Prentsa-aretoa

Berriak

Petrolioaren prezio merkatzea gasolinan islatu behar dela berehala aldeztu du PSE-EEk

Kontsumobideri eskatu dio zerbitzu-gune merkeenen zerrenda argitaratzeko, kontsumitzaileek nahiago dutena aukera dezaten.

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak hurrengo osoko bilkuran aldeztuko du zenbait neurri har ditzaten petrolioaren prezioa merkatu izana gasolindegien prezioetan berehala isla dadin. Gainera, Kontsumobideri zerbitzu-gune merkeenen zerrenda argitaratzeko eskatu dio.

Udatik hona petrolioaren prezioa merkatu denez, Txarli Prieto legebiltzarkideak legez besteko proposamen bat erregistratu zuen Legebiltzarrean, ikusi baitu petrolioa merkatu bada ere, salmenta-guneetan ez dela argi islatu.

Hori dela eta, Prietok bere ekimenean Espainiako Gobernuari eskatzen dio “beharrezkoak diren neurriak har ditzan petrolioaren prezioen beherapenek eragina izan dezaten antzeko neurrian kontsumitzaileek azkenean gasolindegietan ordainduko dituzten prezioetan”.

Espainiako eztabaidan sartutako proposamenean, legebiltzarkide sozialistak gaineratu du arauketen inguruko egitura-aldaketak egin behar direla, Espainiako erregaien sektorearen tarteak ebaztearren “horretarako beharrezko aldaketak sartuko dira, operatzaile handiek euren merkatu-boterea erabiltzen jarrai ez dezaten benetako lehiakortasunaren aurka".

Horrez gain, txikizkari-sektorean zerbait egitea eskatu du "publikoari saltzeko prezioen inguruko gomendioak eta enpresen arteko koordinazioaren sariak mugatzearren, operadoreen arteko merkataritza-interesek bate gin ez dezaten, horiek arteko merkataritza-estrategiak ahultzeko eta operadora berak babestutako baina ez kudeatutako estazioen arteko lehia sustatzeko".

Kontsumobide

Prietok, gainera, Eusko Jaurlaritzara bidali du ekimena, "sektorean gardentasuna handitzeko neurriak har ditzan kostuak gutxitzearren eta kontsumitzaileek gaitasun handiagoa izan dezaten zerbitzu-guneen arteko konparaketa egiteko eta, bide batez, horiek arteko lehia pizteko”.

Helburu hori lortzeko, Kontsumobideri proposatu dio azken asteotako, hilabeteotako edo urteotako zerbitzu-gune merkeenen zerrenda argitaratzea, toki eremuetan, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek euren beharren eta exijentzien arabera hobeto egokitzen diren produktuak eta zerbitzuak aukeratu ahal ditzaten”.

Horrez gain, Kontsumobidek ikerketa bat egin beharko luke kontsumitzaileen interesak babesteari buruz; izan ere, beherapena ez da islatzen kontsumitzaileek ordaintzen duten azken prezioan, eta txosten hori Legebiltzarrera bidali beharko du hilabeteko epean.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak