Prentsa-aretoa

Berriak

“Pobreenak giza babes moduan” jarri dituen “bihotzik gabeko eskuina” kritikatu du Mendiak

Kudeaketa eraginkorraren aldekoa da Mendia, gehiegikerien aurka egingo duena, inor gelditu ez dadin diru-sarrerak bermatzeko errentarik gabe

Idoia Mendia, Ińaki Arriola, Mikel Serrrano eta Fernando Farińas Zumarragan. [Argazkia: Gipuzkoako Sozialistak]
Idoia Mendia, Ińaki Arriola, Mikel Serrrano eta Fernando Farińas Zumarragan. [Argazkia: Gipuzkoako Sozialistak]

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur azaldu du batzuek harrotzen gaituen eredu soziala ukatu nahi diotela Euskadiri, “alfer eta aprobetxategien" gauza dela esanez, eta horiexek ere enplegu duina erasotzen dute eta arriskuan jartzen dute guztiontzako osasuna eta kalitatezko hezkuntza publikoa; horiek gizartearen gehiengoak disfrutatzen duen sistema erasotzen dute.

“Enplegua suntsitzearekin, kaleratzeak errazteko lan-erreformak egitearekin ez dute nahiko.  Pobrezia zabaltzearekin, zerbitzu publikoak narriatzen dituzten murrizketak aplikatzearekin ez dira gustura gelditzen.  Ongizateko Estatuaren kutsua duen guztiarekin amaitu nahi dute.  Eta hori egiteko, euskal herritar batzuk beste batzuen kontra jartzen dituzte, eta pobreenak giza ezkutu bihurtzen dituzte”, ziurtatu du Mendiak.

Arduradun sozialistak larunbatean Zumarraga-Urretxuko Talde Sozialista bisitatu du. Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Iñaki Arriolarekin eta herriko alkate Mikel Serranorekin izan da.  Larunbatetako merkatua bisitatu ondoren, militante eta zale sozialisten aurrean Mendia kexatu da PPko agintariek egindako ondoko adierazpenengatik: Euskadin adostasun zabal bati esker urteen buruan sortutako gizarte-babes sistema zalantzan jarri dituztenak.   “Euskal Sozialistok ez dugu gorrotoa pizteko moduko dei ideologikorik onartuko, sufritzen duten eta beste arazo batzuk dituzten pertsonak batzuk besteen aurka jartzekoak”

“Bihotzik gabeko eskuinak hori guztia jarri du zalantzan.  Haiek ere egin zuten lan-erreforma.  Osasuneko baterako ordainketa ezarri zuten, botikak ordaintzen lagun dezagun nahi dute.  Aberatsentzako hezkuntzaren aldekoak dira, bekak kendu nahi dituzte”, azpimarratu du.

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du gizarte-babeserako sistemak beharrak dituzten guztiei egin behar diela arreta; kudeaketa eraginkorraren eta gehiegikerien aurka egitearen aldekoa dela esan zuen.

“Gure ustez, behar dutenek diru-sarrerak bermatzeko errenta jaso beharko lukete, eta egungo Legeak baditu zenbait mekanismo inor ez dezala gizarte-baliabide horiez aprobetxatu.  Mekanismo horiek ez badute behar bezala funtzionatzen, Eusko Jaurlaritzak hobeto kontrolatu behar du eta iruzurtiak jazarri beharko ditu.  Baina konponbidea ez da eskubideak murriztea, hobeto kudeatzen duen eta eraginkorragoa den administrazioa izatea baizik. Eta bermatu behar du elkartasuna behar duenak, jasoko duela”, azaldu du.

Mendiak azpimarratu du diputatu nagusiak eta lehendakariak ez dutela egungo krisiaren ardura, baina biek badituztela zenbait tresna krisiari aurre egiteko eta, gainera, egiteko betebeharra dutela.  “Garitanok ez du halakorik egingo, presioen senideekin biltzea edo atez atekoa ezartzea baino ez baitu buruan, eta Urkulluk ere ez du egingo, nahikoa baitu munduan ispilu berriak topatzearekin estatu berriaren inguruan hitz egiteko”, argudiatu du.

Mendiak esan du zerga-iruzurrari aurre egin behar zaioa. Bere buruari galdetu dio zertarako erabiliko dituzten aldundiek eta eusko jaurlaritzak sozialistek bilketa bidezkoagoa eta banaketa hobea lortzearren sustatutako zerga-erreformari esker lortuko dituzten baliabideak.  Horren harira, berriz eskatu dio Urkulluri Gizarteko Larrialdirako Laguntzen partida handitu dezala.

“Batzuek ezingo dute argi eta gasaren fakturak ordaindu, eta horiek oinarrizko beharrak dira.  Zenbait astez Lehendakariari eskatu diot baliabide horiek handitzeko, baina ez dagoela esaten digu.  Dena dela, badute zerga-oporren isuna ordaintzeko adina.  Herritarrentzat ez dago dirurik, baina EAJren arduragabekeriak ordaintzeko badute", azaldu du.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak gogoratu du duela urtebete Fagor fabrikak itxi zituztela, nabarmendu du Zumarragaren egoera zaila dela, baita eskualdeko gainerako herrietakoa ere, Arcelorrekin sinatzeko aukera arriskuan ikusi baitute. Horrez gain, lurraldearen egoera ere zaila dela dio, krisiak industria garrantzitsu askorengan izan baitu eragina.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak