Pedro Sánchez: “PSOEren konstituzio-erreformak euskal autogobernuak sakonduko du”
Artur Masi “azalpenak” emateko eta ustelkeria dela-eta “hark dituen ardura politikoak gain har ditzala” eskatu dio
Pujolen etxea erregistratu duten egun berean, Sanchezek esan du “argi dagoela Katalunian eta Espainian zenbait politikarik aberriari buruzko irakaspenak eman dituztel eta aberria eta ondorea nahastu dituztela, zerga-paradisutara eraman dutela, Andorrara izan edo Suitza izan”.
Bultzada sezesionista Katalunian
“Kataluniako sezesionisten bultzada antidemokratikoaren aurrean”, Pedro Sanchezek esan du gure herriaren sendotasunetan izan behar dugula konfiantza eta, horretarako, "sezesionismoa garaituko dugu legearen, botoen eta politikaren indarrarekin; bizikidetzaren eta elkarrizketaren argudioekin”. Konfiantza izan dezagun, Kataluniako krisia legearen bidez, botoen bidez eta politikaren bidez ebatziko baita”, epaitu du.
Konstituzio-erreforma
Idazkari nagusiak iragarri zuen bihar sozialistek konstituzioa berritzeko proposamena aurkeztuko dutela, eta “proposamena irekita izango dela, talde politiko guztiekin adostasunak bilatzekoa”, eta gure herrialdean dugun bizikidetza-arazoari aurre egitea duela helburu, besteak beste.
Azaldu zuzenez, konstituzioaren erreforma horretan sozialistek “ez diotela uko egingo zenbait lurraldetako, esaterako Kataluniako edo Euskadiko, berezitasunak onartzeari, espainiarren arteko berdintasuna bermatzen dituzten elementuak indartzearren eta Espainiaren batasuna hobeto artikulatu eta bermatzearren”.
Rajoyren autokonplazentzia
Mariano Rajoyk atzo egindako agerraldiari dagokionez, eta legegintzaldiaren eta TVEri eskainitako elkarrizketa aztertuz, Sanchezek salatu zuen “Mariano Rajoy pozik dagoela bere burua ezagutzearekin, ez du autokritika egiteko gaitasuna eta autokonplazientea da oso, nahiz eta Espainiak krisi politikoa izan Katalunian, desberdintasun-krisia izan eta Moncloaren oraingo maizterrak erantzun jakin izan ez dituen ustelkeria kasuen ondoriozko krisia izan”.
Sanchezek aipatu zuenez, “abenduaren 20an espainiarrek aukera bikaina izango dugula mehatxatzen gaituzten joera kontserbatzaileekin amaitzeko eta aldaketa segurua zuzentzeko”. Hori dela eta, gaineratu zuen gure herrialdeak “1982an zuen antzeko egoera duela, eta orain, urte hartan bezala, sozialistok aldaketa segurua eskaintzen dugula, batzen duen aldaketa, taldeak berritzen ditu, eta esperientziak hobetzen ditu; izan ere, horrek modernizatu zuen Espainiako ekonomia, Ongizateko Estatua antolatu zuen espainiar guztien arteko berdintasuna bermatzeko eta espainiar guztien arteko bizikidetza-loturak indartu zituen”.
Espainiako konponbidea "ez da eskuin gehiago izatea”
Pedro Sanchezek “ziurtasunez" dio “Espainiak duen krisiaren aurreko konponbidea ez dela eskuina: ez zerga-amnistiaren eskuina, Rajoyrena; ez hezkuntza eta osauneko baterako ordainketen eskuina, Rivera eta Ciudadanosena”. Gure herrialderako konponbidea “ezker erreformistaren aukera da, Alderdi Sozialistaren aukera, alegia”.
Gure alderdiak, PSOEk, “aukera-falta” ebatzi ahal du, eta horregatik sozialistok gain hartu dugu lan-erreforma indargabetzeko eta langileen estatu berria egiteko konpromisoa, galdutako eskubideak berreskuratzeko eta Gutxieneko Soldata handitzeko: zortzi urteko epean batez besteko soldataren % 60”.
Bere ustez, “desberdintasunari aurre egin behar zaio”; izan ere, Rajoyk atzo aurkakoa esan bazuen ere, hots, pobreziari buruz galdetu ziotenean ez genuela geure burua zigortu behar aipatu zuen, gure herrialdean 2.500.000 haur pobrezia-arriskuan daude; beraz, "erakunde guztiek, indar politiko guztiek eta elkarteek egin beharko dute lan hemendik lau urtera horrekin amaitzeko”. Horregatik guztiagatik, "gobernura iristen garenean Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera onetsiko dugu diru-sarrerik ez duten 750.000 familientzat”, gaineratu du Pedro Sanchezek.
Amaitzeko, “ustelkeriari aurre egiteko jardueran askok duten konfiantza faltaren” erronkari ere egin behar zaiola aurre azaldu du. Agintari sozialistaren ustez, "azken lau urteotan argi gelditu da Mariano Rajoyk ez duela ezer egin ustelkeriari aurre egiteko, alderantziz, PPren egitura osoan du eragina ustelkeriaren aluminosiak, eta PPra oposiziora eramanez baino ezingo da alderdia biziberritu eta, ondorioz, gure herrialdeko demokrazia biziberritu”.