu Ekonomikoa doikuntza irmoa izatea Europar Batasunean.
Hau da egin beharrekoa. Ezadostasunak edo alderdien protagonismo hutsa nahi dutenek, gure posizioa ahulduko dute, Euskal Erakundeen posizioa, beraz, euskal herritarrena.
Amaitu nahi dut esanez, Euskal Sozialistak betik defendatuko dugula Kontzertu Ekonomikoa, hau bait da, gure autogobernuak duen erakunde berezi bat eta da ere, Euskadiko herritarren arteko estatutuko adosmen garrantzitsuenetarikoa, euskaldunen ondare instituzionala dena, euskal foraltasuna, Konstituzio eta Estatutuan barneratzen du eta denak elkartzen gaituena, Euskadi aurrerakoi bat eraikitzeko”.