Prentsa-aretoa

Berriak

Pedro Sanchezek eta Idoia Mendiak esan dute Sozialistak baino ez direla “guztiontzat gobernatzeko" gai

3.000 militante eta jarraitzaile joan dira Durangoko Landako Gunera Euskal Sozialisten Arrosaren Festa ospatzeko

Idoia Mendiak azaldu du sozialistek baino ez dutela gobernatzen “herritar guztiak aintzat hartuta; izan ere, EAJk “nazionalisten alde eta nazionalistentzat baino ez du gobernatzen”, eta EH Bildu "EZetzaren komando bihurtu da"

Pedro Sanchezek azpimarratu du Alderdi Popularraren “lagunen kapitalismoarekin” amaitu beharra dugula, "politika eta negozio pribatuak nahasten baititu", eta Gobernuko presidente Mariano Rajoyri eskatu dio maiatzeko hauteskundeak baino lehen jendaurrean jar dezala “zerga-amnistia” baliatu duten pertsonen zerrenda

 

Durangon, goizean, 3.000 militante eta jarraitzaile izan dira Euskal Sozialisten Arrosaren Festan. Landako Gunean jai-ekitaldi politikoa egin dute, eta PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek eta Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak hartu dute parte.

Mendiak nabarmendu du zer nolako lan egin duten sozialisten terrorismoaren garaian, “Euskadiren askatasunaren aldeko borrokalari sutsuak izan dira, beste batzuek eusko gudariak abestu duten bitartean".  “Sozialisten oinordetza da askatasunaren aldeko ahalegin handi hori”, azaldu du.

Idazkari Sozialistak esan du PSE-EE dela "herritar guztiak aintzat hartuta” gobernatzeko gaitasuna duen alderdi bakarra; izan ere, EAJk nazionalisten alde eta nazionalistentzat soilik gobernatzen du", EH Bildu “Ezetzaren komando bihurtu da”, eta eskuinak eskubideak eta askatasunak murrizten jarraitzen du.  “Utz diezaiogun pobre batzuk beste batzuen aurka jartzeari", gaineratu du Mendiak. Horrez gain, alkate sozialistek “herritar bat ere abandonatuta ez uzteko" egin duten lana goraipatu du.

Hitzaldian, Mendiak esan du Urkulluren Gobernu nazionalista “eskolako jolastokiko borroketan ibili dela, nork jarriko duen ikurriña handiena ikusteko” EAJk edo EH Bilduk.  “Urkulluk letargiatik irten behar du eta bere lanarik ekin beharko dio, preso eta banderen inguruan aritu, edo denok porrotzat jotzen ditugun bide independentistei ekin beharrean”, esan du.

Mendiak dio Euskal Sozialistek hurrengo Arrosaren Festan alkate sozialista gehiago izango dituztela, “gobernatzeko beste modu bat dagoela erakutsi dutelako, “berdinen arteko Euskadi egitea, non denok berdin izango garen”.  “Eta azalarazten diren indar berri horiek zerua ukitu nahi dutela diote, baina ez dute zorua ukitzen”, esan du Podemosi buruz.

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du PSE-EEk ez dituela Iñigo Urkulluren eta Mariano Rajoyren “diskurtso demagogikoak onartzen”.  “Lehendakariak langabetuekin, Ertzaintzako langileekin, EiTBkoekin edo Osakidetzakoekin hitz egin beharko luke", esan du, "ez dago ekonomia berpizterik hainbeste jende gaizki baldin badago".

Bere ustez, Urkulluren gobernua “letargiatik irten beharko du”.  “Egin beharrekoa egin dezala, eta presoak eta banderak alde batera utz ditzala.  Gainontzekook ez dugu bide independentistari ekin nahi, porrotzat jo baititugu.  Egungo beharrei erantzutea da erronka”, azpimarratu du.

Pedro Sánchez

Maiatzaren 24an, PSOEk "gehiengoaren alde lan egingo duten zenbait gobernu osatuko ditu”, eta “modu eredugarrian egingo du lan, politikak legaltasunaren aurrealdetik joan behar duelako".  Horixe esan du gaur eguerdian Durangon Alderdi Sozialistaren idazkari nagusi Pedro Sanchezek.  “Alde batera gera dadin adiskideen kapitalismoa, Ratorena, Barcenasena, Gurtelekoa, eta politika eta negozio pribatua nahastu dituzten guztiena", esan du Sanchazek, eta espainiarrei “erakunde bidezkoetan oinarritutako proiektu sozialista eskaintzen diela" azaldu du, berpizkunde ekonomiko bidezkoa nahi dugulako, gehiengoaren alde lan egingo dugu, eta ez aparteko gutxiengo baten alde, ondoren zergen amnistia egiteko”, Alderdi Popularren eta Mariano Rajoyren gobernuak egin duen bezala.

“Lotsa ematen digu Rajoyren zerga-amnistia”, eta sozialistok horren aurka agertu gara 2012tik; izan ere, “PPko agintari batzuen iruzurra ezkutatzeko erabili da”, eta Ogasuneko ministroaren ardura nagusia “zerga-iruzurra justifikatzea da iruzurrari aurre egin beharrean".  “Ireki ditzagun politikarako garai berrirako ateak", proposatu du Sanchezek Euskal Sozialisten Durangon egindako Arrosaren Festan.

PSOEko idazkari nagusiak konstituzioaren erreformaren alde egin du “hauteskundeen legea aldatu nahi dugulako orain blokeatuta dauden zerrendak irekitzearren eta alderdi guztiak kremailera-zerrendak aurkez ditzten”, izan ere, sozialisten asmoa “berdintasunaren alde lan egitea da", PSOEko udaletan erakutsi dugun bezala, "gizarte-eskubideen gotorleku bihurtu baitira".  Sozialistok "osasun publikoa aldatuko dugu eta baterako ordainketak kenduko ditugu, eta hiru urte barru 2009an ikerketan eta zientzian egiten zen inbertsio maila berreskuratuko dugu”, horixe egin behar delako gehiengoarentzat gobernatuz gero, eta ez eskuinak egin duena “ekonomiaren eta eskubideen artean, ekonomiaren eta osasunaren artean” aukeratzeko eskatzen baitigu.  “Gu ez gaude azpijoko neoliberal horretan sartzeko prest", ohartarazi du Sanchezek, eta esan du lan-erreforma indargabetuko dutela eta zerga-erreforma egingo dutela. Erreformaren bidez, ez dituzten langileen zergak igoko, Ciudadanos alderdiak (ogiaren, esnearen eta oinarrizko produktuen BEZa garestitu nahi dute) edo Podemosek egin nahi duten bezala. Azken horiei, "mesedez, Monederoren zerga-erreforma ez egiteko eskatzen diet".

“Ez gara hutsetik hasiko”, azaldu du Sanchezek. PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiarekin eta “bakearen lehendakari Patxi Lopezekin" batera egon da ekitaldian. Ekitaldiaren hasieran, “Nepaleko lurrikaran hil direnen familientzako eta adiskideentzako elkartasuna” adierazi dute.  Euskadiri dagokionez, Sanchezek argi du sozialistek herritarrak babesten dituztela, zenbait hamarkadatan zailtasunak izan badituzte ere:  “Noiz izan da erraza sozialistentzat? Terrorismoaren aurrean, eutsi eta garaitu genion, eta harro nago euskal sozialistekin”.

Mikel Torres

Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusi Mikel Torresek esan du sozialistek “Euskadin bakea lortu zutela" Patxi Lopezen gobernuan, eta berdintasunaren alde egin behar dugula lan azpimarratu du.  Halaber, bere alderdiko alkateek Alderdi Popularraren “murrizketen aurrean, zenbait euste-horma" egin dituztela esan du.

“Politika egiten dugu arazoak ebazteko, ez arazorik sortzeko”, azaldu du. Maiatzaren 24an, udal hauteskundeen egunean, “PSEk alkate sozialista gehiago izango ditu", esan du.

Idoia Mendia eta Pedro Sánchez Arrosaren Festan, Durangon. [Argazkia: PSOE]
Idoia Mendia eta Pedro Sánchez Arrosaren Festan, Durangon. [Argazkia: PSOE]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak