Pedro Sánchez: "Ezin dute Rajoyren alferkeriak edo Iglesiasen zorrozkeriak Espainia gobernatu”
Gobernuko Lehendakaritzarako PSOEko hautagaiak esan du aldaketak “emakume izena duela”, eta “berdintasuna” deituko dela, ekainaren 26tik aurrera “emakumeek zuzendutako eta berdintasunean oinarritutako etapa politiko berri bati emango diotelako hasiera” sozialistek
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du Pablo Iglesiasek gain hartu dituela nazionalismoaren “tesi zaharkituenak”, esaterako, erabakitzeko eskubidea edo gatazka politikoaren teoria
Idoia Mendiak Podemosen buru Pablo Iglesiasen aurka egin du; izan ere, nazionalismoaren tesi “zaharkituenak” beretzat hartu ditu. Podemosen argudio nagusiak “erabakitzeko eskubidea”, “gatazkaren teoria” edo “preso politikoak" dira orain, euskal herritarren benetako kezkez arduratu beharrean. “Oso zaila da jendearen arazoei arreta egitea benetako kezkengatik urruntzen gaituzten erretoliken bidez", esan du Mendiak.
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, PSOEko idazkari eta Gobernurako Presidente izateko hautagai Pedro Sanchezekin batera hartu du parte gaur Vitoria-Gasteizko ekitaldi batean.
Pedro Sanchezek baieztatu du “Espainian ezin duela Rajoyren alferkeriak gobernatu edo Iglesiasen zorrozkeriak blokeatu”, “Espainiako gizartea dinamikoa eta aktiboa delako”.
Hainbat militante eta zale sozialistarekin batera, Pedro Sanchezek esan du ekainaren 26an "aldaketari baietz esateko eta Espainia desberdintasunetik, ustelkeriatik eta langabeziatik aldentzeko aukera izango dugula”
Agintari sozialistak berriz esan du PSOEk hauteskundeak irabazten baditu soilik lortuko dela aldaketa, eta aldaketak “emakume izana duela”, eta “berdintasuna” deituko dela; izan ere, ekainaren 26ko hauteskundeen ostean “emakumeek zuzendutako eta berdintasunean oinarritutako beste etapa politiko bati emango diote hasiera” sozialistek.
Sanchezek dio hauteskundeetan 4 hautagai errepikatuko badute ere, "espainiarrek argi ikusi dute zer esan nahi duen bati edo besteari botoa ematea". Hortaz, sozialistok “demokraziaren erlojua jarri genuen martxan inbestidurara aurkeztu ginenean”, baina “pena bada ere, norbaitek aldaketaren erlojua geldiarazi zuen”. “Hauteskundeetan ordainduko dute”, epaitu du.
“Larriena ez da Rajoyk eta Iglesiasek aldaketa blokeatu zutela”, esan du, larriena da horrekin “osasun publikoaren unibertsaltasuna, bekak eskubide gisa onartzea eta diputatu eta senatarien foruekin amaitzea blokeatu zutela, eta Rita Barberá, esaterako, epaitegi arrunta batean epaituko zuten, denok bezala”.
Hori dela eta, PSOE aldaketaren aldekoa dela dio, “eskuinak bereizi duen aldaketa”. Horren arabera, “enpleguak eskubideak izango ditu, hezkuntzak aukerak izatea esan nahi du, emakume izatea berdintasuna da eta berdintasuna eta lurraldeen aniztasunaren onarpena ez dira aurkakoak izango”, esan du. “Laur urtez murrizketak eta atzera egin ondoren, gaur PSOE inoiz baino beharrezkoagoa da".
“Ez nago ados PPk marrazten duen Espainiarekin", esan zuen Sanchezek, "ez dudalako nahi herrialde bat non politika eta adibidea eta garbitasuna elkarrekin ez doazen; non gurasoek ikusiko duten seme-alabek ez dutela aukerarik; non erretiratuek zein ondo bizi duten adierazteko gutuna jasoko duten botiken baterako ordainketa egin behar duten edo pentsioak mugitzen ez diren bitartean, edo emakume izatea desberdintasunaren sinonimoa den..., hori guztia aldatu behar dugulako, eta “ekainaren 26ko aldaketari baietz esan behar diogu". “Ekainaren 26an PPri irabazi ahal diogu, aldaketaren alderdi handiaren inguruan elkartzen bagara: PSOEren inguruan”, amaitu zuen.