Pedro Sanchezek Euskadin irabazi du eta botoen % 49,77 lortu du
1.748 euskal militantek bozkatu diote; Madinari, 1.205 militante, eta Pérez Tapiasi 530

PSOEren Idazkaritza Nagusirako hautagaien artean Euskadin Pedro Sanchezek lortu ditu boto gehien; izan ere, 1.748 boto lortu ditu (boto guztien % 49,77). Eduardo Madinak, 1.205 boto izan ditu (% 34,33) eta José Antonio Pérez Tapiasek 530 boto (% 15,09).
Egun osoan 3.512 militantek Euskadiko 79 talderen batean bozkatu dute; guztira 5.115 militante dira eta, hortz, % 68,66k bozkatu du.
Probintziaka, Sánchezek Gipuzkoan irabazi du, 867 botorekin (% 71,71); Madinak, aldiz, 221 boto lortu ditu probintzia horretan (% 18,28), eta Pérez Tapiasek 114 boto (% 9,43). Araban, Sánchezek 210 boto izan ditu (% 44,68), Madinak 156 boto (% 33,19) eta Pérez Tapiasek 98 boto (% 20,85). Bestalde, Madinak irabazi du Bizkaian, 828 boto lortu baititu (% 45,17); Sánchezek 671 boto izan ditu (% 36,61), eta Pérez Tapiasek 318 boto (% 17,35).
Egunean ez da arazorik gertatu eta militante askok hartu dute parte.