Pedro Sanchezek eta Idoia Mendiak Fernando Buesaren eta Jorge Diazen oroimenezko monolitoa bisitatu dute
Pedro Sanchezek esan du ondo dagoela Lehendakaria Konstituzioa berritzeko beharraren alde egitea
PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek, Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiarekin eta Arabako Sozialisten idazkari nagusi Cristina Gonzalezekin batera, arrosa-sorta utzi du Fernando Buesa eta Jorge Diaz bizkartzainaren oroimenezko monolitoaren parean. ETAk leku horretan hil zituen 2000. urtean.
Ondoren, PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchez, Idoia Mendiarekin batera, Lehendakaritzan Urkullu lehendakariarekin bildu da. Bi agintarien arteko lehen bilera izan da Sanchezek Alderdi Sozialistaren zuzendaritza eskuratu zuenetik.
Pedro Sanchezek ostiralean Gasteizen egiaztatu du Iñigo Urkullu lehendakaria ados dagoela Espainiako Konstituzioa berritzeko ideia sozialistarekin, ez soilik erkidego guztientzat lurralde-egokitasuna aurkitzeko, baita gizarte-eskubideak blindatzeko, askatasunak zabaltzeko, gizarte-justizian sakontzeko eta erakundeekiko konfiantza ezari aurre egiteko.
Aukeratu zutenetik egiteko zuten elkarrizketa egin ondoren —PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak ere hartu du parte aipatutako bileran—, Pedro Sanchezek esan du elkarrizketa "atsegina eta adeitsua" izan dela. Agintari sozialistak nabarmendu du PSOEk Konstituzioaren erreformari ekin nahi diola, eta horren bidez ez du "Espainia apurtu nahi dutenen alde egin nahi", kataluniarrei eta espainiarrei erronka komunei elkarrekin egin behar dietela aurre erakutsi baizik; krisi ekonomikoa, enpleguaren sorrera edo Ongizateko Estatuaren jarraipena dira aipatutako erronkak.
Bere iritziz, federalismoak "jakingo du aniztasuna bateratzen eta Kataluniako indar independentisten erronka larriari aurre egiten". Dena dela, “aurre egiteko errotarikatik baino, pertsuasioaren bidez egingo duela" azpimarratu du. Gainera, Katalunian Irailaren 27ko haustekundeetarako proposatutako zerrenda unitarioa “gizartea gehiago hautsi baino ez duela egingo” uste du.
Sanchezek gaurko bilera baliatu du Lehendakariari zuzenean adierazteko sozialistek euskal autogobernua indartzeko konpromisoa dutela eta, bereziki, Itun Ekonomikoaren sistemaren alde egingo dutela, Granadako Aitorpenean jasotako moduan eta Lurralde Kontseiluak orain dela gutxi berretsi zuen bezala.
Gai horiek guztiak komunikabideetako profesionalei azaldu dizkiete Lehendakariarekin egoera politikoaz, Euskadiko erronka komunez eta Espainiako erronkez hitz egin ondoren. Agintari politikoek egoera ekonomikoaren, langabeziaren, enpleguaren, Ongizateko Estatuaren modernizazioaren (zerbitzu publikoen estaldura eta gerora begira kalitatea bermatzeko egin beharrekoa) edo industriaren inguruan hitz egin dute.
Konstituzioaren erreformari dagokionez, lurralde-alderdiaz eta gizarte-eskubideak blindatzeaz gain, Pedro Sanchezek Gasteizen nabarmendu du kalitatean eta demokraziaren garbiketan sakondu beharra dagoela.
Oroimena eta biktimak
Lehendakariarekin hitz egin aurretik, Pedro Sanchezek eta Idoia Mendiak ETAko biktimak gogoratu dituzte; horretarako, Fernando Buesaren (Eusko Legebiltzarreko bozeramaile sozialista izandakoa) eta Jorge Diezen (bizkartzaina izandakoa) oroimenezko monolitora joan dira. 2000. urteko otsailean hil zituen ETAk. Urkullu lehendakariarekin egindako elkarrizketan horren inguruan ere hitz egin dute, eta azaldu du Espainiako eta Euskadiko sozialistek zuzenean pairatu dutela mende erdiz terrorea, eta memoriarekiko, egiarekiko, justiziarekiko eta biktimekiko konponketarekiko konpromisoa adierazi du. Sachezek gogoratu du ETAk behin betiko desagertu behar duela, eta gai horren inguruko politika guztiek Legeek xedatutakoa errespetatu behar dutela.
Komunikabideen aurrean egindako agerraldian erabili dituen hitzak ez nahasteko, PSOEko idazkari nagusiak argi utzi du terroristak ezin direla “preso politikotzat” hartu. “Hil, mehatxatu, kaltea eragin edo bahitu duena, edo delituak egiten lagundun duena ez dago espetxean bere ideologiagatik, hiltzaile bat delako baizik”. Edozein modutan, Sanchezek barkamena eskatu du prentsaurrekoan esandakoa norbaiti kalte egin badio eta maite duten norbait bidegabez galdu dutenei.